«Estrategia kognitiboak»: berrikuspenen arteko aldeak

Didakteka(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
 
1. lerroa: 1. lerroa:
 
==Definizioa==
 
==Definizioa==
  
'''Estrategia kognitiboak''', [[Estrategia metagokognitiboak|estrategia metakognitiboekin]] eta elkarreragin-estrategiekin batera, ikasleek erabiltzen dituzten ikas-estrategietako mota bat dira.
+
'''Estrategia kognitiboak''', [[Estrategia metakognitiboak|estrategia metakognitiboekin]] eta elkarreragin-estrategiekin batera, ikasleek erabiltzen dituzten ikas-estrategietako mota bat dira.
  
Estrategia kognitiboak ikasleek beren ikasteko eta memorizatzeko gaitasuna areagotzeko erabiltzen dituzten jokabideei eta prozesuei dagozkie, bereziki, hainbat jarduerari ekitean indarrean jartzen dituztenei.
 
Hauxe da oraingo bertsioa, 18:40, 20 Azaroa 2007 data duena

Definizioa

Estrategia kognitiboak, estrategia metakognitiboekin eta elkarreragin-estrategiekin batera, ikasleek erabiltzen dituzten ikas-estrategietako mota bat dira.

Estrategia kognitiboak ikasleek beren ikasteko eta memorizatzeko gaitasuna areagotzeko erabiltzen dituzten jokabideei eta prozesuei dagozkie, bereziki, hainbat jarduerari ekitean indarrean jartzen dituztenei.

Hauek izan daitezke:

  • Errepikapena, identifikatzeko eta buruz ikasteko balio duen estrategia.
  • Elementuen birtaldekatzea orden-irizpideen arabera. Hizkuntzen kasuan: orden semantikoa, orden sintaktikoa, e.a.
  • Inferentzia: ahozko zein idatzitako testuaren edo egoeraren elementuak erabiltzea hipotesiak egiteko edo esplizitoki adierazi ez den zentzua emateko.
  • Barne-sintesia memorizatzea errazteko aldizka burutzen den barne-birformulazioa da.
  • Dedukzioa ezagutzen diren arauak tankera bereko arazo berriak konpontzeko erabiltzean datza. Deduzitzen dugunean, orokorretik partikularrera egiten dugu.
  • Indukzioa edo jeneralizazioa antzeko ezaugarriak dituzten kasu ezberdinetatik arau orokorrak formulatzean datza. Induzitzean, partikularretik orokorrera egiten dugu.
  • Irudi mentalak sortzea egoera edo elementu bat egituratzeko eta gordetzeko baliagarria izan daiteke.
  • Tranferentziaren bidez aurreko egoeretan ikasitako arauak egoera berrietan aplikatzen ditugu.
  • Elaborazioa aldez aurretik ezagutzen ditugun informazioei datu berriak lotzean datza, horrela, hizkuntza-esperientziari egokiago lotzen zaion irudikapena lortzen da.