«Estrategia kognitiboak»: berrikuspenen arteko aldeak
Didakteka(e)tik
(New page: ==Definizioa== '''Estrategia kogntiboak''', estrategia metakognitiboekin eta elkarreragin-estrategiekin batera, ikasleek erabiltzen dituzten ikas-estrategietako mota bat dira. Estrategia...) |
(→Definizioa) |
||
7. lerroa: | 7. lerroa: | ||
Hauek izan daitezke: | Hauek izan daitezke: | ||
− | * ''' | + | * '''Errepikapena''', identifikatzeko eta buruz ikasteko balio duen estrategia. |
*'''Elementuen birtaldekatzea''' orden-irizpideen arabera. Hizkuntzen kasuan: orden semantikoa, orden sintaktikoa, e.a. | *'''Elementuen birtaldekatzea''' orden-irizpideen arabera. Hizkuntzen kasuan: orden semantikoa, orden sintaktikoa, e.a. | ||
*'''Inferentzia''': ahozko zein idatzitako testuaren edo egoeraren elementuak erabiltzea hipotesiak egiteko edo esplizitoki adierazi ez den zentzua emateko. | *'''Inferentzia''': ahozko zein idatzitako testuaren edo egoeraren elementuak erabiltzea hipotesiak egiteko edo esplizitoki adierazi ez den zentzua emateko. |
17:28, 20 Azaroa 2007(e)ko berrikuspena
Definizioa
Estrategia kogntiboak, estrategia metakognitiboekin eta elkarreragin-estrategiekin batera, ikasleek erabiltzen dituzten ikas-estrategietako mota bat dira.
Estrategia kognitiboak ikasleek beren ikasteko eta memorizatzeko gaitasuna areagotzeko erabiltzen dituzten jokabideei eta prozesuei dagozkie, bereziki, hainbat jarduerari ekitean indarrean jartzen dituztenei.
Hauek izan daitezke:
- Errepikapena, identifikatzeko eta buruz ikasteko balio duen estrategia.
- Elementuen birtaldekatzea orden-irizpideen arabera. Hizkuntzen kasuan: orden semantikoa, orden sintaktikoa, e.a.
- Inferentzia: ahozko zein idatzitako testuaren edo egoeraren elementuak erabiltzea hipotesiak egiteko edo esplizitoki adierazi ez den zentzua emateko.
- Barne-sintesia memorizatzea errazteko aldizka burutzen den barne-birformulazioa da.
- Dedukzioa ezagutzen diren arauak tankera bereko arazo berriak konpontzeko erabiltzean datza. Deduzitzen dugunean, orokorretik partikularrera egiten dugu.
- Indukzioa edo jeneralizazioa antzeko ezaugarriak dituzten kasu ezberdinetatik arau orokorrak formulatzean datza. Induzitzean, partikularretik orokorrera egiten dugu.
- Irudi mentalak sortzea egoera edo elementu bat egituratzeko eta gordetzeko baliagarria izan daiteke.
- Tranferentziaren bidez aurreko egoeretan ikasitako arauak egoera berrietan aplikatzen ditugu.
- Elaborazioa aldez aurretik ezagutzen ditugun informazioei datu berriak lotzean datza, horrela, hizkuntza-esperientziari egokiago lotzen zaion irudikapena lortzen da.