Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua

Didakteka(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

HABEk 1999an argitara emandako Kurrikulu-diseinua (HEOK). Harrez geroztik helduen euskalduntzearen derrigorrezko markoa da.

Ezaugarri nagusiak

Oinarrizko kurrukuluak lau bereizgarri nagusi ditu:

  1. Egitasmo zabal baten baitan kokatzen da kurrikulua, eta egitasmo zabal horren zerbitzuan dago. Kurrikulua ez da ezer, egitasmo horren baitan ez bada. Egitasmoaren helburuak gauzatzeko baliabide den neurrian, beteko du kurrikuluak bere zeregina.
  2. Sistema osoa da irakaskuntza, eta sistema oso horren atal da kurrikulua. Sistema osoan du eragina kurrikuluak, eta sistema osoak du eragina kurrikuluan. Sistema osoari eragiteko sortzen da kurrikulua; eta malgua izaki, zabalik dago sistema horren eragina bereganatzeko. Beraz, prozesu baten atal ere bada kurrikulua: etengabe aldatzen eta berritzen ari den prozesu baten aldagai eragile.
  3. Oinarrizkoa da honako kurrikulu hau; oinarrizkoa, orokorra eta zabala: euskaltegi bakoitzari dagokio moldatu eta zehaztea, eta irakasle eta ikasle bakoitzari hezurmamitzea.
  4. Prozesuaz gain, produktu ere bada kurrikulua: dokumentu bat. Programa baino zabalagoa den dokumentua, hain zuzen. Programaz gain, beraren oinarriak ere azaltzen dituena.

Atalak

Bi atal nagusi ditu honako kurrikuluak:

  1. Oinarrien berri ematen du lehenengoak. Hiru dira oinarri horiek:
    1. ZER ikasten den hizkuntza ikastean
    2. NOLA ikasten duen helduak bigarren hizkuntza
    3. Zer ingurune soziokulturaletan (NON, NORAKO eta ZERTARAKO) ikasiko duen.
  2. Kurrikuluaren osagai nagusiek osatzen dute bigarren atala. Lau dira osagai horiek:
    1. Helburuak
    2. Edukiak
    3. Metodologia
  3. Ebaluazioa.

Ikusi halaber