«Entzumenaren oinarrizko kontzeptuak»: berrikuspenen arteko aldeak

Didakteka(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
50. lerroa: 50. lerroa:
 
*CERDÁN, L. (1997): “Hitzik gabeko komunikazioak irakaslearen diskurtsoan eta ikasgelan duen eragina”. ''Hizpide'' 40, 53-64
 
*CERDÁN, L. (1997): “Hitzik gabeko komunikazioak irakaslearen diskurtsoan eta ikasgelan duen eragina”. ''Hizpide'' 40, 53-64
 
*POYATOS, F. (1994): ''La comunicación no verbal''. Vol. 1: Cultura, lengua y conversación. Vol 2: Paralenguaje, kinésica e interacción. Madrid, Istmo
 
*POYATOS, F. (1994): ''La comunicación no verbal''. Vol. 1: Cultura, lengua y conversación. Vol 2: Paralenguaje, kinésica e interacción. Madrid, Istmo
 +
 +
[[Kategoria:Metodologia]]
 +
[[Kategoria:Entzumena]]

12:17, 29 Azaroa 2007(e)ko berrikuspena

Hitzezko komunikazioa

Kode linguistikoa erabiltzen denetan gertatzen da hitzezko komunikazioa. Horrela, bada, ahozko zein idatzizko kodeak hartzen ditu bere baitan.

Ahozko kodea

Asko eta asko idatzi da ahozko kodeaz . Gure asmoa hemen ez da horretaz luze eta zabal jardutea baina bai hainbat kontu argitzea. Hona hemen ahozko kodearen ezaugarri behinenak (Cantero, 1998:144):

Intersubjetibitatea

Solaskideek komunikazio-egintza batean konpartitzen duten mundu-ikuskera da intersubjetibitatea. Mundu konpartitu horrek adostasun/ezadostasunak negoziatzea ahalbideratzen du, baina baita esanahiak ulertzea ere. Ezagunak diren solaskideek oso intersubjetibitate-alor handia sortzen dute, gehiegizko azalpenak ematea ekidinez. Ezagunak ez direnek, ordea, denbora luzea eman behar dute gutxieneko intersubjetibitate-alorra osatzen, solas esanguratsua mantendu ahal izateko .

Esanahiaren negoziazioa

Esanahiak negoziatu egin behar dira. Izan ere, hizkuntza erabiltzean, solaskideek zentzua eta esanahia etengabean negoziatzen dute, kumunikazio-trukeen arauak ezarriz —hitz egiteko txandak, erabiliko diren esakuneen esanahia...—. Negoziazioa ez da esplizitua, ordea. Solasean zehar eraikitzen da: hitz egitea negoziatzea da, hau da, konpartitutako intersubjetibitate-egoera eraikitzea.

Komunikazioa interaktiboa eta norabide bikoitzekoa da

Interakzioa solaskideen arteko erlazioa da, hau da, hizketako egintzen segida. Ahozko hizkuntza, berez, interaktiboa da, idatzizkoa ez bezala. Idatzizkoan irakurleak ezin du idazlearengan eraginik izan. Ahozkoan, berriz, hiztunek gauzak egiteaz gain , aktuatu egiten dute, solaskideengan eraginez eta esanahia negoziatuz. Ahozko komunikazioa, beraz, norabide bikoitzekoa da etengabean.

Oso kontestualizatua da

Idatzizko kodea baino kontestualizatuagoa da. Ahoz testuinguru estralinguistikoak —egoera-testuingurua edo lehen blokea— berebiziko garrantzia du, zeren eta ez-hitzezko kodeetan, deixian eta abarrekoetan oinarritzen baita. Idatzizkoan idazleak, idatzi ahala, testuingurua sortzen du.

Egoera komunikatiboa erabakigarria da

Egoera komunikatiboak hizketako egintzaren hurbileko alderdiak hartzen ditu: espazio-denbora koordenatuak, solaskideak eta beraien arteko erlazioa. Zentzu horretan, testuinguru kontzeptua baino murritzagoa da.


EZ-HITZEZKO KOMUNIKAZIOA

Izatez linguistikoki kodifikatuak ez dauden zeinuek osatzen dute, nahiz kulturalki kodifikatuak izaten diren. Hemen asko dira aztertzeko puntuak (Cerdán, 1998) hala nola:

Kinesika

Keinuak, begiradaren funtzioa eta iraupena, jarrera fisikoa, norbanakoaren portaerak...

Proxemika

Pertsonen arteko distantzia, giza kontaktua, gorputzaren mugimendua, e.a.

Kronemika

Denboraren izaria eta erabilera kultura ezberdinetan.

Ez-hitzezko komunikazioaren ikuspegi orokor eta osatua izateko, ikus Poyatos (1994), eta inplikazio didaktikoak aztertzeko, Cerdán (1997).

Bibliografia

  • CANTERO, F. J. (1998): “Conceptos clave en lengua oral”, in A. Mendoza (ed.): Conceptos clave en didáctica de la lengua y la literatura. Barcelona, SEDLL, ICE Universitat de Barcelona, Horsori
  • CERDÁN, L. (1997): “Hitzik gabeko komunikazioak irakaslearen diskurtsoan eta ikasgelan duen eragina”. Hizpide 40, 53-64
  • POYATOS, F. (1994): La comunicación no verbal. Vol. 1: Cultura, lengua y conversación. Vol 2: Paralenguaje, kinésica e interacción. Madrid, Istmo