Didakteka:Kolaboratzaileentzako arauak

Didakteka(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Laguntza

Bi eratan lagun dezakezu Euskararen Kurrikulu-proiektuaren inguruko lan honetan:

Dagoeneko idatzita dauden artikuluak osatu

Santurtziko Udal Euskaltegiak hainbat ataletan banatuta ipiniko du guztion eskura bere kurrikulu-proiektua. Dokumentua artikulutan banatuta egongo da eta horietako bakoitza osatu eta aberastu egin daiteke gainontzekoon ekarpenekin. Artikuluren bat osatu nahi baduzu, edita ezazu eta idaz ezazu zure ekarpena.

Artikulu bati buruzko eztabaida sortu

Artikulu bat komentatu edota eztabaidatu nahi baduzu, zoaz artikulu horri dagokion eztabaida-orrira. Idatzi bertan zure iritzi, kezka edota zalantza eta gorde orria.