Squeak, multimediarako tresna interesgarri bat

Didakteka(e)tik
Abel (Eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 11:16, 8 Azaroa 2007

(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Multimedia tresna da Squeak, plataforma anitzen gainean dabilena eta hezkuntzarako bereziki diseinatua.

1995ean Apple enpresaren laborategietan hasitako proiektu honek ikasle-irakasleei erraztu nahi die eduki digitalen sorkuntza eta aukera ematen die programazio-ariketak egiteko, oinarrizkoak zein goi-mailakoak.

Objektuetan oinarritutako lengoaia erabiltzen du, Smalltalk izenekoa, eta gida-lerro pedagogikoei dagokienez, Jean Piaget eta Seymour Papert-en ideiak hartzen ditu oinarri.

Nazioartean hainbat herrialdetan erabiltzen da Squeak hezkuntza aplikazioetarako eta bereziki Japonian (ALAN-K proiektua). Guretik gertuago Extremaduran dugu horren erabileraren adibide on bat: Squeak en LinEx.

Eta, nola ez, informazioa eta programa bera sarean eskura daitezke doan. Hona zenbait lotura erabilgarri:

   * Squeak: main site


   * Small-land: Squeak para la educación en español


   * Squeak en LinEx