Didaktekari buruz
Didakteka Santurtziko Udal Euskaltegiak bultzatutako ekimena da eta helburu nagusia euskara-irakasleen esku beren lanean baliagarriak gerta daitezkeen era guztietako materialak uztea da, teoria eta hausnarketa uztartuz hezkuntza-praktikaren mesedean. Horretarako, euskara irakatsi eta ikasteko tresnak, baliabideak eta dokumentazioa era sistematikoan eta kolaboratiboan bildu eta sailkatu nahi ditugu.
Sarri entzun dugu euskara irakasleen arteko harremana sustatu behar dela eta han eta hemen abian jarri diren ekimenak ezagutzeaz gain, horiek guztiak jasoko dituen bilgune bat behar dela. Hara non IKT-ek aukera paregabea eskaintzen diguten horretarako. Inora joan gabe eta gaur egun gero eta zabalduago dagoen tresneria informatikoa erabilita, era erraz eta eraginkorrean osa dezakegu benetako euskara irakasleen komunitatea.