«Gramatikaren lanketarako markoa»: berrikuspenen arteko aldeak
7. lerroa: | 7. lerroa: | ||
Ildo horretan, Rutherford-ek (1987) gramatika irakasteko paradigma-aldaketa proposatzen du. Paradigma berria zertan den ikustarazteko, errepara diezaiogun beheko eskemari: | Ildo horretan, Rutherford-ek (1987) gramatika irakasteko paradigma-aldaketa proposatzen du. Paradigma berria zertan den ikustarazteko, errepara diezaiogun beheko eskemari: | ||
− | ''' | + | {| {{Taula_erdian}} |
+ | |- | ||
+ | | '''GRAMATIKAREN IKUSPEGI MEKANIKOA'''|| '''GRAMATIKAREN IKUSPEGI ORGANIKOA''' | ||
+ | |- valign=top | ||
+ | | | ||
− | + | *Hizkuntzaren egituraren ezagutza. | |
− | + | *Zuzentasun gramatikala. | |
+ | *Gramatika xede gisa hartzea. | ||
+ | *Irakasleak edo testu-liburuak informazio guztia du eta ikaslea noiz jasoko zain dago. | ||
+ | *Ikasgelan sorturiko diskurtsoak bide bakarra du. Ez dago interakziorik. | ||
+ | *Ikaslearen jarrera hartzailea. | ||
+ | *Ez ditu ikaslearen prozesu kognitiboak kontuan hartzen. | ||
+ | *Hizkuntza metatzen diren egituren multzo gisa ulertzen da. | ||
+ | | | ||
+ | *Hizkuntzaren sistemaren ezagutza. | ||
+ | *Gramatikaren ulermena. | ||
+ | *Gramatika bitarteko gisa hartzea. | ||
+ | *Ikasleak aurretiaz zer dakien hartzen da kontuan, bai eta indukzio/gogoetarako nolako gaitasuna duen ere. Irakasleak laguntzen du. | ||
+ | *Ikasgelan sorturiko diskurtsoak bide asko du. Bada interakzioa. | ||
+ | *Ikaslearen jarrera produktiboa da: erabakiak hartzen ditu. | ||
+ | *Ikaslearen prozesu kognitiboak errazten saiatzen da. | ||
+ | *Diskurtso eta komunikaziotik datoz gramatika-edukiak. | ||
+ | |||
+ | |} | ||
+ | |||
11:59, 19 Azaroa 2007(e)ko berrikuspena
Gramatikaren didaktika |
Gaitasun linguistikoaren garapena mesedetzeko, ikus dezagun zer dioen Llobera-k (1995: 17):
- (...) surgen propuestas que llevan a una enseñanza de la gramática basada en aproximaciones más inductivas que deductivas y en las cuales el profesor ayuda al estudiante más con claves que le permitan descubrir una posible explicación que con reglas explícitas de aplicación más o menos general.
Ildo horretan, Rutherford-ek (1987) gramatika irakasteko paradigma-aldaketa proposatzen du. Paradigma berria zertan den ikustarazteko, errepara diezaiogun beheko eskemari:
GRAMATIKAREN IKUSPEGI MEKANIKOA | GRAMATIKAREN IKUSPEGI ORGANIKOA |
|
|
Martinez-ek (1999) Rutherford-en bereizketan oinarrituta, gramatika azaldu / gramatikaz hitz egin terminoak proposatzen ditu. Geuk ere, gramatikaren ikuspegi organikoa edo gramatikaz hitz egin proposamenekin bat egiten dugu.
Gramatika-instrukzioari buruzko ikerketa batzuek defendatzen duten hipotesia da ikasleak ez dituela arauak barneratzen; adibideak, datuak, hizkuntz laginak... baizik. Horiek aztertu eta hausnartuta, esplikazioa osatu nahian ibiliko litzateke ikaslea. Hipotesi horren arabera, badirudi irakats-estrategia induktiboak bultzatu behar liratekeela, deduktiboen kaltetan. Gure ustez, ez genuke horrelako erabaki arriskutsurik hartu behar, zeren eta, dakigunez, jokaera deduktiboak ere emaitza ona ematen duela ukaezina baita . Horregatik, bada, bi bide horiei deritzegu erabilgarri, baldin eta gramatikaren ikuspegi organikoa lehenesten bada.
Ikus ditzagun aipatu irakats-estrategia horien zertzelada nagusiak:
Eskema falta da
Bibliografia
- LLOBERA, M. (ed.)(1995): La competencia comunicativa. Madrid, Edelsa
- MARTÍNEZ, P. (1999): “Actividades para la reflexión gramatical en el aula de E/EL” in Didáctica del español como lengua extranjera. Colección Expolingua, Madrid
- RUTHERFORD, W.E. (1987): Second Language Grammar: Learning and Teaching. Londres eta Nueva York, Longman