«Autoikaskuntzarako oinarrizko baliabideak: aholkularitza-saioak.»: berrikuspenen arteko aldeak

Didakteka(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
(Testuinguruak sortutako berezitasunak)
(Sortutako diskurtsoa: elkarreragina)
85. lerroa: 85. lerroa:
  
1. Eztabaida
 
1. Eztabaida
 +
 
Hauxe izango da aholkularitza-saioetan garatuko den diskurtso nagusia. Eztabaidaren bidez aholkulariak ikaslearen uste, nahi eta beharrak agerian uztea lortu nahi du. Aholkulariaren helburuetako bat, nagusia agian, ikasleak bere lanean beharko dituen irizpideak lortzea da. Lehenengo lana, ordea, gehienetan modu inkontzientean erabiltzen dituenak aztertzea da eta horiek agerian uztea lortu beharko du. Lan hau eztabaidaren bidez garatuko da. Hurrengo fase batean irizpide horien egokitasuna aztertu ondoren, bestelako zein den komenigarria eta erabilgarria erabakitzen lagundu beharko dio ikasleari. Eztabaidan lau baliabide nagusi erabiliko ditu aholkulariak. Guztien arteko oreka lortzen saiatu beharko du, gehiegikeriek kalte egin baitezakete.
 
2. Azalpena
 
2. Azalpena
 +
 
Zenbaitetan, aholkulariak ikasleak egindakoa edota esandakoa azaldu egin beharko dio adituaren ikuspuntutik. Aditua den aldetik, beste perspektiba batekin azter eta azal ditzake arazoak. Argi ibili beharko du ordea, aurrean duena ez baita bera bezalako aditua. Bere mezua modulatzen jakin beharko du eta aurrean duenari egokitzen, kontua ez baita bere ezagutzak agerian uztea baizik eta informazio berria eta ikuspuntu ezberdina ikaslearen esku era erabilgarrian ipintzea.
 
3. Argudioa
 
3. Argudioa
 +
 
Erabiliko dituen irizpideak erabakitzeko azalpenez gain argudioak ere erabili beharko ditu ikasleak eta baita aholkulariak ere. Argudioek ere ikasleak ulertzeko modukoak izan beharko dute. Horretarako ustetik frogetarako jauzia egin beharko da. Ikasleak edozer aukera dezake egokia dela frogatuz gero. Aholkulariaren lanetako bat emandako informazio guztia frogatzeko moduan planteatzea izango da.
 
4. Sujerentzia
 
4. Sujerentzia
 +
 
Aholkulariak ez du inongo erabakirik hartu behar. Hau da sistema honen berezitasun handiena. Horretarako aginduak alde batera utzi eta sujerentziak egin beharko ditu. Ikasleak sujerentziak bere horretan hartzea lortu beharko du. Arriskutsua izan baitaiteke ikasleak agindu bezala ulertzea. Bere mezuak moldatzen jakin beharko du hau gerta ez dadin.
 
5. Adibideak
 
5. Adibideak
 +
 
Argudioen puntuarekin lotuta egongo da hau, batez ere. Ikasleari gauzak ulertzeko eta erabiltzeko moduan jarri behar bazaizkio errazena adibideak ematea izan daiteke; baina  ez edonolako adibideak. Zuzen-zuzen bere egoerarekin eta ezagutzekin lotuta daudenak badira askoz errazago ulertu eta bereganatuko ditu. Ezinbestekoa da, beraz, ikaslea ondo ezagutzea, ikaslearen inguruak, esperientziek, eta abarrekoek eskain dezaketena aprobetxatzeko.
 
08:16, 19 Azaroa 2007(e)ko berrikuspena

Egilea: Pedro Lonbide
Erakundea: Santurtziko Udal Euskaltegia
Data: 1999
Non:

Sarrera

Azken urteotan guztion ahotan, ekimen askoren oinarrietan, ikerketan eta gure eguneroko lanean hainbat kontzeptu eta errealitate berri azaldu dira: autonomia, autoikaskuntza, baliabide-zentruak, autoikaskuntza-gelak, ikasten ikasi, e.a. Horien inguruan, azpian eta baitan kokatu beharko dugu aholkularitza-zerbitzua eta aholkularitza saioa. Aldez aurretik, ordea, komeni da aurreko guztiak, labur bada ere, definitzea ondorengo kokapenean arazorik sor ez dadin.

Autonomiaz nor bere ikas-prozesuen arduradun izatea ulertzen dugu. Ikasleak lortu duen edo lor dezakeen gaitasuna da eta beste bost azpigaitasunek osatzen dute: helburuak ezartzeko gaitasuna, helburuok lortzeko bitartekoak bilatzeko eta erabiltzeko gaitasuna, erritmo egokian aritzeko gaitasuna, egindako lana ebaluatzeko gaitasuna, teknikak eta metodoak aukeratzeko gaitasuna (Holec, 1979).

Gaitasuna hauek direla eta sortu zen “ikasten ikasi” kontzeptua. Ikasleak ezer ikasteko, ikasten jakin behar du eta ez badaki ikasi egin beharko du. “Ikasten ikasi” hau ikasi beharrekoa (gure kasuan, hizkuntza) ikasten hasi aurretik gara daiteke edo aldi berean; modu esplizituan egin daiteke, edo inplizituan. Ikaslearen, ikas-estiloaren eta egoeraren araberako erabakiak izango dira hauek guztiak.

Baliabide zentroak eta autoikaskuntza-gelak kontzeptuok abian jartzeko gune bezala sortu ziren. Bertan, ikasleak behar ditzakeen bitartekoak aurkituko ditu, bere erritmoan aritzeko aukera izango du eta helburuak ezartzeko, ebaluatzeko tresnak eta teknika ezberdinak eskainiko zaizkio. Izan dezakete, hala ere, eta gaur egun eskaintzen diren horrelako askok badute nolabaiteko gezur bat. Alferrikakoak izango dira guztiak aurrerago esan dugun puntu bat ahazten badugu: autonomia gaitasuna da eta gaitasun hori lortu eta garatu egin behar da. Ikaslea ez bada gai eskura dituen bitarteko horiek guztiak erabiltzeko edo beste norbaitek ezartzen badizkio prozesuak ez du ikasketa autonomo baten inongo arrastorik.

Horretara datoz aholkularitza-zerbitzuak. Ikaslearen autonomia garatzeko tresna bat dira. Bertan aholkulari batek ikasten, hobeto ikasten, azkarrago ikasten lagunduko dio. Ez dio irakatsiko; bere ikasteko modua, dituen gabeziak, beharrak aztertzen eta horien araberako erabaki egokiak hartzen lagunduko dio.

Partaideak

1. Aholkularia

Aholkulariaren lehenengo eginkizunetako bat bere lana eta zeregina zehaztea da. Horretarako, ondo bereiztu behar dira bi lan: aholkulariarena eta irakaslearena.

Irakaslea ikasleari irakasteko dago. Honek hainbat eta hainbat erabaki hartzea suposatzen du eta modu askotara egin badaiteke ere zer irakatsi, nola irakatsi, zertarako irakatsi, noiz irakatsi erabaki beharko ditu. Nahiz eta ikaslea ahalik eta gehien kontuan hartu, irakaslearen erabakiek markatuko dute irakaskuntza prozesua eta beraz, ikaskuntza prozesua.

Aholkularia, berriz, laguntzeko dago. Ikaslearenak izango dira bere ikas-prozesuari buruzko erabaki guzti-guztiak. Aholkulariak ez du ezer erabakiko; baina ikaslearen erabakiak aztertu eta zein gabezia, zein ondorio, zein behar ekar dezaketen eta zer adierazten duten azalduko dio ikasleak ikasten ikas dezan.

Orokorrean esanda, hiru lan egin beharko ditu aholkulariak. Batetik, saioetan ikasleak esandakoa eta egindakoa aztertu beharko du uneoro ikaslearen diagnostiko egokia egiteko. Ikaslearen egoera, beharrak eta gabeziak detektatu beharko ditu aholkularitza saioetan esandakotik. Behin lan hau eginda, ikasleak beharrezko izango duen informazioa eman beharko dio, eta hau izango da bigarren lana. Ikasleak ez duen eta beharrezko duen informazioa eskuratzea. Geroago aztertuko dugu nola egin daitekeen lan hau. Hirugarren lana psikologikoki eustea izango da. Gauza jakina da ikas-prozesuak desorekak sortzen dituela, eta are gehiago horrelako egoera batean; beraz, aholkulariaren lana izango da ikasleari desoreka horiei aurre egiteko moduak, desorekak erlatibizatzeko bideak, e.a. eskaintzea.

Orain arte esandakoarekin, aurrerago argiago ikusiko bada ere, argi ikusten da aholkulariak egin beharreko lanerako ohiko irakasle batek ez bezalako beharrak izango dituela eta prestakuntza ere ezberdina beharko duela. Hizkuntzan aditua izan beharko du, baina ez derrigorrez ikasleak ikasi nahi duen hizkuntzan; hizkuntza bat zer den, nola aztertzen den, zein unitate dituen, zein erlazio duen kulturarekin, nola gauzatzen den jakin beharko du. Ikasten jakin beharko du: ez bakarrik berak nola ikasten duen, zein bide dauden, zein estilo, zerk zer ekartzen duen, zein ondorio duen eginkizun bakoitzak, hitz batean, ikaskuntzan ere aditua izan beharko du. Horretaz gain, hori guztia trasmititzen jakin beharko du. Bakarkako elkarrizketetan esaten denari, esaten ez denari eta esateko moduari ahalik eta etekin handiena ateratzeko gai izan beharko du eta guztia, ahal dela, momentuan bertan. Aurrean duenari egokitzen jakin beharko du ikaslearen beharretara eta moduetara makurtu beharko baitu.

2. Ikaslea

Aurrerago esan dugu nolako gaitasuna izan beharko duen ikasle autonomoak. Baina ez gero pentsatu ikasleek berez dakartela gaitasun hori. Zenbaitek garatuago badu ere, gaur egungo egoeran (aurretiko esperientziak, gaitasun ezak, e.a.) oso gutxi dira besterik gabe ikasten dakitenak. Beraz, aholkulariak aurrean izango dituenak ikasten ikasteko prozesuan hasierako egoeretan dauden ikasleak izango dira gehien bat. Askok hizkuntza ikastea eta ikasten ikastea bi gauza ezberdin eta inongo loturarik gabeak direla pentsatuko dute. Askok aholkularia irakasle partikularra dela pentsatuko dute. Askok emaitzak hasiera-hasieratik ikusi nahiko dituzte.

Horren guztiaren aurka aritu beharko du aholkulariak. Ez dugu ahaztu behar ikaslea ez dela aditua eta askotan ez da kontziente zer nahi, zer behar edo zergatik egiten dituen gauzak. Urteetan izandako ikas-prozesuen inertzia hor dago eta horri ihes egitea oso lan nekeza da ikaslearentzat. Ezin zaio egun batetik bestera bere ohitura eta usteak aldatzeko eskatu, are gutxiago exijitu.

Testuinguruak sortutako berezitasunak

1. Lekua

Aholkularitza saioak baliabide-zentroan egiten dira, jakina. Baina horrek baditu hainbat ondorio eta kontrolatu ezean kaltegarriak izan daitezke ikas-prozesuan. Garrantzizkoena sortzen duen egoera asimetrikoa da. Ikaslea ez dago bere elementuan eta duen babesa oso eskasa da.

Aholkularia bere terrenoan dago, etxean. Ezagutzen du egoera fisikoa eta kontrolatu egiten du. Aditua izateaz gain, bere eskura ditu babesak behar izatekotan. Ikasleak, berriz ez; “arerioa”ren etxean ari da jokatzen eta horrek urduritasuna, egonezina sor dezake.

Aldagai horren garrantzia aholkulariak txikitu beharko du egoera ahalik eta atseginen eta ikaslearen ahalik eta aldekoen bihurtuz. Denborarekin, ikaslea lasai eta gustura sentitzea lortu beharko du.

2. Denbora

Saioek informazioa trukatzeko behar beste denbora izan behar dute; ez nekatzeko, baina bai probetxuzko ondorioak ateratzeko beste. Denbora luzeegiz arituz gero, nekea, aprobetxamendu-ezaren ustea eta haserrea sor daitezke. Aholkulariak jakin beharko du unean-unean zenbat denbora eskaintzea komeni den, baina, saio bakoitzeko 45 minutu aritzea nahikoa izan daiteke. Zenbatero ikasleak ezarriko badu ere, astero egitea izan daiteke gomendagarri batez ere hasieran.

Horrek aukera emango du ikaslearen eta egindako lanaren jarraipena egiteko eta hartu diren eta hartu behar diren erabakiak aztertu eta une egokian ezarri, aldatu edo baztertzeko. Ikasleak bere autonomia garatzen duen neurrian aholkuariaren behar txikiagoa izango duenez, saiotik saiora tarte luzeagoa utzi beharko da eta saioak ere bestela gauzatuko dira.

3. Kontrola

Lehen esan dugun bezala sortuko den egoera asimetrikoa izango da eta horrek elkarrizketan eragin zuzena izango du. Ikaslea saioaren kontrola aholkulariaren esku uzten saiatuko da eta elkarreraginean pasibo agertuko da.

Hasiera-hasieratik kontrolatu beharreko arazoa izango da hau; bestela, lortu nahi den gaitasunaren kontrako ohiturak eta usteak sortuko eta indartuko ditugu.

Ikasleak ikas-prozesua bere gain hartzea lortu nahi badugu, hasieratik saiatu beharko dugu aholkularitza-saioen kontrola ere bere gain uzten eta horretarako eskura ditugun bitarteko guztiak erabili beharko ditugu.

3.1. Isiluneak

Elkarrizketan isiluneek berezko funtzioa eta esanahia dute. Egoera simetriko batean isiluneak normalak dira; baina, aztertzen ari garen egoera asimetrikoan sortzen direnek egoeraren kontrolarekin lotura zuzena dute. Ikaslea isilik geratzen denean isilunea apurtzea aholkulariari dagokiola eta gehien dakienak hitz egin behar duela uste izango du. Isilune horiek berak apurtu behar dituela eta pentsatzen duena, dituen kezkak, usteak, e.a. agerian uzteko momentuan dagoela jakinarazi behar zaio. Horretarako ahalik eta gehien luzatu beharko ditu aholkulariak isiluneak, ikaslea hitz egitera behartuz. Jakina, une batetik aurrera egoera bortitz bihur daitekeenez, aholkulariak adi egon beharko du ikaslea gaizki senti ez dadin.

3.2. Txandak

Aurreko puntuarekin lotuta dago elkarrizketan parte hartzen dutenen arteko txanden banaketa. Egoera simetrikoan txandak modu naturalean banatzen dira; baina, gure egoera ez denez simetrikoa izango, ikasleak txanden kontrola aholkulariaren esku uzten saiatuko da. Bai isiluneak apurtzeko orduan, baita mozteko edota hitza hartzeko orduan aholkulariak beti ikasleari utzi beharko dio lehenengo aukera. Hitz egiten ari denean ikasleak mozteko keinu txikiena egiten badu, hitza eman beharko dio alde batetik konfiantza har dezan eta bestetik benetako kontrola hartzeko.

Sortutako diskurtsoa: elkarreragina

1. Eztabaida

Hauxe izango da aholkularitza-saioetan garatuko den diskurtso nagusia. Eztabaidaren bidez aholkulariak ikaslearen uste, nahi eta beharrak agerian uztea lortu nahi du. Aholkulariaren helburuetako bat, nagusia agian, ikasleak bere lanean beharko dituen irizpideak lortzea da. Lehenengo lana, ordea, gehienetan modu inkontzientean erabiltzen dituenak aztertzea da eta horiek agerian uztea lortu beharko du. Lan hau eztabaidaren bidez garatuko da. Hurrengo fase batean irizpide horien egokitasuna aztertu ondoren, bestelako zein den komenigarria eta erabilgarria erabakitzen lagundu beharko dio ikasleari. Eztabaidan lau baliabide nagusi erabiliko ditu aholkulariak. Guztien arteko oreka lortzen saiatu beharko du, gehiegikeriek kalte egin baitezakete.

2. Azalpena

Zenbaitetan, aholkulariak ikasleak egindakoa edota esandakoa azaldu egin beharko dio adituaren ikuspuntutik. Aditua den aldetik, beste perspektiba batekin azter eta azal ditzake arazoak. Argi ibili beharko du ordea, aurrean duena ez baita bera bezalako aditua. Bere mezua modulatzen jakin beharko du eta aurrean duenari egokitzen, kontua ez baita bere ezagutzak agerian uztea baizik eta informazio berria eta ikuspuntu ezberdina ikaslearen esku era erabilgarrian ipintzea.

3. Argudioa

Erabiliko dituen irizpideak erabakitzeko azalpenez gain argudioak ere erabili beharko ditu ikasleak eta baita aholkulariak ere. Argudioek ere ikasleak ulertzeko modukoak izan beharko dute. Horretarako ustetik frogetarako jauzia egin beharko da. Ikasleak edozer aukera dezake egokia dela frogatuz gero. Aholkulariaren lanetako bat emandako informazio guztia frogatzeko moduan planteatzea izango da.

4. Sujerentzia

Aholkulariak ez du inongo erabakirik hartu behar. Hau da sistema honen berezitasun handiena. Horretarako aginduak alde batera utzi eta sujerentziak egin beharko ditu. Ikasleak sujerentziak bere horretan hartzea lortu beharko du. Arriskutsua izan baitaiteke ikasleak agindu bezala ulertzea. Bere mezuak moldatzen jakin beharko du hau gerta ez dadin.

5. Adibideak

Argudioen puntuarekin lotuta egongo da hau, batez ere. Ikasleari gauzak ulertzeko eta erabiltzeko moduan jarri behar bazaizkio errazena adibideak ematea izan daiteke; baina ez edonolako adibideak. Zuzen-zuzen bere egoerarekin eta ezagutzekin lotuta daudenak badira askoz errazago ulertu eta bereganatuko ditu. Ezinbestekoa da, beraz, ikaslea ondo ezagutzea, ikaslearen inguruak, esperientziek, eta abarrekoek eskain dezaketena aprobetxatzeko.

Hizkuntza

Irakaslearen lana hizkuntza irakastea baldin bada, elkarrizketetarako xede-hizkuntza erabiltzea justifikatuta dago. Bestelakoa da, ordea, aholkulariaren eginkizuna. Ez du hizkuntza irakatsi nahi baizik eta hizkuntza hori ikasten lagundu. Beraz, ikasleari aukera guztiak emango dizkion hizkuntza erabili beharko aholkularitza-saioetan. Horrek sarri ikaslearen ama-hizkuntza erabiltzea esan nahiko du.

Horrela egiteak ere lagunduko dio ikasleari zein den saioon helburua eta aurrean duena ez dela irakasle partikularra hobeto ulertzen. Dena dela, ikaslearen maila dela eta, xede-hizkuntza ere erabil daiteke beti ere ikaslea lasai sentitzen bada eta esan nahi duena esan nahi duen bezala esateko gaitasuna badu.

Ondorioak

Hona hemen, horrelako zerbitzu bat martxan ipini nahi duenak kontuan izan behar dituen hainbat puntu, egoeraren arabera zehaztu beharko direnak.

  1. Ahalik eta aholkulari gutxien: prestakuntza aldetik eskatzen duen esfortzuagatik, lanak exijitzen duen koordinazioagatik. Hala ere, egunen batean ikasleari aholkularia aukeratzeko aukera eman beharko litzaioke.
  2. Aholkulari bakoitzari gehienezko ikasle kopurua: bere lana nahi bezain ondo egin nahi badu eta lanak exijitzen duen jarraipen, prestaketa eta ebaluaketa lanak kontuan hartuta ez da komeni aholkulari bakoitzak dedikazio ordu bakoitzeko bi ikasle baino gehiago izatea.
  3. Ezaugarriak
    1. Ezagutzak
      1. Hizkuntza: aurretik azaldutakoaren arabera hizkuntzari buruzko ezagutza handiak izango ditu (ez euskarari buruzkoak, bereziki). Linguistika, neurolinguistika, psikolinguistika, pragmatika, linguistika kontrastiboa, diskurtsoaren analisia, testu-linguistika, linguistika aplikatua, e.a. ezagutu eta kontrolatu beharko ditu.
      2. Ikaskuntza: ikaskuntzan aditua izan beharko du (ez irakaskuntzan). Ikasteko moduak, ikas-estrategiak, ikas-estiloak, kognizioa, pertzepzioa, ikas-egoerak, e.a. ezagutu eta kontrolatu beharko ditu.
      3. Metodologia: hizkuntzak ikasteko metodologia desberdinak ezagutu eta aplikatzeko gai izan beharko du.
      4. Teknikak: ahalik eta teknika gehien ezagutu beharko ditu.
      5. Baliabide-zentroko materialak: derrigorrezkoa da zentroan zein material, non eta nola dauden jakitea. Eskura izan beharko ditu, gainera. Materialak ondo ezagutu beharko ditu; ez bakarrik zertarako diren baizik eta zein aukera eskaintzen duten eta zein aldaketa egin dakiekeen.
      6. Izaera: pertsona irekia izan beharko du. Traturako arazorik ez duena eta gustuko ez dituen egoeratan aise moldatzen dena.
      7. Elkarrekintza: Eztabaidarako izaera egokia duena baina besteari terrenoa ematen dakiena. Jendea konbentzitzeko gaitasuna izan behar du, diplomazia eta tenplea.
    2. Formazioa: martxan jartzeko momentuan aholkularien formazioa aztertu eta zein gabezia duten ikusita formazio plan egokia garatu beharko da.
  4. Non, noiz, nola: gutxienez gela bat behar da (hobe bi) eta gela irekitik hurbil. Bertan mahaia, aulkiak, arbela, ordenadorea, grabagailua, kasetea beharko lirateke. Saioak ikasleak eskatzen dituenean egin beharko lirateke; baina, printzipioz astean behin egitearekin nahikoa izango litzateke. Hasiera saioa edo saio pare bat diagnosirako eta azalpenetarako beharko lukete izan; ondorengoak egindakoa, hartutako erabakiak, erabilitako materialak, lortutakoa, helburuak aztertzeko izango dira.
  5. Aholkularia/sortzailea/kudeatzailea/harrera: figura diferenteak dira, nahiz eta zenbaitetan (hasieran batez ere) pertsona batek har ditzakeen lan bat baino gehiago. Aholkularia saioez aritzen da eta saioetan. Sortzaileak behar diren baliabideak sortzen aritu beharko luke eta aholkulariak eskatutakoa sortzen batez ere. Kudeatzaileak gela irekiaren kontrola eramango luke, zer non dagoen, ezer aldatu den edo aldatu behar den, arazo teknikoak konpondu, e.a. Harrerakoak zenbat ikasle, zein ordutan, nora eta zertara datozen kontrolatu beharko luke.