Zirriborroa

Didakteka(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Zirriborroa artikulu laburra edo bukatu gabea da. Ohiko zirriborroak ez du behar den informazio guztia eskaintzen. Hala ere, horrek ez du esan nahi zirriborroa ez denik benetako artikulua; osatu egin behar da, ordea; zirriborro asko, denborarekin, artikulu oso eta txukun bihurtu dira.

Zirriborroaren alderdi garrantzitsuena ez da zer esaten duen, zer esatera iritsi daitekeen baizik. Izan hori kontuan idaztean, benetako balioa izateko hazi egin behar baitu. Ez ezazu pentsa berez etorriko direnik gehigarri eta hobekuntzak.

Besteen arreta erakartzeko modurik onena zirriborroa zabaltzen zu zeu hastea da. Edizio txikiena ere Azken aldaketak-ean jasota geratuko da, eta han moodlers askok ikusi ahal izango dute. Norbait horretan lanean ari dela ikusteak besteen arreta erakarriko du.

Ez da beharrezkoa ikerketa sakona egitea gerora besteek artikuluaren egitura osoa egingo duten artikuluaren oinarria sortzeko. Nahikoa da dakizuna argi uztea, oker ikusten duzuna zuzentzea, eta, batez ere, argi uztea artikulua zabaldu ahal dela. Zer falta den adieraz dezakezu esanez, nahiz eta zuk ezin garatu, norbaitek alderdi jakin bat aipatu duela edota artikulua ezagutza-arlo jakin bati dagokiola.

Hona hemen erabilgarri izan ditzakezun hainbat jarraipide:

  1. Ez ahaztu zirriborroa dela adieraztea, dejando el mensaje {{zirriborroa}} mezua utzita.
  2. Zaindu erabiltzen duzun hizkera. Esaldi osoak, zuzenak eta argiak idatzi.
  3. Artikulua hasteko darabilzun gaia argi eta zehatz definitu.
  4. Ez mugatu definizio bat ematera; badakigu gehiago ere egin dezakezula!. Irakurlearengan zertxo bat gehiago jakiteko nahia sortzen baduzu, zirriborroa osatzeko nahia ere sortuko diozu. Gaiaren interesguneak agerian uzteak bihurtzen du deskribapen onargarria zirriborro ezin hobe.
  5. Kontzeptu esanguratsu guztiak ondo lotu. Gogoratu estekek behar den lotura dutela ziurtatu behar duzula.
  6. Zure edizioaren iruzkinean, beste lankide batzuentzat erakargarri izateko moduan zehaztu egin duzuna. Beren arreta erakarriko du historialean.
  7. Egin duzun zirriborroa zure ardurapekoa bada, lagundu. Aste batzuen buruan inork ez badu laguntzen zure zirriborroan, zuk zeuk egin, besterik gabe. Agian zirriborroa ez zen horren ona eta horren erakargarria; ezin baduzu artikulu osoa egin, gutxienez egin zirriborro hobea.
  8. Ez da nahikoa estelak (barruko zein kanpoko). Estekek artikulua zehazten laguntzen dute, baina ez dute, berez, idazten ari zaren artikuluaren gaiaz asko adierazten.

Aholku hauek parrafada bat idatzi gabe ere kontuan har daitezke. Seguruenik zirriborro perfektu laburrenak bi esaldi izango ditu, baina bi esaldi on izango dira, darabilzun gaia argi azalduko dutenak. Ez bazara gaiari buruzko zentzuzko bi esaldi idazteko gai, agian hobe izango da ez egitea.

Agian aholku hauei jaramonik egitea ez duela merezi pentsatuko duzu; izan ere, zure ordez egingo du norbaitek. Hori du on, zalantzarik gabe, wikiak. Baina ezin bazara zu zeu artikulu osoaz arduratu, gutxienez saiatu zure ekarpena besteentzako gonbite eta pizgarri izan dadin.

Iturria: Wikipedia