Aldagai psikosozialak

Didakteka(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Hizkuntzaren jabekuntzari eta erabilerari eragiten dieten elementuen artean, aipatzekoak dira aldagai psiko-sozialak.

Horien barruan ondokoak sartu ohi dira (Cenoz & Valencia, 1993):

Gaur egun adostasun handia dago aldagai hauek eraginik izan badutela 2Hren ikas-prozesuan. Hala ere, ikerketen emaitzek ez dute hezkuntza-praktikari begirako ekarri handirik egin. Are gehiago, emaitzak askotan kontraesankorrak edo partzialak izan dira (Larsen-Freeman & Long, 1991:190).

Ildo horretan, motibazio instrumentalak integratzaileak besteko eragin positibo izan dezake ikaskuntzan. Horretaz gain, badirudi motibazio integratzailea kontaktuan dauden hizkuntzen kasuan baino ez dela gertatzen, 2Hren ikas-prozesuan, alegia. Atzerriko hizkuntza ikasteko testuinguruetan, berriz, ia kasu gehienetan motibazio instrumentala izango da nagusi.

Bestaldetik, badirudi hizkuntzaren ikaskuntzarenganako jarrerek hizkuntza ikasi eta erabiltzean eragin esanguratsua dutela. Horregatik, jarrerek ikas-prozesuan izan dezaketen eraginaren nolakotasuna asko ikertzen ari da, ikasleen usteak izeneko ikerketa-ildoa sortuz. Izan ere, instrukzio estrategikoak (edo ikasten ikastea) ikasleen uste, iritzi eta errepresentazioak zein diren arakatzea eskatzen du.

Bibliografia

  • LARSEN-FREEMAN, D; LONG, M. (1991): An Introduction to Second Language Acquisition Research. London, Longman (Espainieraz: Introducción al estudio de la adquisición de segundas lenguas, Madrid, Gredos, 1994)