«Gramatikaren lanketa berritzeko zailtasunak»: berrikuspenen arteko aldeak

Didakteka(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
(New page: Matte Bon-ek (1994) baieztatzen du, español/lengua extranjera testuinguruaz ari dela, azken urteotan era guztietako berrikuntzak gertatu direla espainieraren irakaskuntzako alor askotan, ...)
(Ez dago alderik)

12:26, 14 Azaroa 2007(e)ko berrikuspena

Matte Bon-ek (1994) baieztatzen du, español/lengua extranjera testuinguruaz ari dela, azken urteotan era guztietako berrikuntzak gertatu direla espainieraren irakaskuntzako alor askotan, hala nola, trebetasunen trataeran, helburu eta edukien formulazioan, irakaslearen rolari buruzko ikuspegian, ikas-estiloak kontuan hartzea, ikaskuntzaren dimentsio ludikoa, kultura...

Hala ere, azpimarratzen du gramatikaren alorrean ezer gutxi aldatu dela. Bestela esateko, gramatikaz asko hitz egin eta eztabaidatu arren, funtsean ezein birplanteamendu edo berrikuntza garatu ahal izateko, beste alorretan ez bezalako zailtasunak ikusten direla.

Teorian kontzeptu asko formulatu dira, arazo pilo batez ohartarazi, hizkuntz analisiak egiteko irizpide asko zehaztu... Praktikan, ordea, hizkuntzari buruzko ikuspegi bera — estrukturala, gehien bat— dago indarrean, salbuespenak salbuespen, jakina.

Matte Bon-en ustez, horren guztiaren arrazoia da denon eskolan ikasitako gramatika-eredua dugula gogoan, eta horretatik libratzea nekeza dela. Eskola-garaian eta, inork ez zigun idazketa-prozesuaz ezer irakatsi, ez eta ulermenaz ere, edo estrategiez... Alderdi horiek gerora deskubritu ditugu. Gramatika-kontuetan subjektu, predikatu, objektu zuzena eta gainontzeko guztiak izan ditugu ikasgai eta gerora irakasgai.

Horregatik, gure ustez, ohiko kontzeptu eta ikuspegia zalantzatan jartzen direnean, halako beldur bat sentitzen dugu: zer ote dira enuntziatua, hizketako egintza, testua, testu-tipologia, testu-era, aurrerabide tematikoa... kontzeptuak? Bai, ondo, oso ondo — esango du batek baino gehiagok— baina non geratzen dira erlatiboa, konkordantzia, deklinabidea, konpletiboak...?

Gure ikasleei horrelakoak aurkeztuz gero, hizkuntzalari bihurtuko ote ditugun beldurrez gabiltza, baina beste hainbeste ari gara egiten oso ezagun ditugun ergatibo, mugagabe, zehar galdera eta abarrekoekin.

Horrekin batera, gramatika-alorrean berrikuntzak garatzea oztopatu duen beste arazo bat izan da 2Hren jabekuntza-prozesuetan egin diren ikerketek hezkuntza-praktikari begirako proposamen metodologiko gutxi egin dutela. Horrela, beraz, zaila gertatzen da funtsezko oinarririk duten proposamenak aurkitzea .

Hori dela-eta, komenigarri ikusten dugu jarrera maximalistak alde batera uztea eta literatura zientifikoan oinarritzeaz gain, egunerokoan ikerketa txikiak burutu eta aztertzetik gure praktika hobetu ahal izateko ondorioak eta lan-proposamenak formulatzea.

Bibliografia

  • MATTE BON, F. (1994): “Hacia una gramática de los porqués y de los cómos”. Didáctica del español como L/E 2. Colección Expolingua, Madril