Euskara-irakaslearen Didakteka
Proiektuaren helburuak
Didakteka Santurtziko Udal Euskaltegiaren ekimena da eta helburu nagusia euskara-irakasleen esku era guztietako materialak uztea da, teoria eta hausnarketa uztartuz hezkuntza-praktika mesedetzeko asmoz.
Horretarako, euskara irakatsi eta ikasteko tresnak, baliabideak eta dokumentazioa era sistematikoan eta kolaboratiboan bildu eta sailkatu nahi ditugu.
| id="mp-tfa" |Txantiloi:Azala/Nabarmendutako artikulua
|}
Proiektu irekia
Didakteka proiektu irekia da eta parte hartu nahi duten guztiei zabalik dago: dagoeneko eskura dauden artikuluak handituz, zuzenduz edo beste dokumentu batzuk sortuz.
Orriak editatzea oso erreza da. Probak egiteko gunean praktika dezakezu. Didaktekari ekarpenak egin ahal izateko, derrigorrezkoa da erabiltzaile-kontua sortzea. Hemen duzu harpidetzeko modua.
Egungo egoera
Gaur egun Didaktekan hizkuntzak ikasi eta irakasteko printzipioez gain, metodologia-oharrak (orokorrak nahiz zehatzak) eta ebaluazio-irizpideak aurkituko dituzu.
Teknologia berriek euskararen irakaskuntzari egin ahal dioten ekarpenez ere hainbat baliabide izango dituzu, didaktika-hiztegia eta dokumentaziorako atal garrantzitsua ahaztu gabe.
Didaktekak, gaur egun, 226 dokumentu ditu, eta orri berriak gaineratzen saiatzen ari gara.
Anima zaitez eta lagun iezaguzu web gune hau osatzen!
|