«Ebaluazioaren definizio zabal baterantz»: berrikuspenen arteko aldeak
(10 intermediate revisions by the same user not shown) | |||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
− | + | {{Ebaluazioa}} | |
− | + | ||
− | + | ||
− | + | ||
Ebaluazioa zertan den definitzeak hainbat arazo dakartza. Lehengoa, proposatu diren definizioen ugaritasuna. Bigarrena, ebaluazioak hartu beharreko esparruaren definizoa. | Ebaluazioa zertan den definitzeak hainbat arazo dakartza. Lehengoa, proposatu diren definizioen ugaritasuna. Bigarrena, ebaluazioak hartu beharreko esparruaren definizoa. | ||
− | Definizioari dagokionez, ikus dezagun | + | Definizioari dagokionez, ikus dezagun [[Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua|HEOK]]ak (93 or.) zein dakarren: |
− | Ebaluazioa jardun bateratzaile bat da, eguneroko jardunean sortzen den informazioa bilduz eta landuz, aldez aurretik ezarri diren helburuak betetzen diren ala ez egiaztatu eta hobeto bete daitezen egin beharreko aldaketak erabakitzen lagunduko duena. Beraz, ebaluazioa ez da ikas-irakas prozesuaren amaieran edo une jakinetan kokatzen den urratsa, ikas-irakasbidean ikasle eta irakasleek eskuetan etengabe darabilten tresna emankorra baizik. Hori dela-eta, ebaluazioaren ikuskera honek kurrikuluaren dokumentuaren atal guztien elkarreragile bihurtzen du ebaluazioa bera, eta prozesu bizi eta oparo izatera bultzatzen. | + | ::''Ebaluazioa jardun bateratzaile bat da, eguneroko jardunean sortzen den informazioa bilduz eta landuz, aldez aurretik ezarri diren helburuak betetzen diren ala ez egiaztatu eta hobeto bete daitezen egin beharreko aldaketak erabakitzen lagunduko duena. Beraz, ebaluazioa ez da ikas-irakas prozesuaren amaieran edo une jakinetan kokatzen den urratsa, ikas-irakasbidean ikasle eta irakasleek eskuetan etengabe darabilten tresna emankorra baizik. Hori dela-eta, ebaluazioaren ikuskera honek kurrikuluaren dokumentuaren atal guztien elkarreragile bihurtzen du ebaluazioa bera, eta prozesu bizi eta oparo izatera bultzatzen''. |
Honako hau ere gaineratzen du: | Honako hau ere gaineratzen du: | ||
− | Agerikoa den bezala, ikaslearen hizkuntz performantziaren ebaluaziotik harantzagoko ikuskeraren aldeko apustua egin du kurrikuluak. Irakasleak, ikaslearen hizkuntz emaitza ez ezik, ikasbidean emandako urratsak ere aztertu, baloratu eta aldaketak eragingo dituzten erabakiak hartuko ditu. Hori dela-eta, jarrerak, ikas-estrategiak, ikasgelako giroa, eskolorduen zenbatekoa, irakaslearen irakas-estiloa eta abar luzeari erreparatu beharko zaio, ebaluazio eraginkor bat egin nahi bada. Gogoan har, ikas/irakas-prozesuan esku hartzen duen oro dela ebaluagai, dena hobegarria den neurrian; horregatik, hobe beharrez urratuko den bidea dela ebaluazioarena. | + | ::''Agerikoa den bezala, ikaslearen hizkuntz performantziaren ebaluaziotik harantzagoko ikuskeraren aldeko apustua egin du kurrikuluak. Irakasleak, ikaslearen hizkuntz emaitza ez ezik, ikasbidean emandako urratsak ere aztertu, baloratu eta aldaketak eragingo dituzten erabakiak hartuko ditu. Hori dela-eta, jarrerak, ikas-estrategiak, ikasgelako giroa, eskolorduen zenbatekoa, irakaslearen irakas-estiloa eta abar luzeari erreparatu beharko zaio, ebaluazio eraginkor bat egin nahi bada. Gogoan har, ikas/irakas-prozesuan esku hartzen duen oro dela ebaluagai, dena hobegarria den neurrian; horregatik, hobe beharrez urratuko den bidea dela ebaluazioarena.'' |
Ikus dezakegunez, ebaluazioak bere egin behar duen esparruaz ari garela, HEOKak ebaluazioaren atalean azaldutako planteamendua irakatsi eta ikasteko prozesuen barrukoa da, prozesu horiek kokatzen direneko ikasguari zuzenean erreferentziarik egiten ez diotela. | Ikus dezakegunez, ebaluazioak bere egin behar duen esparruaz ari garela, HEOKak ebaluazioaren atalean azaldutako planteamendua irakatsi eta ikasteko prozesuen barrukoa da, prozesu horiek kokatzen direneko ikasguari zuzenean erreferentziarik egiten ez diotela. | ||
− | + | [[EKP]]aren diseinuari begira, ordea, ikasle eta irakasleez gain ere, euskaltegia bera ebaluatzeko aribideak mahai gainean jartzen ditu. | |
Horrekin bat egiten du Murua eta Txabarriren proposamenak (1998). Horren arabera, berrikuntzak oro ikastetxeak kontuan harturik bideratu behar dira; izan ere, kurrikuluaren egokierak eta zehaztasun-mailak gainditu egiten dute irakaslearen esparrua. | Horrekin bat egiten du Murua eta Txabarriren proposamenak (1998). Horren arabera, berrikuntzak oro ikastetxeak kontuan harturik bideratu behar dira; izan ere, kurrikuluaren egokierak eta zehaztasun-mailak gainditu egiten dute irakaslearen esparrua. | ||
21. lerroa: | 18. lerroa: | ||
Aipatu autoreek diotenez (84 or.), ikaslearen eta irakaslearen autonomia alboratu gabe, irakatsi eta ikasteko prozesuak bideratzeko garaian ikastetxeak duen garrantziaz jabetuta, ikastetxea bera hartzen da protagonista, ez irakaslea; ikastxetxearen esparruan hartzen baitira zenbait erabaki, irakasle eta ikasleen esparruan eragin zuzenak dutenak. Euskaltegia bilakatzen da, horrela, oinarrizko ekintzagune. Ondorioz, irakasle bakartuetatik ekipo bilakatzera jo beharra dago. | Aipatu autoreek diotenez (84 or.), ikaslearen eta irakaslearen autonomia alboratu gabe, irakatsi eta ikasteko prozesuak bideratzeko garaian ikastetxeak duen garrantziaz jabetuta, ikastetxea bera hartzen da protagonista, ez irakaslea; ikastxetxearen esparruan hartzen baitira zenbait erabaki, irakasle eta ikasleen esparruan eragin zuzenak dutenak. Euskaltegia bilakatzen da, horrela, oinarrizko ekintzagune. Ondorioz, irakasle bakartuetatik ekipo bilakatzera jo beharra dago. | ||
− | Ildo beretik, Etxaguek ( | + | Ildo beretik, Etxaguek (1994, 303) azpimarratu du orain arte jarraitutako praktika ebaluatzailea helburuetan oinarritutako sistemaren ondorioa izan dela. Hau da, irakasleak, ebaluazioaren bidez, ikasleek helburuak bete zituzten edo ez egiaztatu egiten zuen, besterik gabe. Helburuak lortu ez baziren, prozesua errepikatu egiten zen, harik eta ikasleek helburuak lortzen zituzten arte. Aldaketak ikasleei bakarrik exijitzen zaizkie. Ikasleak bakarrik ebaluatu ditugu, eta ebaluazio honetan, orokorki, ikasleen dimentsio bakar batean zentratu gara, dimentsio kognitiboan (eta dimentsio honi dagokionez ezagutza bakarrik ebaluatu ohi dugu); dimentsio afektiboa eta higierazlea ahaztuz. Ebaluazioak prozesuen hobekuntzarako duen baliagarritasuna ez da estimatua izan. Ebaluazioa ez da ulertu informazioa jasotzeko tresna bezala, ikasleak kontrolatzeko tresna bezala baizik. Baiezta dezakegu gure testuinguru hurbilean kultur ebaluatzaile eza nagusia izan dela. Baina, baiezta dezakegu beste kultura gorpuzten eta zabaltzen ari dela. |
Kultur ebaluatzaile berri honek irakasleari sortzailea izateko aukera eskaintzen dio. Ebaluazioaren inguruko pentsamolde zaharrak hauts ditzake, egite modu berri eta erakargarriei eusteko. | Kultur ebaluatzaile berri honek irakasleari sortzailea izateko aukera eskaintzen dio. Ebaluazioaren inguruko pentsamolde zaharrak hauts ditzake, egite modu berri eta erakargarriei eusteko. | ||
28. lerroa: | 25. lerroa: | ||
Hezkuntza-jarduerak, ezinbestean, praktikari buruzko hausnarketa etengabea exijitzen du, praktika bera hobetu eta egokitu ahal izateko. Etxaguek prozesu zikliko hori beheko irudiaren bidez adierazten du: | Hezkuntza-jarduerak, ezinbestean, praktikari buruzko hausnarketa etengabea exijitzen du, praktika bera hobetu eta egokitu ahal izateko. Etxaguek prozesu zikliko hori beheko irudiaren bidez adierazten du: | ||
+ | |||
+ | [[Irudi:Ebaluazioa.jpg|center]] | ||
+ | |||
+ | ==Laburbilduz== | ||
+ | |||
+ | Ebaluazioa ezinbestekoa da edozein ekitaldi planifikatutan. Hezkuntza ere, giza prozesua den aldetik, ebaluatu behar da hobetu ahal izateko. | ||
+ | |||
+ | Ebaluazioa prozesu bat da. Ez da mozketa, hezkuntza prozesuan txertatutako beste prozesua (azpiprozesua) baizik. Prozesu honetan informazioa biltzen da; informazio hau erabakiak hartzeko abiapuntua delarik. Ebaluazioak inplikatzen du, batetik, datu-bilketa eta balioespena egitea, eta bestetik erabakien hartze-prozesua orientatzea. | ||
+ | |||
+ | [[Irudi:Ebaluazioa_2.jpg|center]] | ||
+ | |||
+ | Beraz, gure ikuspuntutik, ebaluazioak, zentzu zabal batean harturik, euskaltegian gertatzen diren prozesu guztien gainean gertatu behar da, akademikoak, kudeaketari dagozkionak zein administratiboak. | ||
+ | |||
+ | Izan ere, nahi eta nahi ez, gauzatzen diren prozesuak etengabe ebaluatzen dira. Noski ebaluazio-jarduera hauek bi ardatz zehatzen artean sailka ditzakegu: intuizioa eta nahikotasunaren artean garatzen den ardatza batetik, eta sistematizazio eta sistematizazio-ezaren artean garatzen dena bestetik. Proposatu nahi dugun ebaluazio-moldeak honako bi ezaugarri hauek izan behar ditu: | ||
+ | |||
+ | *Prozesu kontzienteak izatea, eta | ||
+ | |||
+ | *Sistematizatuak, tresna jakin eta zehatzak erabiliz, bai informazioa jasotzeko, bai erregistratzeko. | ||
+ | |||
+ | ==Bibliografia== | ||
+ | |||
+ | *ETXAGUE, X. (1994): “Ikastetxerantz orientaturiko ebaluaketa” in P. Ayerbe eta Xabier Etxague: ''Irakatsi, berrituz''. Donostia, PAX /EHU-UPV | ||
+ | *MURUA, I.; TXABARRI, L.M. (1998): “Ebaluazioaren alfabetoa”. ''HIZPIDE'' 42, 76-85 | ||
+ | |||
+ | [[Kategoria:Ebaluazioa]] |
Hauxe da oraingo bertsioa, 12:20, 5 Abendua 2007 data duena
Ebaluazioa |
|
Ebaluazioa zertan den definitzeak hainbat arazo dakartza. Lehengoa, proposatu diren definizioen ugaritasuna. Bigarrena, ebaluazioak hartu beharreko esparruaren definizoa.
Definizioari dagokionez, ikus dezagun HEOKak (93 or.) zein dakarren:
- Ebaluazioa jardun bateratzaile bat da, eguneroko jardunean sortzen den informazioa bilduz eta landuz, aldez aurretik ezarri diren helburuak betetzen diren ala ez egiaztatu eta hobeto bete daitezen egin beharreko aldaketak erabakitzen lagunduko duena. Beraz, ebaluazioa ez da ikas-irakas prozesuaren amaieran edo une jakinetan kokatzen den urratsa, ikas-irakasbidean ikasle eta irakasleek eskuetan etengabe darabilten tresna emankorra baizik. Hori dela-eta, ebaluazioaren ikuskera honek kurrikuluaren dokumentuaren atal guztien elkarreragile bihurtzen du ebaluazioa bera, eta prozesu bizi eta oparo izatera bultzatzen.
Honako hau ere gaineratzen du:
- Agerikoa den bezala, ikaslearen hizkuntz performantziaren ebaluaziotik harantzagoko ikuskeraren aldeko apustua egin du kurrikuluak. Irakasleak, ikaslearen hizkuntz emaitza ez ezik, ikasbidean emandako urratsak ere aztertu, baloratu eta aldaketak eragingo dituzten erabakiak hartuko ditu. Hori dela-eta, jarrerak, ikas-estrategiak, ikasgelako giroa, eskolorduen zenbatekoa, irakaslearen irakas-estiloa eta abar luzeari erreparatu beharko zaio, ebaluazio eraginkor bat egin nahi bada. Gogoan har, ikas/irakas-prozesuan esku hartzen duen oro dela ebaluagai, dena hobegarria den neurrian; horregatik, hobe beharrez urratuko den bidea dela ebaluazioarena.
Ikus dezakegunez, ebaluazioak bere egin behar duen esparruaz ari garela, HEOKak ebaluazioaren atalean azaldutako planteamendua irakatsi eta ikasteko prozesuen barrukoa da, prozesu horiek kokatzen direneko ikasguari zuzenean erreferentziarik egiten ez diotela.
EKParen diseinuari begira, ordea, ikasle eta irakasleez gain ere, euskaltegia bera ebaluatzeko aribideak mahai gainean jartzen ditu.
Horrekin bat egiten du Murua eta Txabarriren proposamenak (1998). Horren arabera, berrikuntzak oro ikastetxeak kontuan harturik bideratu behar dira; izan ere, kurrikuluaren egokierak eta zehaztasun-mailak gainditu egiten dute irakaslearen esparrua.
Aipatu autoreek diotenez (84 or.), ikaslearen eta irakaslearen autonomia alboratu gabe, irakatsi eta ikasteko prozesuak bideratzeko garaian ikastetxeak duen garrantziaz jabetuta, ikastetxea bera hartzen da protagonista, ez irakaslea; ikastxetxearen esparruan hartzen baitira zenbait erabaki, irakasle eta ikasleen esparruan eragin zuzenak dutenak. Euskaltegia bilakatzen da, horrela, oinarrizko ekintzagune. Ondorioz, irakasle bakartuetatik ekipo bilakatzera jo beharra dago.
Ildo beretik, Etxaguek (1994, 303) azpimarratu du orain arte jarraitutako praktika ebaluatzailea helburuetan oinarritutako sistemaren ondorioa izan dela. Hau da, irakasleak, ebaluazioaren bidez, ikasleek helburuak bete zituzten edo ez egiaztatu egiten zuen, besterik gabe. Helburuak lortu ez baziren, prozesua errepikatu egiten zen, harik eta ikasleek helburuak lortzen zituzten arte. Aldaketak ikasleei bakarrik exijitzen zaizkie. Ikasleak bakarrik ebaluatu ditugu, eta ebaluazio honetan, orokorki, ikasleen dimentsio bakar batean zentratu gara, dimentsio kognitiboan (eta dimentsio honi dagokionez ezagutza bakarrik ebaluatu ohi dugu); dimentsio afektiboa eta higierazlea ahaztuz. Ebaluazioak prozesuen hobekuntzarako duen baliagarritasuna ez da estimatua izan. Ebaluazioa ez da ulertu informazioa jasotzeko tresna bezala, ikasleak kontrolatzeko tresna bezala baizik. Baiezta dezakegu gure testuinguru hurbilean kultur ebaluatzaile eza nagusia izan dela. Baina, baiezta dezakegu beste kultura gorpuzten eta zabaltzen ari dela.
Kultur ebaluatzaile berri honek irakasleari sortzailea izateko aukera eskaintzen dio. Ebaluazioaren inguruko pentsamolde zaharrak hauts ditzake, egite modu berri eta erakargarriei eusteko.
Baina ez da interes pertsonala bakanik ebaluazio-kultur berri hau sortarazten ari dena; erakunde publikoekiko ardura eta eskakizunak ere diru publikoaren errentagarritasun soziala exijitzen du. Gizarteak hezkuntza-sistemari egiten dion eskakizuna hitz batean labur daiteke: kalitatea. Eta hezkuntza-sistemak, ikastetxeak, eskakizunari erantzuteko jakin behar du zertan ari den, zer hobetu, zer egokitu behar duen. Bere lana baloratu behar du, hobetu ahal izateko.
Hezkuntza-jarduerak, ezinbestean, praktikari buruzko hausnarketa etengabea exijitzen du, praktika bera hobetu eta egokitu ahal izateko. Etxaguek prozesu zikliko hori beheko irudiaren bidez adierazten du:
Laburbilduz
Ebaluazioa ezinbestekoa da edozein ekitaldi planifikatutan. Hezkuntza ere, giza prozesua den aldetik, ebaluatu behar da hobetu ahal izateko.
Ebaluazioa prozesu bat da. Ez da mozketa, hezkuntza prozesuan txertatutako beste prozesua (azpiprozesua) baizik. Prozesu honetan informazioa biltzen da; informazio hau erabakiak hartzeko abiapuntua delarik. Ebaluazioak inplikatzen du, batetik, datu-bilketa eta balioespena egitea, eta bestetik erabakien hartze-prozesua orientatzea.
Beraz, gure ikuspuntutik, ebaluazioak, zentzu zabal batean harturik, euskaltegian gertatzen diren prozesu guztien gainean gertatu behar da, akademikoak, kudeaketari dagozkionak zein administratiboak.
Izan ere, nahi eta nahi ez, gauzatzen diren prozesuak etengabe ebaluatzen dira. Noski ebaluazio-jarduera hauek bi ardatz zehatzen artean sailka ditzakegu: intuizioa eta nahikotasunaren artean garatzen den ardatza batetik, eta sistematizazio eta sistematizazio-ezaren artean garatzen dena bestetik. Proposatu nahi dugun ebaluazio-moldeak honako bi ezaugarri hauek izan behar ditu:
- Prozesu kontzienteak izatea, eta
- Sistematizatuak, tresna jakin eta zehatzak erabiliz, bai informazioa jasotzeko, bai erregistratzeko.
Bibliografia
- ETXAGUE, X. (1994): “Ikastetxerantz orientaturiko ebaluaketa” in P. Ayerbe eta Xabier Etxague: Irakatsi, berrituz. Donostia, PAX /EHU-UPV
- MURUA, I.; TXABARRI, L.M. (1998): “Ebaluazioaren alfabetoa”. HIZPIDE 42, 76-85