«Hizkuntz analisiak egiteko irizpideak gogoratuz»: berrikuspenen arteko aldeak
(2 intermediate revisions by the same user not shown) | |||
6. lerroa: | 6. lerroa: | ||
Hizketako egintzak ez dira era isolatuan gertatzen, eta horrela, hizketako egintza-multzoak (haces de actos de habla) izango ditugu aztergai. Horiei esker, testu-era jakinak identifikatuko ditugu. Testu-tipologiak testuen sailkapenerako marko abstraktuak dira, testu-era jakinetan gauzatzen direnak. | Hizketako egintzak ez dira era isolatuan gertatzen, eta horrela, hizketako egintza-multzoak (haces de actos de habla) izango ditugu aztergai. Horiei esker, testu-era jakinak identifikatuko ditugu. Testu-tipologiak testuen sailkapenerako marko abstraktuak dira, testu-era jakinetan gauzatzen direnak. | ||
− | Hizketako egintza bakoitzak bi osagai izango ditu: enuntziatua —mezua bera— eta enuntziazioa —enuntziatua ekoizten deneko ezaugarriak— . | + | Hizketako egintza bakoitzak bi osagai izango ditu: enuntziatua —mezua bera— eta enuntziazioa —enuntziatua ekoizten deneko ezaugarriak—. |
Horrekin batera ez dugu ahaztu behar asmo jakin bati zor zaizkiola hizkuntz produkzioak oro, halako hurrenkera sortuz: | Horrekin batera ez dugu ahaztu behar asmo jakin bati zor zaizkiola hizkuntz produkzioak oro, halako hurrenkera sortuz: | ||
− | + | [[Irudi:Asmoa_1.jpg|center]] | |
Analisia egiteko prozedura asmoa zein den aztertzetik has daiteke, gero funtzioa eta azkenik forma. Baina bestela ere gerta liteke: lehenik forma aztertu, gero funtzioa eta azkenik asmoa: | Analisia egiteko prozedura asmoa zein den aztertzetik has daiteke, gero funtzioa eta azkenik forma. Baina bestela ere gerta liteke: lehenik forma aztertu, gero funtzioa eta azkenik asmoa: | ||
− | + | [[Irudi:Asmoa_2.jpg|center]] | |
Laburbilduz, hortaz, aldagai horien guztien —enuntziazioa, enuntziatua, hizketako egintza, hizketako egintza-multzoak, testu-erak eta testu-motak, asmo komunikatiboa, funtzioa eta forma— interakzio-modua izango da langai. Elementu horien azterketa integratutik sortuko da gramatika-arauen analisi komunikatiboa. | Laburbilduz, hortaz, aldagai horien guztien —enuntziazioa, enuntziatua, hizketako egintza, hizketako egintza-multzoak, testu-erak eta testu-motak, asmo komunikatiboa, funtzioa eta forma— interakzio-modua izango da langai. Elementu horien azterketa integratutik sortuko da gramatika-arauen analisi komunikatiboa. | ||
[[Kategoria:Metodologia]] | [[Kategoria:Metodologia]] | ||
+ | [[Kategoria:Gramatika]] |
Hauxe da oraingo bertsioa, 16:47, 29 Azaroa 2007 data duena
Gramatikaren didaktika |
|
Gaitasun linguistikoa gaitasun komunikatiboaren barruan aztertu beharrekoa da. Horrela, gramatikaren didaktika baino, hobe genuke hizkuntzaren didaktika esatea. Izan ere, hausnarketa gramatikalaren zeregina testuen ulermena eta ekoizpenarekiko erlazioan ulertu behar dugu: hizkuntzaren alderdi formalaren balioa komunikazio-helburu jakinak lortzea izango da.
Dakigunez, testua dugu komunikazio-esparru behinena. Komunikazio-unitate txikiena, ordea, hizketako egintza da: hiztun biren edo gehiagoren arteko komunikazio-truke bakoitza izango da hizketako egintza.
Hizketako egintzak ez dira era isolatuan gertatzen, eta horrela, hizketako egintza-multzoak (haces de actos de habla) izango ditugu aztergai. Horiei esker, testu-era jakinak identifikatuko ditugu. Testu-tipologiak testuen sailkapenerako marko abstraktuak dira, testu-era jakinetan gauzatzen direnak.
Hizketako egintza bakoitzak bi osagai izango ditu: enuntziatua —mezua bera— eta enuntziazioa —enuntziatua ekoizten deneko ezaugarriak—.
Horrekin batera ez dugu ahaztu behar asmo jakin bati zor zaizkiola hizkuntz produkzioak oro, halako hurrenkera sortuz:
Analisia egiteko prozedura asmoa zein den aztertzetik has daiteke, gero funtzioa eta azkenik forma. Baina bestela ere gerta liteke: lehenik forma aztertu, gero funtzioa eta azkenik asmoa:
Laburbilduz, hortaz, aldagai horien guztien —enuntziazioa, enuntziatua, hizketako egintza, hizketako egintza-multzoak, testu-erak eta testu-motak, asmo komunikatiboa, funtzioa eta forma— interakzio-modua izango da langai. Elementu horien azterketa integratutik sortuko da gramatika-arauen analisi komunikatiboa.