Ikaskuntza esperimentalaz gain, ikas-estiloen beste sailkapen batzuk ere proposatu izan dira. Hona hemen horietako batzuk:
Entzunezkoak |
Ikusizkoak
|
- Esaten den guztia entzun gabe ere, nahikoa entzun dutelako sentsazioa izaten dute.
- Eszena bat ikusi eta entzutea nahikoa izaten da.
- Ez dute mentalki idazten entzuten ari direna.
- Irakurtzen dutenean, mentalki entzuten dute zer irakurtzen ari diren.
- Nonbaitera joateko bidea azaltzen dietenean, buruz ikasten dute eta aurkitu ahala doaz aurrera.
|
- Normalean entzuteko arazoak dituzte.
- Nahiago dute entzuten ari direnaren testua irakurri.
- Entzuten ari direna mentalki idazten dute.
- Irakurtzen dutenean, ez dute mentalki entzuten zer irakurtzen ari diren.
- Nonbaitera joateko bidea azaltzen dietenean, planoa egiten dute.
|
Esparruarekiko dependienteak |
Esparruarekiko independienteak
|
- Irakasleak zuzen diezaien espero dute.
- Testu-liburuekin konformatzen dira.
- Uste dutenez, irakaslearen zeregina beren ikaskuntza antolatzea da.
- Hizkuntza bat ikasi ahal izateko, klaseak ezinbestekoak dira.
- Irakaslearen esanari estu-estu jarraitzen diote
|
- Erroreak norberak zuzentzea nahiago dute.
- Hizkuntza erabiltzeko egoerak bilatzen dituzte.
- Errorea gertatzekotan, irakaslearen zeregina zuzentzea da.
- Ikasteko leku onena bizitza bera da.
- Zenbaitetan instrukzioaren egunerokotasunari aurre egiteko, inprobisatzea dute atsegin.
|