«Paradigma nagusiak»: berrikuspenen arteko aldeak

Didakteka(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
18. lerroa: 18. lerroa:
  
 
Bi ereduen ezaugarri nabarmenenak honela alderatu zituen:
 
Bi ereduen ezaugarri nabarmenenak honela alderatu zituen:
 +
  
 
{| {{Taula_erdian}}
 
{| {{Taula_erdian}}

10:05, 19 Azaroa 2007(e)ko berrikuspena

Irakaskuntza

Erraz asko baiezta daiteke XX. mendean bi paradigma nagusi izan direla 2Hren irakaskuntzan, autorearen arabera izenak aldatzen badira ere. Hona hemen:

  • Paradigma tradizionala / Ikerketara zuzendutako paradigma (Insa, 1994)
  • Produktura zuzendutakoa / prozesura zuzendutakoa (Nunan, 1988: Insak aipatua)
  • Proposiziozko programak / prozesuzko programak (Breen, 1987)
  • A syllabusa / B syllabusa (White, 1988)

Breen-ek (1987) hizkuntz programen diseinuan proposiziozko programak eta prozesuzkoak bereizi zituen. Lehen paradigmaren baitan programa formalak eta funtzionalak kokatzen dituen bitartean, bigarrenean prozesuetan oinarritutakoak eta atazak agertzen zaizkigu.

  • Proposiziozko programek era formalean azaltzen dute ikaskuntza eta irakaskuntzaren bidez zer lortu behar den. Honela, programa horietan lortu nahi diren ezagutza eta gaitasunak zenbait elementuren arabera antolatuko dira, hala nola, formula, egitura, arau edo eskema logikoen arabera. Programa hauek hizkuntzari buruzko ezagutza eta aktuazio linguistikoaren konbentzioak antolatzen dituzte.
  • Prozesuzko programek zerbait nola egiten den azaltzen dute, edo bestela esateko, ikasle batek nola erabiltzen duen bere gaitasun komunikatiboa zeregin jakin batzuk burutzen dituenean.

White-k (1988) Breen-i jarraiki, syllabus-diseinuaren ikuspegi biren artean bereizketa bat egiten du: A syllabusa eta B syllabusa. A syllabusak ikasi beharrekoari begiratzen dio, eta ikasi beharreko hori zehaztekotan, hizkuntza egitura-sail bat edo nozio edo funtzio edo dena delakoaren errealizazio-multzo bat ematen ditu. B syllabusa, berriz, atazetan oinarritutako syllabusa dugu. Planteamendu hau ez da hizkuntza beraz arduratzen: aitzitik, hizkuntza erabiliz lortu behar denari begiratzen dio, eta hori zelan lortuko den hartzen du aintzat. Ikasleek hizkuntzaren bidez emaitzak lortzea du arreta-gune.

A syllabusak, beraz, hizkuntza itemen inventarium ordenatu bat ematen digu: esaldien egiturak, hizkuntz nozio eta funtzioen errealizazioak, edo inventarium horien konbinaketa posible bat. B syllabusak ikasgelan burutu beharreko jarduera-multzo bat eskaintzen du, eta ez du aintzakotzat hartzen horretarako erabil daitekeen hizkuntza.

Bi ereduen ezaugarri nabarmenenak honela alderatu zituen:


A EREDUA: ZER IKASI BEHAR DA? B EREDUA: NOLA IKASI BEHAR DA?
  • Esku hartzailea
  • Ikaslearengandik kanpokoa
  • Beste batek zuzendua


  • Aginteak erabakitakoa
  • Irakasleak erabakitzen du


  • Edukia = adituarentzat gaia dena
  • Edukia = irakasleak edo dakien pertsonak ikasleari oparitzen diona


  • Helburuak aurretik zehaztuta
  • Gaiari ematen zaio indarra
  • Lorpenen edo menderatzearen araberako ebaluazioa
  • Ikasleari gauzak egiten zaizkio
  • Ikaslearen baitakoa
  • Nork bere barrutik zuzendua edo norberak betetzekoa



  • Ikasle eta irakasleen artean negoziatua
  • Ikasleek eta ikasleek batera erabakitzen dute


  • Edukia = ikaslearentzako gaia dena
  • Edukia = ikasleak dakarrena eta nahi duena


  • Helburuak gerora deskribatzen dira
  • Prozesuari ematen zaio indarra
  • Ebaluazioa ikaslearen arrakasta-irizpideekin erlazionatuta dago.
  • Ikaslearentzat edo ikaslearekin batera egiten dira gauzak


Lehen paradigmaren baitan (tradizionala, proposiziozkoa edo A syllabusa) asko dira jorratu diren bideak , baina hizkuntzari buruzko ikuspegi formala izan dute denek.

Bigarren paradigmaren baitan (prozesura zuzendutakoa edo B syllabusa) batez ere bi programa-mota dira (Breen,1987):

  • Atazatan oinarritutako irakaskuntza
  • Prozesuzko programak (Breen eta Candlin)

Atazak direla-eta, asko dira planteatu diren soluzio metodologikoak. Besteak beste, Willis (1996) eta Zanón (1990), Estarire eta Zanón (1990).

Bibliografia

  • BREEN, M. P. (1987): “Contemporary paradigms in syllabus desing (I-II)”. Language teaching 20, 2 eta 3. zenb (Espainieraz: “Paradigmas contemporáneos en el diseño de programas de lenguas” (I) eta (II). Signos. Teoría y práctica de la educación, 19 -20, 1996-1997, 50-64 / 52-73
  • ESTAIRE, S.; ZANÓN, J. (1990): "El diseño de unidades didácticas en L2 mediante tareas: Principios y desarrollo". Comunicación, Lenguaje y Educación 7-8, 55-90
  • INSA AGUSTINA, J. R. (1994): “Kurrikuluaren diseinua eta hizkuntzen ikaskuntz/irakaskuntza”. Hizpide 34, 76-85
  • WHITE, R.V. (1988): The ELT curriculum. Desing, innovation and management. Oxford, Basil Blackewell. (Euskaraz: ELT curriculuma. Diseinua, berrikuntza eta gestioa. Donostia, HABE, 1998)
  • ZANÓN, J. (1990): "Los enfoques por tareas para la enseñanza de las lenguas extranjeras". Cable 5, 19-27