«Topaguneak sarean: birtualtasunaren naturaltasuna»: berrikuspenen arteko aldeak
t (Abelren aldaketak ezabatu dira, Plonbideren azken bertsiora itzuliz.) |
|||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
− | '''Aitor Etxebarria | + | {| {{Taula polita}} |
+ | |- | ||
+ | | '''Egilea''':|| Aitor Etxebarria | ||
+ | |- valign=top | ||
+ | |'''Erakundea''': | ||
+ | |[http://www.santurtzieus.com/ Santurtziko Udal Euskaltegia] | ||
+ | |- valign=top | ||
+ | |'''Data''': | ||
+ | |2005eko azaroan | ||
+ | |- valign=top | ||
+ | |'''Non''': | ||
+ | |'''Mintzapraktika egitasmoak: Erabilera lantzeko tresna eraginkorrak''' jardunaldietan | ||
+ | |} | ||
+ | |||
+ | |||
− | |||
==Zer izan da Euskara-Ikasleon I. Topagune Birtuala?== | ==Zer izan da Euskara-Ikasleon I. Topagune Birtuala?== |
12:03, 21 Azaroa 2007(e)ko berrikuspena
Egilea: | Aitor Etxebarria |
Erakundea: | Santurtziko Udal Euskaltegia |
Data: | 2005eko azaroan |
Non: | Mintzapraktika egitasmoak: Erabilera lantzeko tresna eraginkorrak jardunaldietan |
Edukiak
Zer izan da Euskara-Ikasleon I. Topagune Birtuala?
Santurtziko Udal Euskaltegiak bere web orrian bultzaturiko ekimen birtuala, apirilaren 27tik ekainaren 3ra bitartean garatu zuena.
Lehenengo Topagune Birtual honi esker nahi zuten guztiei euskara praktikatzeko eta modu ludiko eta atseginean ikasten segitzeko aukera eman nahi zitzaien, internetek eskaintzen dizkigun aukerak ezagutaraziz eta baliatuz.
Topagune birtualen planteamendu metodologikoa eta helburuak
Teknologia berriak eta hizkuntzen ikaskuntza
Bigarren hizkuntzen eskurapena eta esparru naturaletako komunikazioa: testuinguru formalak, testuinguru naturalak.
Bigarren hizkuntzen eskurapena eskola testuinguruetan, zein testuinguru sozialetan, zein birtualetan eman daiteke: baina ekintza komunikatiboa testuinguru naturaletan baino ezin da eman. Beraz, edozein testuinguru ez da gai ekintza komunikatiboa burutzeko. Orduan, ondo bereiztu behar ditugu testuinguru formalak: beren helburua instrukzio, formazioa dira eta ikasgeletan ematen da; eta testuinguru naturalak: hauetan hizkuntzaren eskurapena jatorrizko hiztunekin egoera errealetan ematen den interakzioaren emaitza da. Testuinguru formaletan arrazoiketa instrumentala da nagusi: irakasleak interlokutoreak aukeratzen ditu, produkzioak kontrolatzen ditu ulermenaren mesedetan... Honela sortutako diskurtsoek ez dute zerikusi handirik egoera errealetan ematen direnekin. Arrazoiketa mota hau mendekotasunean oinarritzen da eta subjektua du ardatz. Testuinguru naturaletan, ordea, arrazoiketa komunikatiboa da nagusi: ikasleek testuinguru soziala erabiltzen dute esanahien gaineko adostasuna lortzeko. Diskurtsoa negoziazio honen emaitza da, entzuleak eta hiztunak nork bere funtzioa betetzen duelarik. Arrazoiketa hau komunikazioan oinarritzen da, kontsentsura heldu nahi du eta intersubjektiboa da.
Testuinguru naturalak eta testuinguru birtualak
Orain arte bigarren hizkuntza jatorrizko testuinguru naturaletan ikasi nahi izan duenak hizkuntza hori mintzatzen den tokietara joan eta bertan egotaldiak egiten zituen (gogoratu Barnetegiak, familia euskaldunetako egotaldiak...) edota jatorrizko hiztunekin harremanetan jarri (Mintzalaguna, Koadrillategi...)
Kontua da internetek ere ahalbide dezakeela testuinguru informal edo naturaletan aritzea. Testuinguru natural batek giro soziala eskatzen badu, testuinguru birtualak gizarte digitalerako sarbidea eskain dezake. Gizarte digital hau internet bidezko kontaktua dutenek osatzen dute, espazio zein denborazko mugarik gabe. Gizarte hau osatzen dutenek kultura bat partekatzen dute, kultura digitala; baina kultura digitalaz gain, beren kultura propioa dute, beraien lurralde edo herrikoa, ohitura eta hizkuntza jakin batzuekin lotua. Beraz, ingurune birtualek bigarren hizkuntzaren eskurapena ahalbide lezakete testuinguru naturaletan.
Teknologia berrien erabilera: informazioa vs. komunikazioa; informazioa vs. ezagutza; ezagutza=komunikazioa
Webgunean informazio-iturri soil bezala erabil liteke edo komunikazio-bide bezala ere bai. Honetarako gakoa zera da: teknologia berriei ematen diegun erabilera. Izan ere, argi bereiztu beharra dugu, alde batetik, interakzioa (hau da, bi edo objektu gehiagoren artean ematen den akzioa, helburua komunikazioa delarik) eta interaktibitatea (hau da, bi edo objektu gehiagoren artean ematen den aktibitatea; hots, interakzioaren nolabaiteko simulazioa tresna mekaniko eta elektronikoen bidez, azken batean gizakia eta makinaren arteko komunikazioa)
Webgunean ematen den ekintza-motarik arruntena informazioaren bilaketa izan ohi da, besteek eskainitako informazioa eskuratzeko modu pasiboa. Baina gaur egun gero eta indar handiagoa hartzen ari diren eta hartu duten interaktibitate era batzuk (txat-saioak, foroak, e-mailak...) gehiago hurbiltzen dira komunikazio errealera. Beraz, errealitate birtual hau tresna ia “naturala” izan daiteke bigarren hizkuntzaren ikaste/irakaste prozesuan. “Ia naturala” esan dut; izan ere, ingurune natural batean murgiltzeko teklatua, sagua eta pantaila ezinbestekoak dira. Ez da era batean murgiltzailea, baina aldibereko interakzioa mesedetzen du.
Esandako honen guztiaren haritik kokatu beharra dago I. Topagune Birtual honen marko orokorra, bere helburuak eta sakoneko planteamendu metodologikoak barne.
Horrekin batera...
... badira bat-batean eta lehen azterketa batean antzeman litezkeen ondoko helburu hauek ere:
- Ikasten dena erabiltzeko aukera eta bidea eskaini, honetarako ikasle askok dituzten oztopoak (ingurune erdalduna, interlokutoreen falta...)
- Gero eta gehiago dira gure euskaltegietan eta gure inguruan euskara on-line bidez ikasten ari direnak. Ikasle hauen arteko harremana bultzatzea, sareak eskaintzen duen hoztasuna epeltzea bakardade sentsazioa urritzea... ere badaude ekimen honen horizontean.
- Euskara ikastearen alde ludikoa bultzatu: lehiaketak, foroak, eztabaidak, hitzekin jolastu, abestiekin beste horrenbeste...
- Dauden aukeren berri eman; oztopoak gainditzeko pistak eskaini... Honi begira planteatu diren zenbait foro: “Euskara ikasteko tresnak interneten”, “Ikasteko teknikak eta estrategiak”, “Nola ikasten dut?”, “EGA lortu nahi dut”
Topagunearen egutegia
Arestian esan bezala, apirilaren 27tik ekainaren 3ra bitartean garatu zen ekimen hau. Sortu ziren jarduera edo foroak hiru ataletan banatu ziren:
Jarduera iraunkorrak: apirilaren 27tik ekainaren 1era
- Idazlanen lehiaketa. Bi kategoriatan banatuta: Behekoan kronika, goikoan azalpenezko testua. Idazlanak bidaltzeko epe bat zabaldu zen, arduradun talde batek lehen entresaka egin zuen eta, bukatzeko, forokideen bozketa bidez erabaki ziren irabazleak.
- Eztabaida-gunea: gaurkotasun handiko gaien inguruko eztabaida eta iritzi-trukea, inkesta eta txat saioa barne. Aukeratutako gaiak hauexek izan ziren: Sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak, Lehen Jaunartzea, Futbola, Euskararen inguruko topikoak eta aurreiritziak, ETBren programazioa. Guztietarako garaian-garaian pil-pilean zeuden eztabaidagaiak aukeratu ziren (sexu bereko eskubideen inguruko lege proiektua, Kopako Finala, Lehen Jaunartzeen garaia, ETBren inguruan komunikabideetan azaldutako iritzi-artikuluak...)
- Amaitu dut. Eta orain zer? Euskara-laguna: Mintza-lagunaren esperientziaren berri eman eta honelako talde baten sorrera bultzatu.
- Irratia entzuten: Euskadi Irratiko “Aperitifa” saioaren zuzeneko jarraipena eta bertako lehiaketetan parte hartzea. Ostiralero irratsaioa entzuten ari zirenen arteko txat-saioa irekitzen zen, entzuten ari zirenaren gainean aritzeko; irratira ere mezuak bidaltzen ziren, unean bertan elkarrizketatzen ari ziren gonbidatuari galderak planteatzeko,
Lehen aldiko jarduerak: maiatzaren 3tik maiatzaren 11ra
- Euskara ikasteko tresnak interneten: Sareak euskara ikasteko eskaintzen dituen bideen erakusketa. Epeka burutu behar zen bilaketa prozesua ia hasieran bertan eten zen partaidetza urriagatik.
- Kantuak: euskal kanta ezagunetan oinarritutako hainbat jarduera: ariketak, hitz bat proposatu eta hitz horrek zein kanta iradokitzen duen (“Gernika”, “euskara”, “itsasoa”...), kantarik gustukoena...
- Zein liburu irakurri duzu? Irakurritako gustuko liburuen gaineko iruzkin konpartituak. Epe bat ireki zen irakurritako hainbat libururen gaineko iruzkinak bidaltzeko (liburu beraren gainean iritzi kontrajarriak edo osagarriak bidal zitezkeen) eta bukaeran iruzkindutako liburu guztien artean “onena” edo, behintzat, erakargarriena aukeratzeko
- ¿Qué puedo hacer para aprender? Técnicas y estrategias. Ikasleen zalantzak argitu eta, bide batez, ikas-estrategiak eskaini. Forokideek zalantzak, galderak, aholku-eskaerak bidal zitzaketen eta foroaren arduradunak erantzuten zien. Horretaz aparte, arduradunak oinarri-oinarrizko zenbait dokumentu eskegi zituen foroan: ahozko azterketei nola aurre egin, idazlanaren auto-zuzenketa egiteko aholkuak, ikasteko zenbait teknika...
Bigarren aldiko jarduerak: maiatzaren 12tik ekainaren 3ra
- EGA lortu nahi dut: azterketara begirako zenbait orientabide, estrategia eta zalantzen erantzunak. Ez zuen jarraipen handirik izan.
- Inkesta: nola ikasten duzu? Honek ere ez zuen arrakasta handirik lortu
- Pertsonaia ezkutua. Lehiaketa: pistak eskainiz, nortaz ari garen asmatu. Foroaren kudeatzaileak egunero pertsonaia ezkutuaren inguruko pista bat eskaintzen zuen norbaitek pertsonaiaren identitatea asmatu arte.
- Hitzen tailerra: hitzetan oinarritutakoa hainbat jarduera (hitzik gustukoena, zatarrena, luzeena, hitzen etimologia xelebreak, euskalkien ekarpena, nire hitz “harria”, lehen hitza euskaraz, hitzen arteko zubiak, hitz kateak....)
Topagunearen kudeaketa
Foroaren berri-ematea
Prentsa aurrea eta prentsa-oharra, berriaren iragarpena sarean (Sustatu, erabili.com...), zirkularra euskaltegietara, gure web orrian honen berri eman...
Kudeatzaile nagusia
Udal Euskaltegiko Idazkari Didaktikoa. Beronena eta Zuzendariarena izan zen Topagunearen diseinu nagusia. Arlo teknikorako ezinbestekoa izan zen auto-ikaskuntza gelako arduradunaren partaidetza ere
Ohar Taula baten bitartez Idazkari Didaktikoak aldi eta foro bakoitzaren hasiera eta bukaera iragartzen zuen eta baita foro bakoitzaren garapenean proposatzen ziren jardun zehatzagoak ere (txat saioak, adibidez)
Jarduera edo Foro bakoitzaren kudeatzailea
Bere zeregin eta ardurak honako hauek ziren: fororako ekintza jakinak proposatzea, berauen jarraipena kudeatzea eta dinamizatzea, ondorioak ateratzea...
Balantzea, ondorioak
Partaidetza orokorrean: kopuruak
Orotara 120k eman genuen izena Topagune Birtualean aritzeko. Gehienok, jakina, Ezkerraldekoak eta euskaltegiaren ingurukoak izan ginen. Baina izan ziren Euskal Herriko hainbat tokitakoak ere: Gipuzkoako hamabi, Gasteizeko bi, Iruñeko hiru, Espainiako beste hiru. Eta atzerriko sei, denak Ameriketakoak.
Fororik/Jarduerarik arrakastatsuenak. Ustezko arrazoiak
Fororik arrakastatsuenak hitzen tailerra eta abestiena izan ziren. Hauen ondoren, pertsonaia ezkutuarena eta eztabaidaguneko zenbait gairena (sexu bereko pertsonen eskubideak eta futbola, bereziki).
Arrakastaren zenbait giltza aurkitu nahian hauexek bururatzen zaizkit:
- Parte hartzeko era edo modu erraza eskatzen zutenek (hitz bat, kanta baten izena...) arrakasta izateko aukera gehiago zuten berez.
- Dinamika originalak, ez-ohikoak ere parte hartzeko akuilua ziren. Hemen kokatu ahal ditugu, berriz ere, aurreko foroekin lotutako zenbait jarduera, dinamika.
- Lehia, jokoa... proposatzen zutenek ere arrakastatsuak izateko aukera gehiago zuten. Hemen pertsonaia ezkutuarena nabarmendu beharko genuke. Izan ere, azken pista eman aurretik asmatu zituzten pertsonaiok, lehia bizian.
Fororik/Jarduerarik motelenak. Ustezko arrazoiak
Fororik motelenak: Euskara ikasteko tresnak interneten, Ikasteko estrategiak, EGA lortu nahi dut, eztabaidaguneko zenbait gai (Hauteskundeen ondoren zer, Lehen Jaunartzea, Euskara azterketak...), Irratia entzuten... Ahultasun honen ustezko arrazoiak bilatu nahian, honako hauek aurkitu ditugu:
Orokorrean, Topagunea egiteko garaia. Gure esku ez zeuden zenbait arrazoik atzeraraztera behartu gintuzten eta berandu samar (maiatza-ekaina) aritu ginen: ikasturtearen bukaera, nekea, azterketen garaian...
Garai honek zenbait forotan eragin kaltegarri zuzenagoa izan zuelakoan gaude: Euskara ikasteko tresnak interneten, Ikasteko estrategiak, mintza-laguna... Izan ere, gara honetarako euskara ikasi nahi duten gehienak “kokatuta” daude eta aurkitu die dagoeneko nolabaiteko irtenbidea beren premiei.
Txat-saioa suposatzen zuten foroek ez dute arrakasta handirik izan. Guk urtean zehar ere eskaintzen ditugu asteroko txat saioak eta orain arte ez dugu partaidetza handirik lortu. Gure ustez euskaraz txateatzeko ikasleak profil berezia behar du, edonor ez da honetara animatzen... Honek azal lezake, adibidez, “Irratia entzuten” izeneko foroaren porrota: berez, oso ideia originala eta polita zirudienak, arrakasta oso txikia izan zuen. Honi saioaren ordutegiaren desegokitasuna gehi geniezaioke (eguerdiko 12ak).
Eztabaidagunean klabea izan zen Politikaren gaia aukeratzea. Hauteskundeak egin berriak ziren eta Gobernuaren osaketaren inguruan zurrumurru eta era guztietako iritziak zeuden. Gai egokia iruditu zitzaigun, nahiz eta jakin gai hau tabu dela hainbat esparrutan. Usteak erdi ustel: ordura arte partaidetza handia izan zuen eztabaidaguneak maldan beherako bidea hartu zuen.
Azkenik, beste kasu batzuetan foroaren diseinuan eta jarraipenean izandako zenbait akatsek azal lezakete harrera makala: batzuetan eperik edo faserik suposatzen ez zuelako (estrategiak, EGA...), beste batzuetan etapa batek ondorengo guztiak baldintzatzen zituelako (Interneten euskara ikasteko tresnak) eta lehenengoaren porrotak ondorengo guztiarena suposatzen zuen.
Aurrera begira hobetu edo osatu beharreko kontuak
- Garaia. Nire ustez, lehenago egin izan balitz, parte hartzea askoz handiagoa izango zen. Alde batetik, ikasturteak berarekin batera dakarren zama eta nekea, bestetik azterketa garaian (unibertsitatekoak zein euskarazkoak...) bete-betean sartzea...
- Bestetik, argi ikusten da zenbait forok berez dutela arrakasta izateko aukera gehiago, bereziki lehia planteatzen bada eta parte hartzeak ahalegin ez hain handia eskatzen badu (hitzen tailerra, abestiena, pertsonaia ezkutua...) Honelako jarduerak suposatzen dituzten foroak bultzatu behar dira, bereziki; edo sortzen diren bestelako foroetan honelako jarduerak bultzatu.
- Jarduerak jarduera, garrantzi eta munta handiko kontua da foroen planteamendua, kudeaketa eta jarraipena. Ez da aski foroa martxan jartzea; ondoren, foroaren jarraipena, parte hartzea... etengabe elikatu beharreko kontua da.
- Irakasleen inplikazioa egokia eta neurrikoa izan behar da: gehiegizkoa izateak foro batzuetan ikasleena uxa lezake. Beste muturrean, irakaslearen inplikazioa txikiegia bada, ez du ahalbidetuko bere taldeetako ikasleen partaidetza. Honen haritik, Topagunea ikastaldearen ohiko jardueran txertatzea oso aberasgarria suerta liteke, Topagunearentzat berarentzat ez ezik (ekimen gisa) euskara ikaslearentzat ere.
- Azkenik, txat saioen erakarpen urria edo uxatzeko gaitasuna aipatu behar da. Baina hau lehenagotik datorkigun kontu bat da.
Bukatzeko
Gure zentroak urteak daramatza on-line irakaskuntzan, bai ikertzen, bai hausnarketan, bai praktika zuzenean. Hasieratik izan dugu argi birtualtasunean ere irakasle/tutore eta ikaslearen arteko harremanak eta, bestalde, azken honen protagonismoak bere ikas-prozesuan izan behar zutela elementu nagusiak eta gure lanaren giltzarri. Bestela esanda, makinak, tresneriak, programak... ezin ziola inori protagonismorik kendu.
Dudarik gabe I. Topagune Birtualak ere ildo honetatik egin du bere ibilbidea eta, aldi berean, ikustarazi dizkigu sareak dituen hainbat eta hainbat aukera ikas-prozesuaren humanizazioan eta balio komunikatiboetan. Bide bat zabaldu digu eta espero dugu jarraipena izango duela gure artean zein bide honetatik abiatu nahi duten gainontzekoengan.