Ezagutza lexikal eta gramatikala

Didakteka(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Irakurmenaren didaktika

Ezagutza lexikal eta gramatikala oso alderdi garrantzitsuak dira irakurketan. 1Hko hiztun baten lexikoa 10.000 eta 100.000 hitz bitartekoa izan ohi da, 2Hko hiztun batena 2.000 eta 7.000 hitzekoa den bitartean. Hutsune hau zortzigarren hamarkadan hitzen inferentzia-estrategien bitartez konpondu nahi izan zen, zeren garai hartan, irakurketa igarkizun psikolinguistikotzat hartzen baitzen.

Gaur egun, ikas-estrategiei buruz egindako ikerketei esker badakigu estrategien erabilera estu-estu loturik dagoela gaitasun linguistikoaren mailarekin. Bestela esanda, lexiko eta sintaxiaren ezagutza pobreak dituzten irakurleak blokeaturik gelditzen dira hitz eta egitura ezezagunen aurrean.

Lexikoa eta sintaxiaren lanketak duten garrantziak, beraz, ageri-agerikoa dirudi. Horrek, ordea, Helduen Euskalduntzean lexikoak izan duen trataera eskasarekin egiten du topo, lexikoa, tradizioz, bigarren mailako alderditzat jo izan baita.