«Euskara eta ikas-estiloak»: berrikuspenen arteko aldeak

Didakteka(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
 
(3 intermediate revisions by the same user not shown)
1. lerroa: 1. lerroa:
Argitara eman berri du Iñaki Pikabea irakasleak Euskara eta ikas-estiloak izeneko liburua. Pikabea EHU-UPVko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslea da eta aspaldi hasi zen euskara ikastean ikasleek erabiltzen dituzten estrategiez eta ikas-estiloez kezkatzen. Ildo horretan, hainbat eta hainbat lan interesgarri burutu ditu.
+
[[Irudi:estiloak_pikabea.jpg|150px|left]]Argitara eman berri du Iñaki Pikabea irakasleak ''Euskara eta ikas-estiloak'' izeneko liburua. Pikabea EHU-UPVko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslea da eta aspaldi hasi zen euskara ikastean ikasleek erabiltzen dituzten estrategiez eta ikas-estiloez kezkatzen. Ildo horretan, hainbat eta hainbat lan interesgarri burutu ditu.
  
Ikus, adibidez, web gune honetan bertan argitara emandako ?Ikas-estiloak? izeneko artikulua edo Irakasleon Aldizkariko 14. alean azaldu zen ?Ikas-estiloen eta ikas-estrategien garrantzia euskara-ikasle helduengan? izenekoa.
+
Ikus, adibidez, web gune honetan bertan argitara emandako [http://www.santurtzieus.com/irakasle/zerberri/ueu/2000/ikasestiloak.htm Ikas-estiloak] izeneko artikulua edo Irakasleon Aldizkariko 14. alean azaldu zen [http://www.santurtzieus.com/irakasle/materialak/artikuluak/irakaldizk/200304.htm#Lanak%20eta%20esperientziak Ikas-estiloen eta ikas-estrategien garrantzia euskara-ikasle helduengan] izenekoa.
  
Orain aurkeztu nahi dugun liburua Erein argitaletxeak argitaratu du, eta helduekin diharduten euskara-irakasleei zuzenduta dago. Planteamendu jakin baten inguruan ariketa-eredu batzuk proposatzea da liburuaren egitekoa. Planteamendu honen abiapuntua ondokoa da, labur-labur: ikasle guztiek ez dituzte ikas-estilo berdinak. Eta ikas-estilo guztiei, aldez bada ere, metodologikoki erantzutea da Pikabearen asmoa. Izan ere, adituen ustez, ikasle batek zenbat eta malgutasun edo gaitasun handiagoa izan ikas-estilo bat baino gehiago erabiltzeko, orduan eta etekin handiagoa aterako dio prozesuari.
 
19. lerroa: 19. lerroa:
  
Egileak berak aitortzen duen moduan, ez da hau mirari-liburua, baina bai lan sakon eta serioaren emaitza oparoa, ezbairik gabe.
 
[[Kategoria:Dokumentazioa]]
 +
[[Kategoria:Ikas-estiloak]]

Hauxe da oraingo bertsioa, 10:21, 15 Azaroa 2007 data duena

Estiloak pikabea.jpg
Argitara eman berri du Iñaki Pikabea irakasleak Euskara eta ikas-estiloak izeneko liburua. Pikabea EHU-UPVko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslea da eta aspaldi hasi zen euskara ikastean ikasleek erabiltzen dituzten estrategiez eta ikas-estiloez kezkatzen. Ildo horretan, hainbat eta hainbat lan interesgarri burutu ditu.

Ikus, adibidez, web gune honetan bertan argitara emandako Ikas-estiloak izeneko artikulua edo Irakasleon Aldizkariko 14. alean azaldu zen Ikas-estiloen eta ikas-estrategien garrantzia euskara-ikasle helduengan izenekoa.

Orain aurkeztu nahi dugun liburua Erein argitaletxeak argitaratu du, eta helduekin diharduten euskara-irakasleei zuzenduta dago. Planteamendu jakin baten inguruan ariketa-eredu batzuk proposatzea da liburuaren egitekoa. Planteamendu honen abiapuntua ondokoa da, labur-labur: ikasle guztiek ez dituzte ikas-estilo berdinak. Eta ikas-estilo guztiei, aldez bada ere, metodologikoki erantzutea da Pikabearen asmoa. Izan ere, adituen ustez, ikasle batek zenbat eta malgutasun edo gaitasun handiagoa izan ikas-estilo bat baino gehiago erabiltzeko, orduan eta etekin handiagoa aterako dio prozesuari.

Bi atal nagusi ditu liburuak: alderdi teorikoa lehenbizikoa, eta zeharo praktikoa bigarrena.

Lehenbiziko atalean Pikabeak ikas-estiloen eremuko argibide teoriko behinenak laburbildu ditu: estiloekiko kezka nondik datorren, definizioa eta sailkapen nagusiak, ikas-estiloek helduen hezkuntzan duten lekua, eta bereziki hizkuntzen ikaskuntzarekin duten lotura.

Aipatu alderdietan sakontze aldera, Pikabeak liburua idaztean hartutako abiapuntua zehatzago deskribatu du. Keefe-k proposatutako definizioa egin du bere (Ikas-estiloak ezaugarri kognitibo, afektibo eta fisiologikoak dira. Ezaugarri horiek adierazle iraunkor samarrak dira, eta adierazten digute ikasleak ikaskuntza-egoeretan nola bizi diren, eta nola elkar eragiten eta erantzuten duten), eta horrekin bat, Honey-k eta Mumford-ek proposatutako lau ikas-estiloak (aktiboa, erreflexiboa, teorikoa eta pragmatikoa) hartu ditu oinarri.

Liburuaren bigarren atalean, aipatu ikas-estiloak hobetzeko 7 asteko iraupena duen bat ariketa-bilduma azaltzen da, ikasgelan egiteko nahiz etxerako lan gisa erabiltzeko. Denera, 72 ariketa bildu ditu Pikabeak, horietatik hogeita bat ikas-estilo aktiboa lantzeko, eta beste hamazazpina gainerakoak indartzeko.

Bildutako ariketak bereziki mintzamena lantzeko hautatu dira, eta helburu bikoitza bete nahi

  • Era guztietako ikasleek eskura izatea ahoz lantzeko ariketak
  • Ikasleek ahulen dituzten ikas-estiloak indartzeko aukera izatea