«Azala»: berrikuspenen arteko aldeak
14. lerroa: | 14. lerroa: | ||
Anima zaitez eta lagun iezaguzu web gune hau osatzen! | Anima zaitez eta lagun iezaguzu web gune hau osatzen! | ||
− | [ | + | [http://www.didakteka.santurtzieus.com/images/sardina.jpeg] |
17:28, 12 Azaroa 2007(e)ko berrikuspena
Euskara-irakaslearen Didakteka
Didaktekaren helburu nagusia euskara-irakasleen esku era guztietako materialak uztea da, teoria eta hausnarketa uztartuz hezkuntza-praktika mesedetzeko asmoz. Horretarako, euskara irakatsi eta ikasteko tresnak, baliabideak eta dokumentazioa era sistematikoan eta kolaboratiboan bildu eta sailkatu nahi ditugu.
Gaur egun Didaktekan hizkuntzak ikasi eta irakasteko printzipioez gain, metodologia-oharrak (orokorrak nahiz zehatzak) eta ebaluazio-irizpìdeak aurkituko dituzu. Teknologia berriek euskararen irakaskuntzari egin ahal dioten ekarpenez ere hainbat baliabide izango dituzu, dokumentaziorako atal garrantzitsua ahaztu gabe.
Didaktekak, gaur egun, 226 dokumentu ditu, eta orri berriak sarri gaineratzen ditugu.
Didakteka proiektu irekia da eta parte hartu nahi duten guztiei zabalik dago. Orriak editatzea oso erreza da. Probak egiteko gunean praktika dezakezu.
Anima zaitez eta lagun iezaguzu web gune hau osatzen!