Didakteka:Kolaboratzaileentzako arauak
Laguntza |
|
Hiru eratan lagun dezakezu Euskararen Kurrikulu-proiektuaren inguruko lan honetan:
Edukiak
Dagoeneko idatzita dauden artikuluak osatu
Santurtziko Udal Euskaltegiak hainbat ataletan banatuta ipiniko du guztion eskura euskararen ikaskuntza-irakaskuntzari buruzko dokumentazioa. Dokumentazioa artikulutan banatuta egongo da eta horietako bakoitza osatu eta aberastu egin daiteke gainontzekoon ekarpenekin. Artikuluren bat osatu nahi baduzu, edita ezazu eta idaz ezazu zure ekarpena.
Artikulu bati buruzko eztabaida sortu
Artikulu bat komentatu edota eztabaidatu nahi baduzu, zoaz artikulu horri dagokion eztabaida-orrira. Horretarako, sakatu goiko eztabaida botoiari. Idatzi bertan zure iritzi, kezka edota zalantza eta gorde orria.
Artikulu bat sortu
Ikusten baduzu gai jakin bati buruzko artikulua falta dela, zeuk sortu ahal duzu. Horretarako, idatzi bilatzeko kutxan artikuluak izango duen izenburua eta sistemak ez duela aurkitu esaten dizun orria erakutsiko dizu. Horren hasieran dago orri hori sortzeko esteka. Horri sakatu eta hasi idazten!
Oharra
- Didaktekari ekarpenak egin ahal izateko, derrigorrezkoa da erabiltzaile-kontua sortzea. Aparteko:Userlogin&returnto=Aparteko:Userlogout Hemen duzu harpidetzeko modua.