«Orientabideak:Ikas-estiloak»: berrikuspenen arteko aldeak
(New page: Ikas-estiloen definizioan esan bezala, ikas-estiloak, izatez, ikasle batek darabiltzan estrategien multzoa izango lirateke. Konstrukto teorikoak dira, beraz. Nolabait esa...) |
(Ez dago alderik)
|
12:02, 16 Azaroa 2007(e)ko berrikuspena
Ikas-estiloen definizioan esan bezala, ikas-estiloak, izatez, ikasle batek darabiltzan estrategien multzoa izango lirateke. Konstrukto teorikoak dira, beraz. Nolabait esateko, subjektu batek zeregin jakinen aurrean hainbat prozedura erabiliko ditu eta horiek erakusten duten orientabidearen arabera, ikas-estilo batekin izango ditu kointzidentzia gehiago besteekin baino. Horregatik, hain zuzen ere, ez da komeni behin betiko ikas-estilo bat adjudikatzea, ez eta ikas-jokaerak homogeneo eta estatikoak direnik pentsatzea ere.
Horiek horrela, ikas-estiloak estrategien lanketarekin estu-estu loturik agertzen zaizkigunez, hor esanikoek honetarako ere balio dute.
Hala ere, hemen hainbat kontu aipatu nahi genituzke. Hona hemen:
- Ez dugu ahaztu behar irakaskuntza-moldeak beti ere ikas-estilo jakin bat/batzuk mesedetzen duela/dituela . Ikasle guztiek, euskaltegira sartu aurretik izango dute nolabaiteko ibilbide akademikoa, eta ezbairik gabe, horren eragina igarriko da. Gure lana bikoitza izango da; alde batetik, ikasleari bere ikas-estiloaz gogoeta egin ahal izateko tresnak eskaini beharko dizkiogu, eta bestetik, hori identifikatuta, darabilen estrategia-multzoa ugaritzeko modua eman.
- Pikabeak (2001), alderdi metodologikoari dagokionez, honako galdera hau egiten du: irakasleak egokitu egin behar al du ikasleen ikas-estilora, ala alderantziz? Bere ustez, txikitatik hasita, ikasleak irakaslearen estilora egokitzen ahalegin handiak egiten ditu ikas-prozesuan. Alderantziz ere gertatzen dela jakin arren, ikusita irakasle/ikasleen ratio, sarritan ezinezkotzat jotzen da eskoletan irakaslea ikasle bakoitzaren estilora moldatzea. Ikasleak, egokitzeko gaitasuna izaten badu, prozesuak bere bidea jarraitzen du. Are gehiago, irakaslearen irakats-estiloa ikaslearen ikas-estiloarekin bat badator, prozesuak oso amaiera arrakastatsua izan lezake. Baina bestelako kasuak ere badira: irakaslearen irakats-estilora egokitzeko gaitasunik izan ez duten ikasleena. Horrelakoetan, prozesua zaildu egiten da eta askotan, erabat eten.
Gure ustez, ordea, dilema faltsua da zeren tarteko irtenbiderik ez dagoelako sentsazioa ematen baitu. Izan ere, gure jardueren aniztasunetik etorriko da soluzioa, estrategia bariatuak erabiltzea mesedetzen duten aktibitate-molde ugaritik, alegia.