Estrategia kognitiboak
Didakteka(e)tik
Definizioa
Estrategia kogntiboak, estrategia metakognitiboekin eta elkarreragin-estrategiekin batera, ikasleek erabiltzen dituzten ikas-estrategietako mota bat dira.
Estrategia kognitiboak ikasleek beren ikasteko eta memorizatzeko gaitasuna areagotzeko erabiltzen dituzten jokabideei eta prozesuei dagozkie, bereziki, hainbat jarduerari ekitean indarrean jartzen dituztenei.
Hauek izan daitezke:
- Errepikapeba, identifikatzeko eta buruz ikasteko balio duen estrategia.
- Elementuen birtaldekatzea orden-irizpideen arabera. Hizkuntzen kasuan: orden semantikoa, orden sintaktikoa, e.a.
- Inferentzia: ahozko zein idatzitako testuaren edo egoeraren elementuak erabiltzea hipotesiak egiteko edo esplizitoki adierazi ez den zentzua emateko.
- Barne-sintesia memorizatzea errazteko aldizka burutzen den barne-birformulazioa da.
- Dedukzioa ezagutzen diren arauak tankera bereko arazo berriak konpontzeko erabiltzean datza. Deduzitzen dugunean, orokorretik partikularrera egiten dugu.
- Indukzioa edo jeneralizazioa antzeko ezaugarriak dituzten kasu ezberdinetatik arau orokorrak formulatzean datza. Induzitzean, partikularretik orokorrera egiten dugu.
- Irudi mentalak sortzea egoera edo elementu bat egituratzeko eta gordetzeko baliagarria izan daiteke.
- Tranferentziaren bidez aurreko egoeretan ikasitako arauak egoera berrietan aplikatzen ditugu.
- Elaborazioa aldez aurretik ezagutzen ditugun informazioei datu berriak lotzean datza, horrela, hizkuntza-esperientziari egokiago lotzen zaion irudikapena lortzen da.