Entzumenerako prozedurak
Didakteka(e)tik
- Ulermena errazteko asmoz, irakasleak entzun aurretik informazioa eman dezake egoera komunikatiboaz -irratsaioa, solasa...-, testuinguruaz, solaskideen arteko harreman-motaz, gaiaz, e.a. Baita testu-motaz eta testu-eraz ere.
- Datu horietan oinarrituta, ikasleak entzungo uste dituzten oinarrizko hitzak aurreikus ditzakete, edo solaskideek erabil ditzaketen tratamendu-formulak, e.a.
- Bideoa erabiliz gero, ikasleak soinurik gabeko irudiak ikus ditzake eta horretan oinarrituta, testuinguru linguistikoa eta situazionala deduzitu.
- Ulermen intentsiboari dagozkion prozedurak:
- Testuaren eduki semantikoa antolatu ematen den informazioaren araberako diagramak betez.
- Egia / gezurra erako galderei erantzun.
- Argazki edo marrazki baten gainean, informazio erreala bereizi.
- Entzuketan ematen diren instrukzioei jarraitu.
- Testuan ematen diren datu zehatzei buruzko oharrak hartu.
- Ulermen estentsiboari dagozkion prozedurak:
- Testua esaldi edo ideia orokor batera laburbildu.
- Mapa baten gainean ibilbide turistikoa osatu testuan oinarrituz.
- Grafiko baten gainean oharrak jaso testuaren datuetan oinarrituz
- Ikusitako elkarrizketa batetik informazioa inferitzen ikasi:
- Solaskideen harremana: gertukoak dira/ hoztasuna/ formalitatea maila
- Gaia
- Helburua
- 10/15 minutuko solasaldi baten erreseina egin: gaia, esatariaren/-en jarrera, helburua...
- Dokumental baten erreseina egin: gaia, informazioaren antolamendua, balorazioa...
- Solaskideek esango dutena aurreikusi. Adibidez, eztabaida baten harian solaskide batek ala besteak emango dituen argumentuak aurreikus daitezke.
- Diskurtso-mota desberdinen ezaugarriak aztertu: antolamendua, baliabideak...
- Diskurtso jakin baten barruan alderdi desberdinak aztertu:
- Sarrera- eta amaiera-motak
- Ideiak uztartzeko baliabideak: arrazoiketa, konparazioa, argudiatze-motak...
- Loturak, sekuentziazioak, erreferentziak, zitak...
- Ahozkotasunaren ezaugarriak: errepikapenak, adibideak, berformulazioak...
- Diskurtsoa, edukia zuzentzeko moduak, haria berreskuratzeko baliabideak...
- Lexikoa, esamoldeak, modismoak...
- Funtzio komunikatiboak landu: funtzio-esaldiak, bestelako baliabideak aztertu...
- Erantzunez landutako entzunketak:
- Aukera anitzeko galderak erakoak
- Galdera irekiak erakoak
- Egia / gezurra erakoak (oso aproposak dira informazio inplizituari buruzko informazioa lantzeko)
- Koadroak bete
- Bestelako erantzunak eskatzen dituzten ariketak:
- Sekuentziak ordenatu
- Irudiak egin
- Lan-jarduerak bideratu
- Entzutezko eta idatzizko kanaletatik jasotako informazioa kontrastatu
- Ikaskideen artean informazioa osatu
- Azalpen bat entzun eta laburpen batekin konparatu: esandakoak / esan gabeak atzeman
- Ikus-entzunezko kanaletatik jasotakoa idatzizko kanaletara ekarri:
- Pasadizo bat kronika bilakatu
- Eztabaida batean oinarrituz, solaskide baten argudiatzea defendatuz eta beste batena baztertuz gutuna idatzi.