«Jarrerak»: berrikuspenen arteko aldeak
(9 intermediate revisions by 3 users not shown) | |||
3. lerroa: | 3. lerroa: | ||
Jarrera objektu edo egoera baten inguruko uste-antolamendu iraunkorra da, gizakia portaera baterantz bideratzen duena (Perales,1989:17-18). | Jarrera objektu edo egoera baten inguruko uste-antolamendu iraunkorra da, gizakia portaera baterantz bideratzen duena (Perales,1989:17-18). | ||
− | Jarrerak objektu sozial baten behaketa inplikatzen du; zuzenean beha ez daitekeen konstruktu edo aldagaia da; ikasia da; paper [[motibatzailea]] du, inpultsozkoa da, nahiz eta ez den berarekin nahastu behar (ezta ohitura edo erreflexuekin); | + | Jarrerak objektu sozial baten behaketa inplikatzen du; zuzenean beha ez daitekeen konstruktu edo aldagaia da; ikasia da; paper [[motibatzailea]] du, inpultsozkoa da, nahiz eta ez den berarekin nahastu behar (ezta ohitura edo erreflexuekin); hautematen da eta pentsamendua ere eragiten du; antolakuntza bat inplikatzen du ([[aspektu kognitibo]], [[afektibo]] eta [[aspektu konatiboak|konatiboen]] arteko erlazioa edo [[epe luzerako oroimena|epe luzerako oroimenean]] eskema [[afektiboa]]); iraun egiten du denbora; hau da, nolabaiteko egonkortasuna dago. (Arratibel, 2002:6) |
Cenoz eta Valenciak (1993) honako jarrera-mota hauek bereizten dituzte: | Cenoz eta Valenciak (1993) honako jarrera-mota hauek bereizten dituzte: | ||
15. lerroa: | 15. lerroa: | ||
*Bariazio linguistikoarenganako jarrera. | *Bariazio linguistikoarenganako jarrera. | ||
+ | |||
+ | == Jarreraren funtzioak == | ||
+ | |||
+ | |||
+ | * [[Ezagutza funtzioa]] Jarreren bitartez subjektuek mundua modu koherentean ordenatu eta kategorizatzen dute; jarrerei esker, informazio konplexu edo nahasia ordena, uler eta asimila daiteke. Bestela esanda, jarrerarik gabe esperientzia berri bakoitzak ulermen esfortzu errepikapen bat eskatuko du. | ||
+ | |||
+ | * [[Funtzio instrumental edo erabilgarria]] Jarrerek pertsonei dituzten helburuak lortzen edo nahi ez dituztenak ekiditen laguntzen diete. | ||
+ | |||
+ | *[[Funtzio ego-babeslea]] Jarrerak subjektuei bere buruarekiko sentitzen dituen negatiboei aurre egiteko gaitasuna ematen die: autoestima babesten lagun dezakete eta gatazkak ekiditeko balio dute | ||
+ | |||
+ | *[[Balore adierazpen funtzioa]]Identitate edo auto-kontzepturako zentralak edo garrantzitsuak diren baloreak azaltzea baimentzen dute. Jarreren bidez tendentziak, ideal eta sistema normatiboak azaltzen dira. | ||
+ | |||
+ | *[[Egokitzapen edo egokitze sozialerako funtzioa]] Jarrerek zenbait taldetan integratu eta onarpen soziala jasotzea baimentzen dute: garrantzitsutzat dauzkagun pertsonekin (lagunak, familiakoak...) harremanak sakontzen laguntzen dute; hau da, subjektuari bere ingurune sozialean egokitua egotea baimentzen diote (ondo ikusia izatea, onartua, irudi positiboa izatea besteen aurrean... | ||
+ | |||
+ | Ohikoena jarrera bakoitzak funtzio bakarra betetzea da, baina baliteke jarrera berberak funtzioa bat baino gehiago betetzea. Gainera, pertsona ezberdinek antzeko jarrera izan dezakete,baina bakoitzarengan funtzio ezberdina bete. | ||
+ | |||
+ | |||
+ | == Jarreren neurketa == | ||
+ | |||
+ | Prozedura asko daude jarrerak neurtzeko, nahiz eta ohikoenak eskalak izan. Hauen artean ezagunenak Lickert eskala eta "diferentzial semantikoa" dira. | ||
+ | |||
+ | ===Lickert eskala=== | ||
+ | |||
+ | Prozedura oso ezaguna da, izena askorentzat ezezaguna izango den arren (1932 urtean asmatu zuen Lickert-i egiten dio erreferentzia) | ||
+ | Subjektuei beren adostasun-desadostasun gradua adierazteko eskatzen zaie objektu jakin baten aurrean jarrera espektro guztia hartzen duten baieztapen batzuekiko. Adibidez, "Euskara oso garrantzitsua da niretzat" baieztapenari 1 eta 5 puntuko balorazioa emango zaio: 1 zenbakiak erabateko desadostasuna adierazio du eta 5ak erabateko adostasuna | ||
+ | Eskala hauek aurresuposatzen dute eskalako baieztapen bakoitza jarrerazko dimentsio berberaren funtzio lineal bat dela eta eskalako item guztiek beraien artean koerlazionatuak egon behar dutela. Honekin zera adierazi nahi da: euskararekiko jarrera ebaluatu nahi duen eskala batean, zenbaki bakoitzak beti jarrera beraren adierazle izan behar duela | ||
+ | |||
+ | ===Diferentzial semantikoa=== | ||
+ | |||
+ | Prozedura honetan subjektuari bi termino kontrajarri eta muturreko aurkezten zaizkio. Subjetuak bi muturretako zein terminotatik dagoen hurbilen adieraziko du zenbakien bidezko eskala baten bidez. | ||
+ | |||
+ | Esate baterako, ''Zer iruditzen zaizu Hizkuntza Eskakizunen sistema aplikatzea lanpostuen adjudikazio prozesuan: positiboa/negatiboa?'' Eskalan 3,2,1,0,-1,-2,-3 izango ditu, non 3ak ''oso positiboa'' adieraziko duen; 0ak, "ez positiboa ez negatiboa"; -3ak "oso negatiboa" Item honen ondoan, aztertu nahi den giza-fenomenoaren inguruko beste item batzuk joango dira. | ||
+ | |||
+ | Item bakarreko eskala ere izan daiteke: "Zer iritzi duzu euskararen egungo egoeraz?" OSO NEGATIBOA 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 OSO POSITIBOA | ||
+ | Pentsa daitekeenez, aurreko eskalek baino fidagarritasun txikiagoa izango dute halabeharrez. | ||
+ | |||
+ | == Jarrera eta portaera == | ||
+ | |||
+ | Zer gertatzen da pertsona bat bere jarreraren aurkako jokabiea izatera behartzen badugu? Hona hemen jarrerarekin lotutako munta handiko kontua. Alternatiba honen aurrean erantzun ezberdinak; are gehiago, kontrakoak eman izan dira. Batzuen ustez (Kelma), zenbat eta jarreraren aurkako jokabide hori gehiago errefortzatu edo indartu,orduan eta handiagoa izango da jarrera-aldaketa. Beste batzuek (Festinger), ordea, uste dute zenbat eta jarreraren aurkako jokabidea gehiago indartu, orduan eta txikiagoa izango da jarrera-aldaketa pertsona horrengan. | ||
+ | |||
+ | Eztabaida hau pitin bat argitzera dator "disonantzia kognitiboaren" oinarrizko printzipioa: gizaki guztiek pentsatzen eta egiten dutenaren arteko kongruentzia izateko nolabaiteko joera bat dute. | ||
+ | |||
+ | Jarrera eta jokabidearen artean eman daitekeen "disonantzia" horren gradua edo intentsitatea hainbat elementuren araberakoa izango da: a) dionantzian dauden bi elementu horiek subjektuarentzat duten garantzia (garrantzia zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa izango da disonantzia); b) beren artean disonanteak diren elementuen proportzioa (elementu disonante gehiago/gutxiago egon); eta c) elementuen artean dgoen antzekotasuna (zenbat eta handiagoa izan antzekotasun kognitiboa, orduan eta txikiagoa izango da disonantzia) | ||
+ | |||
+ | Edozein kasutan, jarreraren aurkako portaerak gertatuko badira, aurrez jarrera aldaketa izan behar da burutu nahi den portaera horren norabidean. | ||
+ | |||
+ | Goiko printzipio horrek argi zehazten du jarrera eta jokabidearen arteko erlazioa biak orokortasun maila berean planteatu behar direnean gertatuko dela. Hau da, ezin dira maila berean jarri, adibidez, euskararen aldeko jarrera orokorra eta tabernan zuritoa zein hizkuntzatan eskatzen den. Izan ere, objektu edo errealitate orokorretik abiatuz zaila da objektu horrekiko portaera konkretuak aurresatea. Aitzitik, jarrera orokorra eta orokortasun maila bereko portaera hartzen badugu, korrelazio altuak eman daitezke. Adibidearekin jarraituz, euskararen aldeko jarrera duena ikasteredu jakin baten alde agre liteke inkesta bati erantzuterakoan. | ||
+ | |||
+ | Portaera batean, baina, jarreraz kanpoko faktore ezberdinek eragin dezakete. Adibidez, lanpostu publikoetan euskara maila jakin bat exigitzearen oso kontrakoa den egoera sozial batean, jarrera oso aldekoa duen pertsona batek ere dudak izan litzake aldekotasun horren inguruan. Pertsonak horrek jasaten duen presio soziala, eta gehienetan gertuenekoengandik datorrena, ''arau sozial subjetktibo''izenez ezagutzen da. Jarrerek + arau sozial subjetibo horiek portaerarekiko pertsonaren "intentzioa" baldintza dezakete. Eta intentzio hau jarrera hutsa baino portaeraren aurresale hobea izango da. Eta pertsonaren intentziotik sortzen den portaera, eta bere iritzia eta bere gertuko ingurune soziala aintzat hartzen dituena, portaera arrazoitua da. | ||
+ | |||
+ | Azken batean, subjektuaren portaeran intentzio horren emaitza izango da; intentzio hau jarrera eta arau subjektiboen ondorioa. Eta alderantzizko bidea eginez, subjektuak duen jarrera eta arau subjektiboa direla medio, haren portaera-intentzioa mugatu ahal izango dugu eta, horren bidez, haren portaera aurresan ahal izango dugu. | ||
+ | |||
+ | Eta jarrera bera ondoko bi elementuen konbinaketaren emaitza da: 1) ekintza baten ondorio jakin batzuk emateko subjektuak ikusten duen probabilitatea; eta 2) subjektu horrentzat ondorio horiek izango duten garrantzia. | ||
+ | |||
+ | Badira zenbait teoria, jarrera formulazio matematiko baten bidez kalkulatzen dutenak (Fishbein eta Ajzen. | ||
+ | Horrela, subjektu batek euskara erabiltzeko jarrera aurresan nahi izango bagenu, jakin beharko genukeen lehenengo gauza da hizkuntza bat aukeratzeak zein ondorio dituen. Horretarako galdetu beharko diogu hizkuntza aukeratzeak zein ondorio ekar diezazkiokeen ("Halako hizkuntza aukeratuta Euskal Herriak aurrera egingo du."; "Prestakuntza eskasa lortuko da."; "Lana erraz lortuko dut"...) | ||
+ | |||
+ | Hurrengo pausua litzateke subjektuari galdetzea zenbateko garrantzia ematen dien ondorio horiei, eskala jakin baten arabera. Bi faktore hauen konbinaketatik aterako litzateke subjektuak hizkuntza batekin duen jarrera. | ||
+ | |||
+ | Gorago aipatutako arau subjektiboa ere matematikoki neurtzea aurrikusten dute. Kasu honetan bi aldagai hartu beharko lirateke kontutan: a) subjektuak zer uste duen besteek berarengandik espero dutela ("Zer uste duzu zure familiartekoek pentsatuko dutela A hizkuntza aukeratzen baduzu?"); eta b) subjetuak beste adierazgarriek duten iritziari ematen dion garrantzia ("Zenbaterainoko garrantzia ematen diozu, 1etik 4ra, zure familiartekoen iritziari?") | ||
+ | |||
+ | |||
+ | == Jarrera aldaketa == | ||
+ | |||
+ | Posible al da jarrerak aldatzea. | ||
+ | Eguneroko bizitzan mezu, gomendio,eskari ... ugari jasten dugu lagun, familiarteko, komunikabide, gobernari eta beste instituzio batzuen aldetik, gure jokabide, sinesmen eta jarreretan eragiteko asmoz. Estimulua arazo politiko bat, produktu bat edo aktibitate bat izan daiteke. | ||
+ | Eraginkortasun soziala bilatzen duten testuinguruak bi irizpideren arabera taldeka daitezke: a) eragile eta hartzailearen arteko harreman mota (pertsonala/inpertsonala); b) eragin hori zuzendurik dagoen entzuleriaren dimentsioa. Horrela, petsonarteko egoeretan ematen diren eraginkortasun egoera indibidualizatuak ditugu (aurrez aurreko komunikazioa ematen denean); edota, eraginkortasuna talde handiei zuzentzen zaienean (hitzaldiak, mitinak...) komunikatzaile onak diren pertsonaia ospetsuen bitartez; edota masa komunikabideen bidezko eraginkortasuna aurki dezakegu (publizitate kanpainak...) | ||
+ | |||
+ | Jarrera aldaketaren esparru honetan PERTSUASIOA DUGU munta handiko oinarrizko koantzeptua. Parloff-en (1993) ustez, pertsuasioa aktibitate eod prozesu bat da, zeinetan komunikatzaile bat beste pertsona edo pertsona talde baten sinismen, jarrera eta/edo jokabide aldaketa bat sortzen saiatzen den mezu baten transmisioa erabiliz, eta hartzaileak/ek proposatzen zaion gomendioa onartzeko edo baztertzeko posibilitatea duen. Beraz, pertsuaisioak ondoko hiru ezaugarriok lituzke: | ||
+ | |||
+ | - Lehenik, gomendioa baztertzeko posibilitatea (koertzioa, edo "lavado de cerebro" delakoan ez bezala) | ||
+ | - Bigarrenik, pertsuasioan eragiteko intentzio edo nahi esplizitua egotea (dibulgazioa edo azalpen hutsetik aldenduz) | ||
+ | - Azkenik, pertsuasioak natura afektiboa edo kognitiboa duen aldaketa inplikatzen du (sumisioan ,koertzioan edo konformismotik bereiztuz) | ||
+ | |||
+ | '''Nola gauzatzen da, azken batean, jarrera aldaketa? ''' | ||
+ | |||
+ | Hauxe da gizarte psikologiarentzat garrantzitsuena den kontua. Eta berau azaltzeko hainbat azalpen edo teorizazio ezagutzen dira; hala nola, Yale eskolarena, McGuireren teoria, Judizio sozialarena, erantzun kognitiboa izenekoa, eredu heuristikoa, elaborazio probabilitatea eredua... | ||
+ | |||
+ | Orokorrean, pertsuasioa nola ematen den bi modutan uler daiteke: | ||
+ | |||
+ | a) Lehenengo ikuspuntutik, aldaketa mezuan emandako argumentuen ebaluaketa kontziente handia inplikatzen duen prozesua dela onartzen da. Entzuleriak argumentuak kontzienteki ebaluatu eta hauekin adostasuna erakutsi ondoren, jarreraz aldatuko dela baieztatzen da. | ||
+ | |||
+ | b) Bigarrenetik, jarrera aldaketa prozesamendu kontzienterik gabe eman daitekeela planteatzen da. Hau da, argumentatzaile(ar)en edo argumentazioa helarazteko iturriaren pisua, eragina bihurtuko da aldaketa suertatzeko elementurik erabakigarriena. Azken batean, adituen iritziez fida daiteke. | ||
+ | |||
+ | Bi modu nagusi hauen ondoan kontuan hartzekoak dira arestian aipatutako eskola edo teoria ezberdinek aipatzen dituzten hainbat gogoeta edo ikuspuntu. Esate baterako, Yaleko eskolak azpimarratzen du iturri edo komunikatzailearen sinesgarritasuna pertsuasioaren oinarrizko elementu bat dela. Eta sinisgarritasun hau bi dimentsiotan ikus liteke: iturriaren konpetentzia, gaitasun edo aditutasun graduan; eta iturriaren konfiantza edo zintzotasuna. Azken ildo honetatik azpimarratzen da komunikatzailea bere interesen kontrako posizioa mantentzen badu, edo eragiteko interesik ez duela ematen badu, hautemandako komunikatzaileen zintzotasuna handiagoa dela. Iturriaren erakargarritasuna ere beste aldagai garrantzitsua da. Era berean komunikatzaile eta bere entzuleriaren arteko antzekotasuna edo identitate sozial konpartitua. | ||
+ | |||
+ | Mezuaren ezaugarriez ari dela, Yaleko eskolak azpimarratu egiten du beldurra, edo mdou jakin batean jokatzeagatik (edo ez jokatzeko) mehatxua edo arriskuaz ohartaraztea eraginkorra izan daitekeela. Baina, era berean, mezu bilateralak (norberaren posizioen abantailak eta desabantailak adierazten dituztenak) eraginkorragoak dira unilateralak baino. Halaber, mezua eraginkorragoa izango da hartzaileek beraiek inplikaturik ikusten badute beren burua, beraiek ateratzen badituzte ondorioak... Jakina, honetarako mezuak berak ere argia izan behar du. Eta mezuaren argitasuna aipatu dugula, zailtasun handia duten mezuak eraginkorragoak dira idatziz aurkezten badira, ikusentzuteko moduan transmititzen badira baino. Alderantziz gertatzen da komunikatu beharreko informazioa erraza bada. | ||
+ | |||
+ | McGuireren ereduan bereziki azpimarratzen da autoestima eta pertsuasioaren arteko harremana. Orokorrean uste izan bada autoestima baxuagoa duten subjektuea errazago pertsuadituak gerta litezkeela, bere ikerketatik ondorioztatu zuen autoestima moderatuko subjektuetan ematen zela pertsuasio handiena. | ||
+ | |||
+ | Judizio Sozialaren Teoria ere subjektuaren "barneko" faktoreen analisiaz arduratzen da eta garbi azpimarratzen du emandako mezuaren aurrean duen aurre jarrera kontuan izan behar dela. Horrela, jarrera oso kontsolidatua duen pertsona baten posizioa aldatzea oso zaila dela baieztatzen da. Demagun subjektu batek euskararekiko jarrera oso negatibo duela eta jarrera hori aldatzeko eragin nahi dugula. Teoria honen arabera ia ezinezkoa gertatuko litzateke kasu horretan jarrera aldatzea. Izan ere, "batek ezin dio inoiz bere ikuspuntuari ihes egin." Horregatik, oso garrantzitsua izango da, eragin aurretik, jakitea zenbaterainokoa den subjektuaren aurreko posizioa eta mezuan mantendutakoaren artean hautemandako distantzia ("desadostasun gradua")Hau neurtzeko oso argigarria izango da subjektuaren "inplikazioa". Izan re, eta beti Judizio Sozialaren Teoriaren arabera, gai batekiko inplikazio altua duen subjektuak, berearenaren desberdina den beste posizio batzuekiko "intoleranteago" agertuko da. Inplikazioa baxua bada, toleranteagoa izango da beste ikuspuntu desberdin batzuekiko. | ||
+ | |||
+ | Erantzun kognitiboaren teoriak dio jarrera aldaketa prozesua ulertzeko mezu hartzailea komunikazio baten aurrean dagoenean sortzen diren pentsamenduak hartu behar direla kontuan. Honetan pisuzkoa da mezu hartzaileak, iturriak esaten duena gai horrekiko aurrez dituen ezagutza, sentimendu eta jarrerekin konparatzen du, mezuaren inguruko pentsamendu edo erantzun kognitiboak sortuaz. Ikuspuntu honetatik, bi dira jarrera aldaketa baldintzatzen duten faktoreak: a) mezuaren aurkezpenaren aurrean sortutako pentsamendu kopurua; eta b) erantzun kognitibo hauen natura ebaluatzailea: mezuarekiko aldeko pentsamenduak elizitatzen direnean, jarrera aldaketa erraztuko da; baina pentsamenduok negatiboak badira, jarrera aldaketa eragotzia izango da. Beraz, teoria honek jarrera aldaketa, bereziki, "auto-pertsuazio" prozesu bezala planteatzen du. Azken finean, esan daiteke "jendeak mezuari egiten diona garrantzitsuagoa dela mezuak jendeari egiten diona baino." Hartzaileak mezua nola interpretatu eta erantzuten dion, hortxe dago onarpenerako gakoa. | ||
+ | |||
+ | Eredu heuristikoak, bere aldetik, azpimarratzen du prozesamendu sistematikoa erraztua gertatuko dela mezuaren hartzailea motibatua dagoenean eta mezuaren aldekoak eta kontrakoak ebaluatzeko posibilitatea edo pentsatzeko gaitasuna duenean. Ildo horretatik, prozesamendu heuristikoa kanpoko edo azaleko elementuetan oinarrituko da (nork zer dioen, nola esaten den edo zein bide edo kanal erabiliz), mezuaren edukitik (zer esaten den) kanpo edo mezuaren edukiaren inguruan agertzen diren aspektuetan oinarrituz. Honelako faktoreak izango ditu aintzat: "Adituaren iritzian konfidantza", "pertsona erakargarriak"...; mezuaren hedapen modua", "mezu luze-motza"... | ||
+ | |||
+ | Elaborazio probabilitatearen ereduak, azkenik, bio bide desberdin planteatzen ditu jarrera aldaketetarako: a) bide zentraletik gertatutakoak; hau da, mezuaren hartzaileak beronen ebaluaketa kritiko eta zehatzaren ondorioz egiten duena (prozesu nahiko arrazionala, kontzientea...); b) bide periferikotik beste arrazoi desberdin batzuetan oinarrituta ematen da: komunikazioa gertatzen den testuinguruko elementuetan; mezuaren argumentuen kalitatea aztertu ordez. | ||
{{Osatu}} | {{Osatu}} | ||
==Bibliografia== | ==Bibliografia== | ||
− | + | ||
*ARRATIBEL, N.(2002): "Gizarte psikologia, motibazioak, hizkuntza jarrera" Hiznet ikastorako apunteak. | *ARRATIBEL, N.(2002): "Gizarte psikologia, motibazioak, hizkuntza jarrera" Hiznet ikastorako apunteak. | ||
+ | *CRESPO, E. (1995 : ''Introducción a la psicología social''. Madrid. Ed: Unibersitas | ||
+ | *ECHEBERRIA, A. (1991) ''Psicología social sociocognitiva''. Bilbao: DDB | ||
+ | *IBAÑEZ, T. (1990) ''Aproximación a la psicología social''Barcelona. Ed: Sendai | ||
+ | *MORALES,J.F. (1995) ''Psicología social'' Madrid: Mc Graw-Hill | ||
+ | *PAEZ, D.; VALENCIA, J.F.; SARABIA,B.& URSUA, N. (Eds) (1992).''Teoría y método en Psicología social.'' Barcelona: Anthropos. | ||
+ | *VALENCIA, J.F. (1992): ''Gizarte Psikologiara hurbiltzeko zenbait gai'' Bilbo: UPEV/EHU | ||
+ | |||
+ | *PERALES, J. (1989): “Euskara-ikasleen motibazio eta jarrerak”, ''Zutabe'' 21, 9-50 | ||
[[Kategoria:Jabekuntza]] | [[Kategoria:Jabekuntza]] |
Hauxe da oraingo bertsioa, 14:30, 17 Martxoa 2008 data duena
Aldagai psikosozialak |
|
Jarrera objektu edo egoera baten inguruko uste-antolamendu iraunkorra da, gizakia portaera baterantz bideratzen duena (Perales,1989:17-18).
Jarrerak objektu sozial baten behaketa inplikatzen du; zuzenean beha ez daitekeen konstruktu edo aldagaia da; ikasia da; paper motibatzailea du, inpultsozkoa da, nahiz eta ez den berarekin nahastu behar (ezta ohitura edo erreflexuekin); hautematen da eta pentsamendua ere eragiten du; antolakuntza bat inplikatzen du (aspektu kognitibo, afektibo eta konatiboen arteko erlazioa edo epe luzerako oroimenean eskema afektiboa); iraun egiten du denbora; hau da, nolabaiteko egonkortasuna dago. (Arratibel, 2002:6)
Cenoz eta Valenciak (1993) honako jarrera-mota hauek bereizten dituzte:
- Hiztun-komunitatearenganako jarrera.
- Hizkuntzaren ikaskuntzarenganako jarrera.
- Orokorrean hizkuntzenganako eta hizkuntzen ikaskuntzarenganako jarrera.
- Bariazio linguistikoarenganako jarrera.
Edukiak
Jarreraren funtzioak
- Ezagutza funtzioa Jarreren bitartez subjektuek mundua modu koherentean ordenatu eta kategorizatzen dute; jarrerei esker, informazio konplexu edo nahasia ordena, uler eta asimila daiteke. Bestela esanda, jarrerarik gabe esperientzia berri bakoitzak ulermen esfortzu errepikapen bat eskatuko du.
- Funtzio instrumental edo erabilgarria Jarrerek pertsonei dituzten helburuak lortzen edo nahi ez dituztenak ekiditen laguntzen diete.
- Funtzio ego-babeslea Jarrerak subjektuei bere buruarekiko sentitzen dituen negatiboei aurre egiteko gaitasuna ematen die: autoestima babesten lagun dezakete eta gatazkak ekiditeko balio dute
- Balore adierazpen funtzioaIdentitate edo auto-kontzepturako zentralak edo garrantzitsuak diren baloreak azaltzea baimentzen dute. Jarreren bidez tendentziak, ideal eta sistema normatiboak azaltzen dira.
- Egokitzapen edo egokitze sozialerako funtzioa Jarrerek zenbait taldetan integratu eta onarpen soziala jasotzea baimentzen dute: garrantzitsutzat dauzkagun pertsonekin (lagunak, familiakoak...) harremanak sakontzen laguntzen dute; hau da, subjektuari bere ingurune sozialean egokitua egotea baimentzen diote (ondo ikusia izatea, onartua, irudi positiboa izatea besteen aurrean...
Ohikoena jarrera bakoitzak funtzio bakarra betetzea da, baina baliteke jarrera berberak funtzioa bat baino gehiago betetzea. Gainera, pertsona ezberdinek antzeko jarrera izan dezakete,baina bakoitzarengan funtzio ezberdina bete.
Jarreren neurketa
Prozedura asko daude jarrerak neurtzeko, nahiz eta ohikoenak eskalak izan. Hauen artean ezagunenak Lickert eskala eta "diferentzial semantikoa" dira.
Lickert eskala
Prozedura oso ezaguna da, izena askorentzat ezezaguna izango den arren (1932 urtean asmatu zuen Lickert-i egiten dio erreferentzia) Subjektuei beren adostasun-desadostasun gradua adierazteko eskatzen zaie objektu jakin baten aurrean jarrera espektro guztia hartzen duten baieztapen batzuekiko. Adibidez, "Euskara oso garrantzitsua da niretzat" baieztapenari 1 eta 5 puntuko balorazioa emango zaio: 1 zenbakiak erabateko desadostasuna adierazio du eta 5ak erabateko adostasuna Eskala hauek aurresuposatzen dute eskalako baieztapen bakoitza jarrerazko dimentsio berberaren funtzio lineal bat dela eta eskalako item guztiek beraien artean koerlazionatuak egon behar dutela. Honekin zera adierazi nahi da: euskararekiko jarrera ebaluatu nahi duen eskala batean, zenbaki bakoitzak beti jarrera beraren adierazle izan behar duela
Diferentzial semantikoa
Prozedura honetan subjektuari bi termino kontrajarri eta muturreko aurkezten zaizkio. Subjetuak bi muturretako zein terminotatik dagoen hurbilen adieraziko du zenbakien bidezko eskala baten bidez.
Esate baterako, Zer iruditzen zaizu Hizkuntza Eskakizunen sistema aplikatzea lanpostuen adjudikazio prozesuan: positiboa/negatiboa? Eskalan 3,2,1,0,-1,-2,-3 izango ditu, non 3ak oso positiboa adieraziko duen; 0ak, "ez positiboa ez negatiboa"; -3ak "oso negatiboa" Item honen ondoan, aztertu nahi den giza-fenomenoaren inguruko beste item batzuk joango dira.
Item bakarreko eskala ere izan daiteke: "Zer iritzi duzu euskararen egungo egoeraz?" OSO NEGATIBOA 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 OSO POSITIBOA Pentsa daitekeenez, aurreko eskalek baino fidagarritasun txikiagoa izango dute halabeharrez.
Jarrera eta portaera
Zer gertatzen da pertsona bat bere jarreraren aurkako jokabiea izatera behartzen badugu? Hona hemen jarrerarekin lotutako munta handiko kontua. Alternatiba honen aurrean erantzun ezberdinak; are gehiago, kontrakoak eman izan dira. Batzuen ustez (Kelma), zenbat eta jarreraren aurkako jokabide hori gehiago errefortzatu edo indartu,orduan eta handiagoa izango da jarrera-aldaketa. Beste batzuek (Festinger), ordea, uste dute zenbat eta jarreraren aurkako jokabidea gehiago indartu, orduan eta txikiagoa izango da jarrera-aldaketa pertsona horrengan.
Eztabaida hau pitin bat argitzera dator "disonantzia kognitiboaren" oinarrizko printzipioa: gizaki guztiek pentsatzen eta egiten dutenaren arteko kongruentzia izateko nolabaiteko joera bat dute.
Jarrera eta jokabidearen artean eman daitekeen "disonantzia" horren gradua edo intentsitatea hainbat elementuren araberakoa izango da: a) dionantzian dauden bi elementu horiek subjektuarentzat duten garantzia (garrantzia zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa izango da disonantzia); b) beren artean disonanteak diren elementuen proportzioa (elementu disonante gehiago/gutxiago egon); eta c) elementuen artean dgoen antzekotasuna (zenbat eta handiagoa izan antzekotasun kognitiboa, orduan eta txikiagoa izango da disonantzia)
Edozein kasutan, jarreraren aurkako portaerak gertatuko badira, aurrez jarrera aldaketa izan behar da burutu nahi den portaera horren norabidean.
Goiko printzipio horrek argi zehazten du jarrera eta jokabidearen arteko erlazioa biak orokortasun maila berean planteatu behar direnean gertatuko dela. Hau da, ezin dira maila berean jarri, adibidez, euskararen aldeko jarrera orokorra eta tabernan zuritoa zein hizkuntzatan eskatzen den. Izan ere, objektu edo errealitate orokorretik abiatuz zaila da objektu horrekiko portaera konkretuak aurresatea. Aitzitik, jarrera orokorra eta orokortasun maila bereko portaera hartzen badugu, korrelazio altuak eman daitezke. Adibidearekin jarraituz, euskararen aldeko jarrera duena ikasteredu jakin baten alde agre liteke inkesta bati erantzuterakoan.
Portaera batean, baina, jarreraz kanpoko faktore ezberdinek eragin dezakete. Adibidez, lanpostu publikoetan euskara maila jakin bat exigitzearen oso kontrakoa den egoera sozial batean, jarrera oso aldekoa duen pertsona batek ere dudak izan litzake aldekotasun horren inguruan. Pertsonak horrek jasaten duen presio soziala, eta gehienetan gertuenekoengandik datorrena, arau sozial subjetktiboizenez ezagutzen da. Jarrerek + arau sozial subjetibo horiek portaerarekiko pertsonaren "intentzioa" baldintza dezakete. Eta intentzio hau jarrera hutsa baino portaeraren aurresale hobea izango da. Eta pertsonaren intentziotik sortzen den portaera, eta bere iritzia eta bere gertuko ingurune soziala aintzat hartzen dituena, portaera arrazoitua da.
Azken batean, subjektuaren portaeran intentzio horren emaitza izango da; intentzio hau jarrera eta arau subjektiboen ondorioa. Eta alderantzizko bidea eginez, subjektuak duen jarrera eta arau subjektiboa direla medio, haren portaera-intentzioa mugatu ahal izango dugu eta, horren bidez, haren portaera aurresan ahal izango dugu.
Eta jarrera bera ondoko bi elementuen konbinaketaren emaitza da: 1) ekintza baten ondorio jakin batzuk emateko subjektuak ikusten duen probabilitatea; eta 2) subjektu horrentzat ondorio horiek izango duten garrantzia.
Badira zenbait teoria, jarrera formulazio matematiko baten bidez kalkulatzen dutenak (Fishbein eta Ajzen. Horrela, subjektu batek euskara erabiltzeko jarrera aurresan nahi izango bagenu, jakin beharko genukeen lehenengo gauza da hizkuntza bat aukeratzeak zein ondorio dituen. Horretarako galdetu beharko diogu hizkuntza aukeratzeak zein ondorio ekar diezazkiokeen ("Halako hizkuntza aukeratuta Euskal Herriak aurrera egingo du."; "Prestakuntza eskasa lortuko da."; "Lana erraz lortuko dut"...)
Hurrengo pausua litzateke subjektuari galdetzea zenbateko garrantzia ematen dien ondorio horiei, eskala jakin baten arabera. Bi faktore hauen konbinaketatik aterako litzateke subjektuak hizkuntza batekin duen jarrera.
Gorago aipatutako arau subjektiboa ere matematikoki neurtzea aurrikusten dute. Kasu honetan bi aldagai hartu beharko lirateke kontutan: a) subjektuak zer uste duen besteek berarengandik espero dutela ("Zer uste duzu zure familiartekoek pentsatuko dutela A hizkuntza aukeratzen baduzu?"); eta b) subjetuak beste adierazgarriek duten iritziari ematen dion garrantzia ("Zenbaterainoko garrantzia ematen diozu, 1etik 4ra, zure familiartekoen iritziari?")
Jarrera aldaketa
Posible al da jarrerak aldatzea. Eguneroko bizitzan mezu, gomendio,eskari ... ugari jasten dugu lagun, familiarteko, komunikabide, gobernari eta beste instituzio batzuen aldetik, gure jokabide, sinesmen eta jarreretan eragiteko asmoz. Estimulua arazo politiko bat, produktu bat edo aktibitate bat izan daiteke. Eraginkortasun soziala bilatzen duten testuinguruak bi irizpideren arabera taldeka daitezke: a) eragile eta hartzailearen arteko harreman mota (pertsonala/inpertsonala); b) eragin hori zuzendurik dagoen entzuleriaren dimentsioa. Horrela, petsonarteko egoeretan ematen diren eraginkortasun egoera indibidualizatuak ditugu (aurrez aurreko komunikazioa ematen denean); edota, eraginkortasuna talde handiei zuzentzen zaienean (hitzaldiak, mitinak...) komunikatzaile onak diren pertsonaia ospetsuen bitartez; edota masa komunikabideen bidezko eraginkortasuna aurki dezakegu (publizitate kanpainak...)
Jarrera aldaketaren esparru honetan PERTSUASIOA DUGU munta handiko oinarrizko koantzeptua. Parloff-en (1993) ustez, pertsuasioa aktibitate eod prozesu bat da, zeinetan komunikatzaile bat beste pertsona edo pertsona talde baten sinismen, jarrera eta/edo jokabide aldaketa bat sortzen saiatzen den mezu baten transmisioa erabiliz, eta hartzaileak/ek proposatzen zaion gomendioa onartzeko edo baztertzeko posibilitatea duen. Beraz, pertsuaisioak ondoko hiru ezaugarriok lituzke:
- Lehenik, gomendioa baztertzeko posibilitatea (koertzioa, edo "lavado de cerebro" delakoan ez bezala) - Bigarrenik, pertsuasioan eragiteko intentzio edo nahi esplizitua egotea (dibulgazioa edo azalpen hutsetik aldenduz) - Azkenik, pertsuasioak natura afektiboa edo kognitiboa duen aldaketa inplikatzen du (sumisioan ,koertzioan edo konformismotik bereiztuz)
Nola gauzatzen da, azken batean, jarrera aldaketa?
Hauxe da gizarte psikologiarentzat garrantzitsuena den kontua. Eta berau azaltzeko hainbat azalpen edo teorizazio ezagutzen dira; hala nola, Yale eskolarena, McGuireren teoria, Judizio sozialarena, erantzun kognitiboa izenekoa, eredu heuristikoa, elaborazio probabilitatea eredua...
Orokorrean, pertsuasioa nola ematen den bi modutan uler daiteke:
a) Lehenengo ikuspuntutik, aldaketa mezuan emandako argumentuen ebaluaketa kontziente handia inplikatzen duen prozesua dela onartzen da. Entzuleriak argumentuak kontzienteki ebaluatu eta hauekin adostasuna erakutsi ondoren, jarreraz aldatuko dela baieztatzen da.
b) Bigarrenetik, jarrera aldaketa prozesamendu kontzienterik gabe eman daitekeela planteatzen da. Hau da, argumentatzaile(ar)en edo argumentazioa helarazteko iturriaren pisua, eragina bihurtuko da aldaketa suertatzeko elementurik erabakigarriena. Azken batean, adituen iritziez fida daiteke.
Bi modu nagusi hauen ondoan kontuan hartzekoak dira arestian aipatutako eskola edo teoria ezberdinek aipatzen dituzten hainbat gogoeta edo ikuspuntu. Esate baterako, Yaleko eskolak azpimarratzen du iturri edo komunikatzailearen sinesgarritasuna pertsuasioaren oinarrizko elementu bat dela. Eta sinisgarritasun hau bi dimentsiotan ikus liteke: iturriaren konpetentzia, gaitasun edo aditutasun graduan; eta iturriaren konfiantza edo zintzotasuna. Azken ildo honetatik azpimarratzen da komunikatzailea bere interesen kontrako posizioa mantentzen badu, edo eragiteko interesik ez duela ematen badu, hautemandako komunikatzaileen zintzotasuna handiagoa dela. Iturriaren erakargarritasuna ere beste aldagai garrantzitsua da. Era berean komunikatzaile eta bere entzuleriaren arteko antzekotasuna edo identitate sozial konpartitua.
Mezuaren ezaugarriez ari dela, Yaleko eskolak azpimarratu egiten du beldurra, edo mdou jakin batean jokatzeagatik (edo ez jokatzeko) mehatxua edo arriskuaz ohartaraztea eraginkorra izan daitekeela. Baina, era berean, mezu bilateralak (norberaren posizioen abantailak eta desabantailak adierazten dituztenak) eraginkorragoak dira unilateralak baino. Halaber, mezua eraginkorragoa izango da hartzaileek beraiek inplikaturik ikusten badute beren burua, beraiek ateratzen badituzte ondorioak... Jakina, honetarako mezuak berak ere argia izan behar du. Eta mezuaren argitasuna aipatu dugula, zailtasun handia duten mezuak eraginkorragoak dira idatziz aurkezten badira, ikusentzuteko moduan transmititzen badira baino. Alderantziz gertatzen da komunikatu beharreko informazioa erraza bada.
McGuireren ereduan bereziki azpimarratzen da autoestima eta pertsuasioaren arteko harremana. Orokorrean uste izan bada autoestima baxuagoa duten subjektuea errazago pertsuadituak gerta litezkeela, bere ikerketatik ondorioztatu zuen autoestima moderatuko subjektuetan ematen zela pertsuasio handiena.
Judizio Sozialaren Teoria ere subjektuaren "barneko" faktoreen analisiaz arduratzen da eta garbi azpimarratzen du emandako mezuaren aurrean duen aurre jarrera kontuan izan behar dela. Horrela, jarrera oso kontsolidatua duen pertsona baten posizioa aldatzea oso zaila dela baieztatzen da. Demagun subjektu batek euskararekiko jarrera oso negatibo duela eta jarrera hori aldatzeko eragin nahi dugula. Teoria honen arabera ia ezinezkoa gertatuko litzateke kasu horretan jarrera aldatzea. Izan ere, "batek ezin dio inoiz bere ikuspuntuari ihes egin." Horregatik, oso garrantzitsua izango da, eragin aurretik, jakitea zenbaterainokoa den subjektuaren aurreko posizioa eta mezuan mantendutakoaren artean hautemandako distantzia ("desadostasun gradua")Hau neurtzeko oso argigarria izango da subjektuaren "inplikazioa". Izan re, eta beti Judizio Sozialaren Teoriaren arabera, gai batekiko inplikazio altua duen subjektuak, berearenaren desberdina den beste posizio batzuekiko "intoleranteago" agertuko da. Inplikazioa baxua bada, toleranteagoa izango da beste ikuspuntu desberdin batzuekiko.
Erantzun kognitiboaren teoriak dio jarrera aldaketa prozesua ulertzeko mezu hartzailea komunikazio baten aurrean dagoenean sortzen diren pentsamenduak hartu behar direla kontuan. Honetan pisuzkoa da mezu hartzaileak, iturriak esaten duena gai horrekiko aurrez dituen ezagutza, sentimendu eta jarrerekin konparatzen du, mezuaren inguruko pentsamendu edo erantzun kognitiboak sortuaz. Ikuspuntu honetatik, bi dira jarrera aldaketa baldintzatzen duten faktoreak: a) mezuaren aurkezpenaren aurrean sortutako pentsamendu kopurua; eta b) erantzun kognitibo hauen natura ebaluatzailea: mezuarekiko aldeko pentsamenduak elizitatzen direnean, jarrera aldaketa erraztuko da; baina pentsamenduok negatiboak badira, jarrera aldaketa eragotzia izango da. Beraz, teoria honek jarrera aldaketa, bereziki, "auto-pertsuazio" prozesu bezala planteatzen du. Azken finean, esan daiteke "jendeak mezuari egiten diona garrantzitsuagoa dela mezuak jendeari egiten diona baino." Hartzaileak mezua nola interpretatu eta erantzuten dion, hortxe dago onarpenerako gakoa.
Eredu heuristikoak, bere aldetik, azpimarratzen du prozesamendu sistematikoa erraztua gertatuko dela mezuaren hartzailea motibatua dagoenean eta mezuaren aldekoak eta kontrakoak ebaluatzeko posibilitatea edo pentsatzeko gaitasuna duenean. Ildo horretatik, prozesamendu heuristikoa kanpoko edo azaleko elementuetan oinarrituko da (nork zer dioen, nola esaten den edo zein bide edo kanal erabiliz), mezuaren edukitik (zer esaten den) kanpo edo mezuaren edukiaren inguruan agertzen diren aspektuetan oinarrituz. Honelako faktoreak izango ditu aintzat: "Adituaren iritzian konfidantza", "pertsona erakargarriak"...; mezuaren hedapen modua", "mezu luze-motza"...
Elaborazio probabilitatearen ereduak, azkenik, bio bide desberdin planteatzen ditu jarrera aldaketetarako: a) bide zentraletik gertatutakoak; hau da, mezuaren hartzaileak beronen ebaluaketa kritiko eta zehatzaren ondorioz egiten duena (prozesu nahiko arrazionala, kontzientea...); b) bide periferikotik beste arrazoi desberdin batzuetan oinarrituta ematen da: komunikazioa gertatzen den testuinguruko elementuetan; mezuaren argumentuen kalitatea aztertu ordez.
Artikulu hau, oraingoz osatu gabe dago, eta seguraski ganorazko idazketa eta edukiaren berregituraketa beharko du. Proiektu honetan lagundu nahi baduzu, ekin! |
Bibliografia
- ARRATIBEL, N.(2002): "Gizarte psikologia, motibazioak, hizkuntza jarrera" Hiznet ikastorako apunteak.
- CRESPO, E. (1995 : Introducción a la psicología social. Madrid. Ed: Unibersitas
- ECHEBERRIA, A. (1991) Psicología social sociocognitiva. Bilbao: DDB
- IBAÑEZ, T. (1990) Aproximación a la psicología socialBarcelona. Ed: Sendai
- MORALES,J.F. (1995) Psicología social Madrid: Mc Graw-Hill
- PAEZ, D.; VALENCIA, J.F.; SARABIA,B.& URSUA, N. (Eds) (1992).Teoría y método en Psicología social. Barcelona: Anthropos.
- VALENCIA, J.F. (1992): Gizarte Psikologiara hurbiltzeko zenbait gai Bilbo: UPEV/EHU
- PERALES, J. (1989): “Euskara-ikasleen motibazio eta jarrerak”, Zutabe 21, 9-50