E-Learning

Didakteka(e)tik
Abel (Eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 10:06, 20 Abendua 2007

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Definizioa

Electronic Learning delakoaren laburdura (Ikaskuntza elektronikoa).

e-Learning-a hezkuntza-jarduerak burutzeko internetez baliatzea da, IKTek eskaintzen dituzten baliabideak (multimedia, bideo-hitzaldiak...) eta komunikazio-tresnak (sinkronoak nahiz asinkronoak) erabiliz, eta ingurune malgua sortaraziz. Horrela, ikaslearen eta edukien arteko interakzioa bultzatu nahi da, hezkuntza-jardueretan parte hartzea mesedetuz.

Hona hemen, bestela esanda, heziketa-molde honen ezaugarri nagusiak:

  • Teknologiaren erabilera oinarrizkoa izango da (batez ere interneten zerbitzuekin lotutako aplikazioak)
  • Informazioa eskuratzea aribidetako bat izango da, baina...
  • helburu nagusia informazio eta datu horiek ezagutza bihurtzea izango da, ezagutzak eraikitzea, alegia.
  • Horretarako, bitarteko guztiak baliatu beharko dira (tutorea, ikaskideak, ikas-materialak, euskarri ezberdinak...).

Ikusi halaber

Bibliografia

  • Cabero eta Castaño (2005):