Gaitasun komunikatiboa

Didakteka(e)tik
Abel (Eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 10:00, 28 Maiatza 2007

(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Helduen euskalduntzearen azken helburua, Helduen Euskalduntzerako Oinarrizko Kurrikuluak (HEOK) aitortzen duenez, gaitasun komunikatiboa lortzea da. Helburu nagusia izateaz gain, azken hogeita hamar urteetan hizkuntzalaritza aplikatuak egin dituen aurrerapausoen ondorio dugu gaitasun komunikatiboa, hizkuntzari buruzko ikuspegi berria eskaini diguna.

Hymes-ek (1971) gaitasun komunikatiboaren kontzeptua formulatu arte, hizkuntzalaritzak testuingurua kontuan hartu gabeko analisiak egiten zituen. Ildo horretan, ezagunak dira, bai Saussure-ren bereizketa (hizkuntza / hizketa), bai eta Chomsky-k gerora egindakoa ere (gaitasun linguistikoa / performantzia).

Saussurek hizkuntza —hizkuntz komunitate bateko hiztun guztien burmuinean den sistema gramatikala— eta hizketa —sistema horren aktualizazioa norbanakoen hizkuntz ekintzetan— bereizi zituen. Saussure-rentzat hizkuntzalaritzaren aztergai bakarra hizkuntza da. Bere ustez, hizkuntza sinfonia batekin aldera daiteke:

La lengua puede compararse con una sinfonía cuya realidad es independiente de la manera en que se ejecute; las faltas que puedan cometer los músicos no comprometen lo más mínimo esa realidad. (Curso de lingüística general, 63 or.)

Chomskyk, bestaldetik, gaitasun linguistikoa kontzeptua sortu zuen. Gaitasuna jatorrizko hiztun idealizatu batek bere ama-hizkuntzaz duen barne-ezagutza izango litzateke. Ikus ditzagun kontzeptu honen hainbat muga:

- Hiztun-entzule idealak perpausak, ez enuntziatuak, ekoiztu eta ulertzeko gaitasuna deskribatzen da. Hiztun idealik, ordea, ez da eta beraz, maila teorikoa baino ez luke izango.

- Hiztun-entzule ideala hiztun-komunitate homogeneo batekoa izango litzateke, eta dakigunez, hizketan ez dago komunitate homogeneorik.

Esan bezala, beraz, estrukturalismoak eta gramatika sortzaileak hizkuntza edo gaitasuna aztertu nahi zuten, hizketa eta performantziari muzin eginik: hizkuntzaren alderdi idealizatuaz baino ez dira arduratzen, erabilera eta testuingurua albo batera utzita. Horregatik, Hymes-en ekarri nagusia , soziolinguistikaren alorretik, testuinguruaren garrantziaren balioa azalaraztea izan zen. Hala, komunikazio-egoera jakinetan hizkuntzaren benetako erabilera zen aztertu beharrekoa.

Hori horrela, Hymes-entzat gaitasun komunikatiboak giza testuinguru ezberdinetan gertatzen den hizkuntzaren erabilera gidatzen duten arau sozial, kultural eta psikologikoak hartzen ditu kontuan (Alcaraz & Martínez, 1997).

Cenozek (1996) Chomskyren gaitasun linguistikoa eta gaitasun komunikatiboaren arteko aldeak honetara biltzen ditu:

Kontzeptu honek, ordea, formulazio bat baino gehiago izan du Hymes-ek sortu zuenetik, hala nola, Canale eta Swain-ek eginikoa (1980), Canale-rena (1983), Van Ek-ena (1986), Bachman-ena (1990) edo Celce-Murcia et al.-ek eginikoa (1995). Hemen ez dugu kontzeptu honen bilakaera aztertuko, eta labur-labur baino ez bada ere, gaitasun komunikatiboaren dimentsioak zertan diren berrikusiko dugu.


[[Kategoria:Hizkuntza]