Hizkuntz erabilera
Didakteka(e)tik
Hizkuntz erabilerak –hizkuntz ikaskuntza barne– bere baitan hartzen ditu pertsonek, gizabanako eta gizarte-agente gisa, burutzen dituzten jarduerak. Pertsonek gaitasun batzuk garatzen dituzte, bai orokorrak bai, bereziki, hizkuntz gaitasun komunikatiboak. Pertsonek, bestalde, testuinguru desberdinetan eta baldintzen eta murrizketen baitan erabiltzen dituzte beren eskura dauden gaitasunak, hizkuntz jarduerak burutzeko. Jarduera horiek prozesu linguistikoak dakartzate beraiekin, testuak ekoiztu eta ulertzeko, alor berezietako gaien inguruan, jarduerak ahalik eta ongien burutzeko, egokienak diruditen estrategiak erabiliz. Partaideek jarduera horien gainean duten kontrolak gaitasunen indartzea edo aldatzea ekarriko du.