«Gramatikaren lanketarako markoa»: berrikuspenen arteko aldeak
6. lerroa: | 6. lerroa: | ||
Ildo horretan, Rutherford-ek (1987) gramatika irakasteko paradigma-aldaketa proposatzen du. Paradigma berria zertan den ikustarazteko, errepara diezaiogun beheko eskemari: | Ildo horretan, Rutherford-ek (1987) gramatika irakasteko paradigma-aldaketa proposatzen du. Paradigma berria zertan den ikustarazteko, errepara diezaiogun beheko eskemari: | ||
+ | |||
{| {{Taula_erdian}} | {| {{Taula_erdian}} | ||
33. lerroa: | 34. lerroa: | ||
|} | |} | ||
− | |||
Martinez-ek (1999) Rutherford-en bereizketan oinarrituta, gramatika azaldu / gramatikaz hitz egin terminoak proposatzen ditu. Geuk ere, gramatikaren ikuspegi organikoa edo gramatikaz hitz egin proposamenekin bat egiten dugu. | Martinez-ek (1999) Rutherford-en bereizketan oinarrituta, gramatika azaldu / gramatikaz hitz egin terminoak proposatzen ditu. Geuk ere, gramatikaren ikuspegi organikoa edo gramatikaz hitz egin proposamenekin bat egiten dugu. |
16:23, 19 Azaroa 2007(e)ko berrikuspena
Gramatikaren didaktika |
Gaitasun linguistikoaren garapena mesedetzeko, ikus dezagun zer dioen Llobera-k (1995: 17):
- (...) surgen propuestas que llevan a una enseñanza de la gramática basada en aproximaciones más inductivas que deductivas y en las cuales el profesor ayuda al estudiante más con claves que le permitan descubrir una posible explicación que con reglas explícitas de aplicación más o menos general.
Ildo horretan, Rutherford-ek (1987) gramatika irakasteko paradigma-aldaketa proposatzen du. Paradigma berria zertan den ikustarazteko, errepara diezaiogun beheko eskemari:
GRAMATIKAREN IKUSPEGI MEKANIKOA | GRAMATIKAREN IKUSPEGI ORGANIKOA |
|
|
Martinez-ek (1999) Rutherford-en bereizketan oinarrituta, gramatika azaldu / gramatikaz hitz egin terminoak proposatzen ditu. Geuk ere, gramatikaren ikuspegi organikoa edo gramatikaz hitz egin proposamenekin bat egiten dugu.
Gramatika-instrukzioari buruzko ikerketa batzuek defendatzen duten hipotesia da ikasleak ez dituela arauak barneratzen; adibideak, datuak, hizkuntz laginak... baizik. Horiek aztertu eta hausnartuta, esplikazioa osatu nahian ibiliko litzateke ikaslea. Hipotesi horren arabera, badirudi irakats-estrategia induktiboak bultzatu behar liratekeela, deduktiboen kaltetan. Gure ustez, ez genuke horrelako erabaki arriskutsurik hartu behar, zeren eta, dakigunez, jokaera deduktiboak ere emaitza ona ematen duela ukaezina baita . Horregatik, bada, bi bide horiei deritzegu erabilgarri, baldin eta gramatikaren ikuspegi organikoa lehenesten bada.
Ikus ditzagun aipatu irakats-estrategia horien zertzelada nagusiak:
BIDE DEDUKTIBOA | BIDE INDUKTIBOA | |
Definizioa |
Arau ezagunen aplikazioa mota bereko arazoak ebatzi ahal izateko. Orokorretik xeherakoa. |
Erregulartasunak dituzten adibide eta ereduen behaketan oinarrituta, arau orokorren formulazioa. Xehetik orokorrerakoa. |
Prozedura metodologikoa |
|
|
Adibide bat |
|
|
Bibliografia
- LLOBERA, M. (ed.)(1995): La competencia comunicativa. Madrid, Edelsa
- MARTÍNEZ, P. (1999): “Actividades para la reflexión gramatical en el aula de E/EL” in Didáctica del español como lengua extranjera. Colección Expolingua, Madrid
- RUTHERFORD, W.E. (1987): Second Language Grammar: Learning and Teaching. Londres eta Nueva York, Longman