«Ikasgela birtualak»: berrikuspenen arteko aldeak
21. lerroa: | 21. lerroa: | ||
[[Irudi:Tresnak_erabiltzaileak.jpg|center]] | [[Irudi:Tresnak_erabiltzaileak.jpg|center]] | ||
+ | |||
+ | ==Ikasgela birtualen erabilera-esparrruak== | ||
Ikasgela birtualen erabilera-esparruak edo aplikazio-guneak ere hezkuntza-molde ezberdinei dagozkie, besteak beste, honako hauei: | Ikasgela birtualen erabilera-esparruak edo aplikazio-guneak ere hezkuntza-molde ezberdinei dagozkie, besteak beste, honako hauei: | ||
− | Aurrez aurreko hezkuntza-moldearen osagarri gisa erabil daitezke, eta finean, lehenago aipatutako intregrazio-prozesu horren soluzioetako bat. | + | *Aurrez aurreko hezkuntza-moldearen osagarri gisa erabil daitezke, eta finean, lehenago aipatutako intregrazio-prozesu horren soluzioetako bat. |
− | Izari mistoa duten hezkuntza-jarduerak: presentziazko saioek on-line ikasbidea indartzea dute helburu. Ikasbide hau izendatzeko b-Learning hitza nagusitu da (Blended learnig edo ikaskuntza konbinatua). | + | *Izari mistoa duten hezkuntza-jarduerak: presentziazko saioek on-line ikasbidea indartzea dute helburu. Ikasbide hau izendatzeko b-Learning hitza nagusitu da (Blended learnig edo ikaskuntza konbinatua). |
− | Azkenik, zeharo ikas-prozesu birtuala gauzatzera zuzendutakoak. Molde hau izandatzeko nagusitu den terminoa ingelesezko e-Learning dugu (internen bidez ikasiz). | + | *Azkenik, zeharo ikas-prozesu birtuala gauzatzera zuzendutakoak. Molde hau izandatzeko nagusitu den terminoa ingelesezko e-Learning dugu (internen bidez ikasiz). |
==Ikusi halaber== | ==Ikusi halaber== |
17:23, 19 Abendua 2007(e)ko berrikuspena
Hezkuntza eta teknologia |
|
Gaur egun ez dago adostasun handirik ikasgela birtual edo irakaskuntza telematikoaren oinarrian dauden tresna horiek izandatzeko momentuan. Izan ere, asko dira erabilitako izenak, besteak beste:
- LMS: Learning Management System
- LCMS: Learning Content Management System
- CMS: Course Management System
- Ikasteko ingurune birtuala
- Plataforma telematikoa...
Prestakuntza-tresnak diren aldetik, sistema hauek sorreran eta garapenean dualtasun pedagogikoa eta teknologikoa dute (García Peñalvo, 2005). Pedagogikoki, sistema hauek ezin dira izan informazio digitalaren biltegi hutsak: eredu pedagogiko jakinek gidatu behar dituzte irakaskuntza-jarduerak. Teknologikoki, ikasteko eta irakasteko prozesuak software-aplikazioetan oinarritzen dira, gehienetan web inguruneetan, eta hezkuntza-sistemetan behar diren administrazio, ikaskuntza eta segimendu-prozesuak bideratzeko moduluak eskaintzen dituzte. Halaber, hezkuntza-jardueran ari direnen arteko komunikazio pedagogikoa erraztu behar dute aplikazio informatiko hauek.
Hezkuntza-zereginei lotuago, Scagnoli-k (2004) ikasgela birtualak ondoko funtzioak bete ahal izateko tresnak edo osagaiak izan behar ditu:
- Informazioa zabaltzea
- Ideiak eta esperientziak trukatzea
- Ikasitakoa aplikatzea eta esperimentatzea
- Ezagutzak ebaluatzea
- Sistemaren segurtasuna eta konfidantza izatea
Hori horrela, ikasgela birtual hauek elkarren arteko integrazio altua duten tresnak izaten dituzte, eta horietarako sarbidea erabiltzaile-profilaren araberako baimen-sistemak ezartzen du.
Ikasgela birtualen erabilera-esparrruak
Ikasgela birtualen erabilera-esparruak edo aplikazio-guneak ere hezkuntza-molde ezberdinei dagozkie, besteak beste, honako hauei:
- Aurrez aurreko hezkuntza-moldearen osagarri gisa erabil daitezke, eta finean, lehenago aipatutako intregrazio-prozesu horren soluzioetako bat.
- Izari mistoa duten hezkuntza-jarduerak: presentziazko saioek on-line ikasbidea indartzea dute helburu. Ikasbide hau izendatzeko b-Learning hitza nagusitu da (Blended learnig edo ikaskuntza konbinatua).
- Azkenik, zeharo ikas-prozesu birtuala gauzatzera zuzendutakoak. Molde hau izandatzeko nagusitu den terminoa ingelesezko e-Learning dugu (internen bidez ikasiz).
Ikusi halaber
Bibliografia
- García Peñalvo, F.J. (2005 ): Estado actual de los sistemas e-learning
- Scagnoli, N. (2004): El aula virtual: usos y elementos que la componen