E-Learning
Didakteka(e)tik
Definizioa
Electronic Learning delakoaren laburdura (Ikaskuntza elektronikoa).
e-Learning-a hezkuntza-jarduerak burutzeko internetez baliatzea da, IKTek eskaintzen dituzten baliabideak (multimedia, bideo-hitzaldiak...) eta komunikazio-tresnak (sinkronoak nahiz asinkronoak) erabiliz, eta ingurune malgua sortaraziz. Horrela, ikaslearen eta edukien arteko interakzioa bultzatu nahi da, hezkuntza-jardueretan parte hartzea mesedetuz.
Hona hemen, bestela esanda, heziketa-molde honen ezaugarri nagusiak:
- Teknologiaren erabilera oinarrizkoa izango da (batez ere interneten zerbitzuekin lotutako aplikazioak)
- Informazioa eskuratzea aribidetako bat izango da, baina...
- helburu nagusia informazio eta datu horiek ezagutza bihurtzea izango da, ezagutzak eraikitzea, alegia.
- Horretarako, bitarteko guztiak baliatu beharko dira (tutorea, ikaskideak, ikas-materialak, euskarri ezberdinak...).