Moodle
Moodle online moldeko ikastaroak sortzeko programa-multzoa da. Garabidean dagoen kode irekiko proiektua da eta giza konstruktibismoak gidatutako hezkuntza-egoerak bultzatu nahi ditu. Aurreko artikulu batean plataforma telematikoak izan genituen hizpide. Artikulu-sail honetan horietako baten ezaugarri nagusiak aztertuko ditugu: Moodle
Moodle (Modular Object-Oriented Dynamic Learning Environment delakoaren laburdura) Martin Dougiamas australiarrak sortuz zuen 2001ean eta harrez geroztik ikaragarrizko arrakasta eta zabalkundea izan du mundu osoko hezkuntza-erakundeen artean. Gaur egun, Moodle 70 hizkuntzatara itzulita dago (euskarara ere bai), eta 75.000 profesional baino gehiago ari dira elkarlanean plataforma hobetzen eta osatzen.
Moodle, izatez, Course Management System edo Ikastaroak Kudeatzeko Sistema da (CMS). Ardatza, beraz, ikastaroa da eta modularra izaki, tutoreak ikaragarrizko erreztasunez molda dezake bere irakasgaia online erako esparru bat erabiliz.
Ezaugarri teknikoak
Hona hemen sistemaren hainbat ezaugarri tekniko:
- Moodle Unix, Linux, Windows, Mac OS X, Netware eta PHP onartzen duten bestelako sistema eragileen gainean ejekutatzen da (Web ostalari gehienek onartzen dute).
- Moodle era modularrean dago diseinatuta. Hartara, erraztasun handia ematen du maila askotan hainbat eta hainbat funtzio gehitzeko (eta kentzeko).
- Moodle oso erraz eguneratzen da bertsio batetik hurrengora (eguneratzeko eta datu-baseak aldian-aldian konpontzeko barne-sistema du).
- Moodle-k datu-base bakarra erabiltzen du (beharrezkoa izanez gero, beste aplikazioekin konparti dezake).
- Moodle-k datu-baseen abstrazio osoa erabiltzen du, datu-baseen mota behinenak onartzen ditu.
- Enfasi handia jarri da plataforma osoaren ziurtasunean: formulario guztiak berrikusten dira, kokiak enkriptatzen dira, e.a.
Ezaugarri pedagogikoak
Irakaskuntzaren ikuspuntutik, berriz, ondoko ezaugarriak dira interesgarri:
- Moodle-k giza pedagogia konstruktibista eta soziala bultzatu nahi du (lankidetza, jarduerak, hausnarketa kritikoa, e.a.)
- Moodle egokia da online erako eskolak emateko, baina baita aurrez aurreko ikaskuntzaren osagarri gisa ere.
- Moodle-k teknologia erraz, arin, eraginkor eta bateragarrian egindako nabigatzaile-interfaza du.
- Ikastaro-zerrendak zerbitzarian dauden ikastaro guztien deskribapen laburra erakusten du, eta baita horietara bisitari gisa sartzeko aukera ere.
- Ikastaroak kategoriaka sailka daitezke eta horien bilaketarako aukera ere ematen du (Moodle gune batek milaka ikastaro izan ditzake)
- Testua idatzi beharreko eremu guztietan WYSIWYG erako HTML editorea erabiliz idatz daiteke (baliabideak, foroetako mezuak, egunkarietako sarrerak, e.a.)