«IKTak ohiko ikasgeletan»: berrikuspenen arteko aldeak
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
{{Hezkuntza_teknologia}} | {{Hezkuntza_teknologia}} | ||
+ | ==Egungo egoera== | ||
Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeak (ISEI-IVEI) 2004an IKTek DBHko ikastetxeetan zuten integrazio-mailari buruz egindako ikerketaren emaitzek argi erakusten dute zein den gaur egungo egoera, bai eta hemendik aurrera ikasgeletan IKTak zein norabidetan gara daitezkeen ere. Hona hemen lan horretan agertzen diren emaitza batzuk: | Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeak (ISEI-IVEI) 2004an IKTek DBHko ikastetxeetan zuten integrazio-mailari buruz egindako ikerketaren emaitzek argi erakusten dute zein den gaur egungo egoera, bai eta hemendik aurrera ikasgeletan IKTak zein norabidetan gara daitezkeen ere. Hona hemen lan horretan agertzen diren emaitza batzuk: | ||
8. lerroa: | 9. lerroa: | ||
*'''Metodologia''': ikasketa-arloei dagokienez, ordenagailua ikasgelan erabiltzeak ez dakar, berez, edukiekiko gogo handiagorik, batez ere irakaskuntza-ikaskuntzan ohikoak diren ereduei heltzen bazaie, ez direlako oso aktiboak eta ez dutelako ikasleen partehartzea eskatzen. Horren adierazgarri, ikasketa-jardueretan IKTez baliatu diren ikasle askok aspertzen direla diote. Areago, IKT baliabideak erabiltzean ikusi diren jokaera batzuk ez datoz batere harira horrelako tresnekin, adibidez Interneten bildutako informazioa koaderno batean idaztea, emaitzak gordetzeko euskarriez baliatu ordez, edo ordenagailuaren pantaila arbelaren ordezko gisa erabiltzea. | *'''Metodologia''': ikasketa-arloei dagokienez, ordenagailua ikasgelan erabiltzeak ez dakar, berez, edukiekiko gogo handiagorik, batez ere irakaskuntza-ikaskuntzan ohikoak diren ereduei heltzen bazaie, ez direlako oso aktiboak eta ez dutelako ikasleen partehartzea eskatzen. Horren adierazgarri, ikasketa-jardueretan IKTez baliatu diren ikasle askok aspertzen direla diote. Areago, IKT baliabideak erabiltzean ikusi diren jokaera batzuk ez datoz batere harira horrelako tresnekin, adibidez Interneten bildutako informazioa koaderno batean idaztea, emaitzak gordetzeko euskarriez baliatu ordez, edo ordenagailuaren pantaila arbelaren ordezko gisa erabiltzea. | ||
+ | ==IKTak hezkuntzan integratzeko ikuspegiak== | ||
IKTak hezkuntzan duten zereginaz eta hartu duten eginkizunaz ari garenean kontuan hartu behar genuke gure eremutik at ematen diren joerak eta horiekin alderatu gure inguruan gertatzen ari dena. Aviram eta Talmi-ren arabera (2004), IKTak hezkuntzaren eremuan uztartzeko hiru ikuspegi nagusi daude gaur egun: holista, pragmatikoa eta teknokrata. | IKTak hezkuntzan duten zereginaz eta hartu duten eginkizunaz ari garenean kontuan hartu behar genuke gure eremutik at ematen diren joerak eta horiekin alderatu gure inguruan gertatzen ari dena. Aviram eta Talmi-ren arabera (2004), IKTak hezkuntzaren eremuan uztartzeko hiru ikuspegi nagusi daude gaur egun: holista, pragmatikoa eta teknokrata. | ||
09:48, 20 Abendua 2007(e)ko berrikuspena
Hezkuntza eta teknologia |
Egungo egoera
Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeak (ISEI-IVEI) 2004an IKTek DBHko ikastetxeetan zuten integrazio-mailari buruz egindako ikerketaren emaitzek argi erakusten dute zein den gaur egungo egoera, bai eta hemendik aurrera ikasgeletan IKTak zein norabidetan gara daitezkeen ere. Hona hemen lan horretan agertzen diren emaitza batzuk:
- Baliabide informatikoak: ikastetxe gehienek gutxieneko informatika-azpiegitura eta ekipoak dituzte, baina horien banaketa eta kokapena ez da egokia izaten.
- IKTen erabilera: irakaskuntza eta ikaskuntza arlo desberdinetan ekipoak gutxi eta jarraitasunik gabe erabiltzen dira, gehienetan irakasle batzuen ekinari esker. Izan ere, irakasleen erdiek baino gehiagok ez dute beretzako probetxurik ikusten IKTak erabiltzean, eta zailtasunak dituzte horrelako tresnetan etengabe izaten diren aldaketetara moldatzeko.
- Metodologia: ikasketa-arloei dagokienez, ordenagailua ikasgelan erabiltzeak ez dakar, berez, edukiekiko gogo handiagorik, batez ere irakaskuntza-ikaskuntzan ohikoak diren ereduei heltzen bazaie, ez direlako oso aktiboak eta ez dutelako ikasleen partehartzea eskatzen. Horren adierazgarri, ikasketa-jardueretan IKTez baliatu diren ikasle askok aspertzen direla diote. Areago, IKT baliabideak erabiltzean ikusi diren jokaera batzuk ez datoz batere harira horrelako tresnekin, adibidez Interneten bildutako informazioa koaderno batean idaztea, emaitzak gordetzeko euskarriez baliatu ordez, edo ordenagailuaren pantaila arbelaren ordezko gisa erabiltzea.
IKTak hezkuntzan integratzeko ikuspegiak
IKTak hezkuntzan duten zereginaz eta hartu duten eginkizunaz ari garenean kontuan hartu behar genuke gure eremutik at ematen diren joerak eta horiekin alderatu gure inguruan gertatzen ari dena. Aviram eta Talmi-ren arabera (2004), IKTak hezkuntzaren eremuan uztartzeko hiru ikuspegi nagusi daude gaur egun: holista, pragmatikoa eta teknokrata.
- Ikuspegi holistak eskolaren izaria birpentsatzea eskatuko luke: ikasleen arteko harremanak, ikasle-irakasleen artekoak, presentzialitatearen beharra... Horiek guztiak berraztertu eta eskola-eredu berri batera abiatzea proposatzen dute holistek.
- Pragmatikoek, berriz, zenbait egokitzapen didaktiko eginda nahikoa litzatekeela diote: kurrikuluak egokitu, teknologiaren erabilera aurretik ezarritako helburu didaktikoetara egokitu...
- Azkenik, teknokratak ditugu. Indarra baliabide informatiko nahikoa edukitzean jartzen dute eta erabilerari begirako prestakuntza teknikoa jotzen dute ezinbestekotzat eta nahikotzat.
Arnaizen ustez (2006) ikuspegi teknokrata gailendu da argi eta garbi eskola-munduan: azkeneko urteotan eskola publikoetan garatutako PREMIA programak, esaterako, ordenagailuak irakasle-ikasleen esku egotea ekarri du. Hala ere, ez azpiegitura egokiek ez irakasleen trebezia instrumentalak ez dute ekarri IKTen erabilera didaktikoaren handitzea, nahiz back-office motako erabilera (lan administratiboak, eskolen prestaketarako materialen bilaketa...) gero eta ohikoagoa den.
Ez da gure helburua hiru joera horien on-gaitzak aztertu eta baten aldeko apostua egitea baina agerian utzi nahi genituzke, bederen, bakoitzaren arrisku eta ondorioak.
- Holistek proposatutako bideari ekinez gero, paradigma aldaketaren aurrean geundeke horrek berarekin dakarren guztiarekin: orain arteko irakaskuntza eta ikaskuntza beste era batera planteatu beharko genituzke. Agerikoa da horrek duen zailtasuna: prestakuntza eta denbora inbertsioak ikaragarriak izan daitezke baldin eta orain artekoak baliatu eta indartzen ez badira, behintzat. Alde izango luke, ordea, inbertsio horrek ziurtatu egingo lukeela aurrerantzean erabilitako moldearen egokitasuna.
- Pragmatikoei jarraituta, berriz, egokitzapenari ekin beharko genioke. Egokitzapen horren zenbait aldaketa didaktiko eginda nahikoa litzatekeela diote: kurrikuluak egokitu, teknologiaren erabilera aurretik ezarritako helburu didaktikoetara egokitu...
- Azkenik, teknokratak ditugu. Indarra baliabide informatiko nahikoa edukitzean jartzen dute eta erabilerari begirako prestakuntza teknikoa jotzen dute ezinbestekotzat eta nahikotzat.
Bibliografia
- Arnaiz, Jose Miguel (2006):Interneten erabilera didaktikoa: hezkuntzako profesionalen jarrerak eta beharrak Argitara eman gabeko lana
- ISEI-IVEI (2004): IKTen integrazioa DBHko ikastetxeetan