«Entzumenerako prozedurak»: berrikuspenen arteko aldeak

Didakteka(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
(New page: *Ulermena errazteko asmoz, irakasleak entzun aurretik informazioa eman dezake egoera komunikatiboaz -irratsaioa, solasa...-, testuinguruaz, solaskideen arteko harreman-motaz, gaiaz, e.a. ...)
(Ez dago alderik)

10:14, 21 Urtarrila 2008(e)ko berrikuspena

  • Ulermena errazteko asmoz, irakasleak entzun aurretik informazioa eman dezake egoera komunikatiboaz -irratsaioa, solasa...-, testuinguruaz, solaskideen arteko harreman-motaz, gaiaz, e.a. Baita testu-motaz eta testu-eraz ere.
  • Datu horietan oinarrituta, ikasleak entzungo uste dituzten oinarrizko hitzak aurreikus ditzakete, edo solaskideek erabil ditzaketen tratamendu-formulak, e.a.
  • Bideoa erabiliz gero, ikasleak soinurik gabeko irudiak ikus ditzake eta horretan oinarrituta, testuinguru linguistikoa eta situazionala deduzitu.
  • Ulermen intentsiboari dagozkion prozedurak:
    • Testuaren eduki semantikoa antolatu ematen den informazioaren araberako diagramak betez.
    • Egia / gezurra erako galderei erantzun.
    • Argazki edo marrazki baten gainean, informazio erreala bereizi.
    • Entzuketan ematen diren instrukzioei jarraitu.
    • Testuan ematen diren datu zehatzei buruzko oharrak hartu.
  • Ulermen estentsiboari dagozkion prozedurak:
    • Testua esaldi edo ideia orokor batera laburbildu.
    • Mapa baten gainean ibilbide turistikoa osatu testuan oinarrituz.
    • Grafiko baten gainean oharrak jaso testuaren datuetan oinarrituz
  • Ikusitako elkarrizketa batetik informazioa inferitzen ikasi:
    • Solaskideen harremana: gertukoak dira/ hoztasuna/ formalitatea maila
    • Gaia
    • Helburua
  • 10/15 minutuko solasaldi baten erreseina egin: gaia, esatariaren/-en jarrera, helburua...
  • Dokumental baten erreseina egin: gaia, informazioaren antolamendua, balorazioa...
  • Solaskideek esango dutena aurreikusi. Adibidez, eztabaida baten harian solaskide batek ala besteak emango dituen argumentuak aurreikus daitezke.
  • Diskurtso-mota desberdinen ezaugarriak aztertu: antolamendua, baliabideak...
  • Diskurtso jakin baten barruan alderdi desberdinak aztertu:
    • Sarrera- eta amaiera-motak
    • Ideiak uztartzeko baliabideak: arrazoiketa, konparazioa, argudiatze-motak...
    • Loturak, sekuentziazioak, erreferentziak, zitak...
    • Ahozkotasunaren ezaugarriak: errepikapenak, adibideak, berformulazioak...
    • Diskurtsoa, edukia zuzentzeko moduak, haria berreskuratzeko baliabideak...
    • Lexikoa, esamoldeak, modismoak...
  • Funtzio komunikatiboak landu: funtzio-esaldiak, bestelako baliabideak aztertu...
  • Erantzunez landutako entzunketak:
    • Aukera anitzeko galderak erakoak
    • Galdera irekiak erakoak
    • Egia / gezurra erakoak (oso aproposak dira informazio inplizituari buruzko informazioa lantzeko)
    • Koadroak bete
    • Bestelako erantzunak eskatzen dituzten ariketak:
  • Sekuentziak ordenatu
  • Irudiak egin
  • Lan-jarduerak bideratu
  • Entzutezko eta idatzizko kanaletatik jasotako informazioa kontrastatu
  • Ikaskideen artean informazioa osatu
  • Azalpen bat entzun eta laburpen batekin konparatu: esandakoak / esan gabeak atzeman
  • Ikus-entzunezko kanaletatik jasotakoa idatzizko kanaletara ekarri:
    • Pasadizo bat kronika bilakatu
    • Eztabaida batean oinarrituz, solaskide baten argudiatzea defendatuz eta beste batena baztertuz gutuna idatzi.