Ikasgela birtualak
Hezkuntza eta teknologia |
|
Gaur egun ez dago adostasun handirik ikasgela birtual edo irakaskuntza telematikoaren oinarrian dauden tresna horiek izandatzeko momentuan. Izan ere, asko dira erabilitako izenak, besteak beste, LMS (Learning Management System), LCMS (Learning Content Management System), CMS (Course Management System) , Ikasteko ingurune birtuala, plataforma telematikoa...
Prestakuntza-tresnak diren aldetik, sistema hauek sorreran eta garapenean dualtasun pedagogikoa eta teknologikoa dute (García Peñalvo, 2005). Pedagogikoki, sistema hauek ezin dira izan informazio digitalaren biltegi hutsak: eredu pedagogiko jakinek gidatu behar dituzte irakaskuntza-jarduerak. Teknologikoki, ikasteko eta irakasteko prozesuak software-aplikazioetan oinarritzen dira, gehienetan web inguruneetan, eta hezkuntza-sistemetan behar diren administrazio, ikaskuntza eta segimendu-prozesuak bideratzeko moduluak eskaintzen dituzte. Halaber, hezkuntza-jardueran ari direnen arteko komunikazio pedagogikoa erraztu behar dute aplikazio informatiko hauek.
Hezkuntza-zereginei lotuago, Scagnoli-k (2004) ikasgela birtualak ondoko funtzioak bete ahal izateko tresnak edo osagaiak izan behar ditu:
Informazioa zabaltzea Ideiak eta esperientziak trukatzea Ikasitakoa aplikatzea eta esperimentatzea Ezagutzak ebaluatzea Sistemaren segurtasuna eta konfidantza izatea