Estrategia kognitiboak

Didakteka(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Definizioa

Estrategia kogntiboak, estrategia metakognitiboekin eta elkarreragin-estrategiekin batera, ikasleek erabiltzen dituzten ikas-estrategietako mota bat dira.

Estrategia kognitiboak ikasleek beren ikasteko eta memorizatzeko gaitasuna areagotzeko erabiltzen dituzten jokabideei eta prozesuei dagozkie, bereziki, hainbat jarduerari ekitean indarrean jartzen dituztenei.

Hauek izan daitezke:

  • Errepikapena, identifikatzeko eta buruz ikasteko balio duen estrategia.
  • Elementuen birtaldekatzea orden-irizpideen arabera. Hizkuntzen kasuan: orden semantikoa, orden sintaktikoa, e.a.
  • Inferentzia: ahozko zein idatzitako testuaren edo egoeraren elementuak erabiltzea hipotesiak egiteko edo esplizitoki adierazi ez den zentzua emateko.
  • Barne-sintesia memorizatzea errazteko aldizka burutzen den barne-birformulazioa da.
  • Dedukzioa ezagutzen diren arauak tankera bereko arazo berriak konpontzeko erabiltzean datza. Deduzitzen dugunean, orokorretik partikularrera egiten dugu.
  • Indukzioa edo jeneralizazioa antzeko ezaugarriak dituzten kasu ezberdinetatik arau orokorrak formulatzean datza. Induzitzean, partikularretik orokorrera egiten dugu.
  • Irudi mentalak sortzea egoera edo elementu bat egituratzeko eta gordetzeko baliagarria izan daiteke.
  • Tranferentziaren bidez aurreko egoeretan ikasitako arauak egoera berrietan aplikatzen ditugu.
  • Elaborazioa aldez aurretik ezagutzen ditugun informazioei datu berriak lotzean datza, horrela, hizkuntza-esperientziari egokiago lotzen zaion irudikapena lortzen da.