Didakteka:Kolaboratzaileentzako arauak

Didakteka(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Bi eratan lagun dezakezu Euskararen Kurrikulu-proiektuaren inguruko lan honetan:

  • Dagoeneko idatzita dauden artikuluak osatu.

Santurtziko Udal Euskaltegiak hainbat ataletan banatuta ipiniko du guztion eskura bere kurrikulu-proiektua. Dokumentua artikulutan banatuta egongo da eta horietako bakoitza osatu eta aberastu egin daiteke gainontzekoon ekarpenekin. Artikuluren bat osatu nahi baduzu, edita ezazu eta idaz ezazu zure ekarpena.

  • Artikulu bati buruzko eztabaida sortu.

Artikulu bat komentatu edota eztabaidatu nahi baduzu, zoaz artikulu horri dagokion eztabaida-orrira. Idatzi bertan zure iritzi, kezka edota zalantza eta gorde orria.