«Hezkuntza eta teknologia»: berrikuspenen arteko aldeak
10. lerroa: | 10. lerroa: | ||
Izenak izen, argi dago ordenagailuz eta interneterako aplikazioez baliatuta, ohiko ikasgelaren eremuan ala ikasgela birtual berrietan, zerbait edo zerbaitetan ikasteko eta irakasteko egiten diren saioak gero eta gehiago direla eskola-munduan. Are gehiago, zenbaitetan ematen du hezkuntza-sistema halako iraultza baten atarian dagoela, nahiz egunerokoan IKTen benetako erabilerak irudi horri dexenteko ñabardurak egin beharra adierazten digun. | Izenak izen, argi dago ordenagailuz eta interneterako aplikazioez baliatuta, ohiko ikasgelaren eremuan ala ikasgela birtual berrietan, zerbait edo zerbaitetan ikasteko eta irakasteko egiten diren saioak gero eta gehiago direla eskola-munduan. Are gehiago, zenbaitetan ematen du hezkuntza-sistema halako iraultza baten atarian dagoela, nahiz egunerokoan IKTen benetako erabilerak irudi horri dexenteko ñabardurak egin beharra adierazten digun. | ||
− | '''Didakteka'''ren atal honetan saio txiki bat egin nahi dugu hitz horien atzean ezkutatzen diren kontzeptu nagusiak argitzeko. Lehenik eta behin, | + | '''Didakteka'''ren atal honetan saio txiki bat egin nahi dugu hitz horien atzean ezkutatzen diren kontzeptu nagusiak argitzeko. Lehenik eta behin, teknologiak hezkuntzan duen presentzia eta erabileraren [[Lilurarik ez|analisi kritiko laburra]] egingo dugu. Bigarrenik, [[Birtualitatean ikasten|ikasgela birtual batean]] ikasteak eta irakasteak dituzten inplikazio eta aribideez jardungo dugu. Eta hirugarrenik, etorkizunari begira zer-nolako aldaketak gerta daitezkeen irudikatzeko saioa egiten saiatuko gara. |
Azken batean, teknologia hauek hezkuntzan duten eginkizuna aztertu nahi dugu, bereziki euskararen ikaskuntzan duten, izan dezaketen eta izan behar duten erabilerari buruzko azterketa eta hausnarketa bultzatuz. | Azken batean, teknologia hauek hezkuntzan duten eginkizuna aztertu nahi dugu, bereziki euskararen ikaskuntzan duten, izan dezaketen eta izan behar duten erabilerari buruzko azterketa eta hausnarketa bultzatuz. | ||
[[Kategoria:Hezkuntza eta teknologia]] | [[Kategoria:Hezkuntza eta teknologia]] |
11:30, 14 Abendua 2007(e)ko berrikuspena
Hezkuntza eta teknologia |
Gaur egun Informaziorako eta Komunikaziorako Teknologien (IKT) aplikazio-eremu garrantzitsuenetako bat hezkuntza da. Izan ere, hezkuntza-etapa guztietan ari dira teknologia horiekin lanean, eta gero eta normalago egiten zaizkigu hainbat eta hainbat izen.
- Horietako batzuek nola edo hala bestelako ikasmolde bat irudikatzen dute: irakaskuntza telematikoa, hezkuntza birtuala, on-line ikasbidea, Ikasteko Ingurune Birtuala, tele-irakaskuntza edo tele-ikasketa, e-learninga-a...
- Beste batzuek, berriz, ohiko ikasgela presentzialetan teknologia berri horien aplikazio modua-edo islatzen dute: IKTen integrazioa, arbel digitala, informatika-gelak...
- Badira beste izen asko baliabide edo ikas-material berrien alderdia azpimarratzera etorri direnak: webquest-ak, altxorraren bila...
- Azkenik, alderdi tekniko eta informatikoarekin bete-betean lotu arren, hezkuntzan aplikazio asko izango dutela etengabe azaltzen zaizkigunak: web 2.0, web semantikoa, tag-ak edo etiketak, RSSak edo jarioak, blogak...
Izenak izen, argi dago ordenagailuz eta interneterako aplikazioez baliatuta, ohiko ikasgelaren eremuan ala ikasgela birtual berrietan, zerbait edo zerbaitetan ikasteko eta irakasteko egiten diren saioak gero eta gehiago direla eskola-munduan. Are gehiago, zenbaitetan ematen du hezkuntza-sistema halako iraultza baten atarian dagoela, nahiz egunerokoan IKTen benetako erabilerak irudi horri dexenteko ñabardurak egin beharra adierazten digun.
Didaktekaren atal honetan saio txiki bat egin nahi dugu hitz horien atzean ezkutatzen diren kontzeptu nagusiak argitzeko. Lehenik eta behin, teknologiak hezkuntzan duen presentzia eta erabileraren analisi kritiko laburra egingo dugu. Bigarrenik, ikasgela birtual batean ikasteak eta irakasteak dituzten inplikazio eta aribideez jardungo dugu. Eta hirugarrenik, etorkizunari begira zer-nolako aldaketak gerta daitezkeen irudikatzeko saioa egiten saiatuko gara.
Azken batean, teknologia hauek hezkuntzan duten eginkizuna aztertu nahi dugu, bereziki euskararen ikaskuntzan duten, izan dezaketen eta izan behar duten erabilerari buruzko azterketa eta hausnarketa bultzatuz.