Gramatikaren lanketarako markoa

Didakteka(e)tik
Abel (Eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 12:05, 19 Azaroa 2007

(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Gramatikaren didaktika

Gaitasun linguistikoaren garapena mesedetzeko, ikus dezagun zer dioen Llobera-k (1995: 17):

(...) surgen propuestas que llevan a una enseñanza de la gramática basada en aproximaciones más inductivas que deductivas y en las cuales el profesor ayuda al estudiante más con claves que le permitan descubrir una posible explicación que con reglas explícitas de aplicación más o menos general.

Ildo horretan, Rutherford-ek (1987) gramatika irakasteko paradigma-aldaketa proposatzen du. Paradigma berria zertan den ikustarazteko, errepara diezaiogun beheko eskemari:

Eskema falta da

Martinez-ek (1999) Rutherford-en bereizketan oinarrituta, gramatika azaldu / gramatikaz hitz egin terminoak proposatzen ditu. Geuk ere, gramatikaren ikuspegi organikoa edo gramatikaz hitz egin proposamenekin bat egiten dugu.

Gramatika-instrukzioari buruzko ikerketa batzuek defendatzen duten hipotesia da ikasleak ez dituela arauak barneratzen; adibideak, datuak, hizkuntz laginak... baizik. Horiek aztertu eta hausnartuta, esplikazioa osatu nahian ibiliko litzateke ikaslea. Hipotesi horren arabera, badirudi irakats-estrategia induktiboak bultzatu behar liratekeela, deduktiboen kaltetan. Gure ustez, ez genuke horrelako erabaki arriskutsurik hartu behar, zeren eta, dakigunez, jokaera deduktiboak ere emaitza ona ematen duela ukaezina baita . Horregatik, bada, bi bide horiei deritzegu erabilgarri, baldin eta gramatikaren ikuspegi organikoa lehenesten bada.

Ikus ditzagun aipatu irakats-estrategia horien zertzelada nagusiak:

Eskema falta da