|
|
24. lerroa: |
24. lerroa: |
| *Irakurtzen dutenean, ez dute mentalki entzuten zer irakurtzen ari diren. | | *Irakurtzen dutenean, ez dute mentalki entzuten zer irakurtzen ari diren. |
| *Nonbaitera joateko bidea azaltzen dietenean, planoa egiten dute. | | *Nonbaitera joateko bidea azaltzen dietenean, planoa egiten dute. |
− | |-
| |
− | -|
| |
| |} | | |} |
| | | |
11:11, 19 Azaroa 2007(e)ko berrikuspena
Ikaskuntza esperimentalaz gain, ikas-estiloen beste sailkapen batzuk ere proposatu izan dira. Hona hemen horietako batzuk:
1.- Informazioaren sarbidearen araberakoa:
Entzunezkoak |
Ikusizkoak
|
- Esaten den guztia entzun gabe ere, nahikoa entzun dutelako sentsazioa izaten dute.
- Eszena bat ikusi eta entzutea nahikoa izaten da.
- Ez dute mentalki idazten entzuten ari direna.
- Irakurtzen dutenean, mentalki entzuten dute zer irakurtzen ari diren.
- Nonbaitera joateko bidea azaltzen dietenean, buruz ikasten dute eta aurkitu ahala doaz aurrera.
|
- Normalean entzuteko arazoak dituzte.
- Nahiago dute entzuten ari direnaren testua irakurri.
- Entzuten ari direna mentalki idazten dute.
- Irakurtzen dutenean, ez dute mentalki entzuten zer irakurtzen ari diren.
- Nonbaitera joateko bidea azaltzen dietenean, planoa egiten dute.
|
2. Esparruaren araberakoa:
Esparruarekiko dependienteak |
Esparruarekiko independienteak
|
- Irakasleak zuzen diezaien espero dute.
- Testu-liburuekin konformatzen dira.
- Uste dutenez, irakaslearen zeregina beren ikaskuntza antolatzea da.
- Hizkuntza bat ikasi ahal izateko, klaseak ezinbestekoak dira.
- Irakaslearen esanari estu-estu jarraitzen diote
|
- Erroreak norberak zuzentzea nahiago dute.
- Hizkuntza erabiltzeko egoerak bilatzen dituzte.
- Errorea gertatzekotan, irakaslearen zeregina zuzentzea da.
- Ikasteko leku onena bizitza bera da.
- Zenbaitetan instrukzioaren egunerokotasunari aurre egiteko, inprobisatzea dute atsegin.
|
3. Jarreraren araberakoa:
Lotsatiak |
Kanporakoiak
|
- Erroreak egiteak kezkatzen ditu.
- Ez zaie taldeka hitz egitea gustatzen.
- Zerbait nola adierazi ez dakitenean, isiltzeko joera izaten dute.
- Ez dute beste hizkuntzarik ezagutzen, edota beste hizkuntzak arrakastarik gabe ikasi dituzte.
- Ikasgelako aktibitateetan ez dira en onda jartzen.
|
- Erroreak egiteak ez ditu larregi kezkatzen.
- Ez ditu taldeka hitz egiteak larritzen.
- Zerbait nola adierazi ez dakitenean, ahal duten moduan esaten saiatzen dira.
- Beste hizkuntzen ikaskuntzan emaitza onak izan dituzte (baita eskola-garaian ere).
- Ikasgelako aktibitateetan en onda jartzen dira
|
4. Izaeraren araberakoa:
Perfekziozaleak |
Erlaxatuak
|
- Bigarren hizkuntza ahoskatzean arazoak izaten dituzte.
- Erroreak egiteak kezkatzen ditu.
- Den-dena gogoan hartzea beharrezkoa dela uste dute.
- Beti ulertzeko kapazak ez direla ikusita, etsita gelditzen dira.
|
- Bigarren hizkuntza ahoskatzea ez da egoera korapilatsu bati aurre egitea.
- Erroreak egiteak ez ditu larregi kezkatzen.
- Uste dute helburua ez dela beti den-dena gogoan hartzea.
- Bigarren hizkuntza horretan hala moduz aritzea onartzen dute.
|
5. Jardueraren araberakoa:
Serialistak |
Globalistak
|
- Nahiago izaten dute entzuten ari diren testuaren transkripzioa irakurri.
- Ulertu edo hitz egiteko lehenengoz beren ama-hizkuntzatik pasatzeko joera izaten dute.
- Hutsegiteak egiteak kezkatzen ditu.
- Lokuzioak, hitz erabilgarriak... era metodikoan bilatuz ikasten dute.
- Buruz ikasteko joera izaten dute.
- Hitz egin edo idatzi aurretik, hitzak eta esamoldeak mentalki eratzen dituzte.
- Hitz egin baino lehen, ikasi behar dutela pentsatu ohi dute.
|
- Egoera / elkarrizketa bat ikusi eta entzutea nahikoa izaten zaie.
- Oro har, beren ama-hizkuntzatik pasatu gabe ulertu edo hitz egiten dute.
- Hutsegiteak egiteak ez ditu larregi kezkatzen.
- Irakurriz edo entzunez oharkabean ikasten dute.
- Normalean ez dute buruz ikasten.
- Naturaltasunez hitz egin edo idazten dute aldez aurretik zer erabiliko duten jakin jabe.
- Ikasteko hitz egin behar dela pentsatzen dute.
|