E-Learning
Didakteka(e)tik
Ezin konta daitezke azken urteotan e-Learning edo irakaskuntza telematikoaz eman diren definizioak. Horietako bat Caberok eta Castañok (2005) eskaini digute:
- En un sentido estricto, podríamos decir que consiste en la utilización de la web como medio y recurso para la realización de actividades formativas; es decir, implica todas las acciones formativas que se realizan apoyándose en las nuevas tecnologías de la información y comunicación (videoconferencia, multimedia,…) fundamentalmente en Internet, y en sus herramientas de comunicación sincrónicas y asincrónicas, procurando con ello alcanzar un entorno flexible para la interacción del alumno con la información, y la participación en la acción educativa.
Hona hemen, bestela esanda, heziketa-molde honen ezaugarri nagusiak:
- Teknologiaren erabilera oinarrizkoa izango da (batez ere interneten zerbitzuekin lotutako aplikazioak)
- Informazioa eskuratzea aribidetako bat izango da, baina...
- helburu nagusia informazio eta datu horiek ezagutza bihurtzea izango da, ezagutzak eraikitzea, alegia.
- Horretarako, bitarteko guztiak baliatu beharko dira (tutorea, ikaskideak, ikas-materialak, euskarri ezberdinak...).
Jarraian eLearning delakoari helduko diogu bi ikuspuntutatik: ikasi beharra duenarenetik eta irakaskuntza-prozedurak jakinak abian jarri eta bideratu behar dituenarenetik.