C1

Didakteka(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Definizioa

Bosgarren Erreferentzia Maila. ALTEren Laugarren mailarekin lotzen da.

Eraginkortasun handiaz komunikatzeko gaitasuna adierazten du, egokitasuna nahiz erregistroa errespetatuz, gaiak ezezagunak izan arren.

Eskala globalaren definizioa

Ulertzen ditu testu luzeagoak eta konplexuagoak, eta atzematen adierazpenen zentzu inplizitua. Jariotasunez eta zailtasunik gabe hitz egiten du, adierazpenen bila ibili gabe. Hizkuntza malgutasunez eta eraginkortasunez erabiltzen du helburu akademikoetarako, profesionaletarako eta sozialetarako. Testu argiak, ondo antolatuak eta zehaztuak ekoizten ditu gai konplexuei buruz, erabilera kontrolatua erakutsiz egituretan, lokailuetan eta kohesio-mekanismoetan.