«Hizkuntz analisiak egiteko irizpideak gogoratuz»: berrikuspenen arteko aldeak

Didakteka(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
 
6. lerroa: 6. lerroa:
 
Hizketako egintzak ez dira era isolatuan gertatzen, eta horrela, hizketako egintza-multzoak (haces de actos de habla) izango ditugu aztergai. Horiei esker, testu-era jakinak identifikatuko ditugu. Testu-tipologiak testuen sailkapenerako marko abstraktuak dira, testu-era jakinetan gauzatzen direnak.
 
Hizketako egintza bakoitzak bi osagai izango ditu: enuntziatua —mezua bera— eta enuntziazioa —enuntziatua ekoizten deneko ezaugarriak— .
+
Hizketako egintza bakoitzak bi osagai izango ditu: enuntziatua —mezua bera— eta enuntziazioa —enuntziatua ekoizten deneko ezaugarriak—.
  
Horrekin batera ez dugu ahaztu behar asmo jakin bati zor zaizkiola hizkuntz produkzioak oro, halako hurrenkera sortuz:  
 
Hauxe da oraingo bertsioa, 17:47, 29 Azaroa 2007 data duena

Gramatikaren didaktika

Gaitasun linguistikoa gaitasun komunikatiboaren barruan aztertu beharrekoa da. Horrela, gramatikaren didaktika baino, hobe genuke hizkuntzaren didaktika esatea. Izan ere, hausnarketa gramatikalaren zeregina testuen ulermena eta ekoizpenarekiko erlazioan ulertu behar dugu: hizkuntzaren alderdi formalaren balioa komunikazio-helburu jakinak lortzea izango da.

Dakigunez, testua dugu komunikazio-esparru behinena. Komunikazio-unitate txikiena, ordea, hizketako egintza da: hiztun biren edo gehiagoren arteko komunikazio-truke bakoitza izango da hizketako egintza.

Hizketako egintzak ez dira era isolatuan gertatzen, eta horrela, hizketako egintza-multzoak (haces de actos de habla) izango ditugu aztergai. Horiei esker, testu-era jakinak identifikatuko ditugu. Testu-tipologiak testuen sailkapenerako marko abstraktuak dira, testu-era jakinetan gauzatzen direnak.

Hizketako egintza bakoitzak bi osagai izango ditu: enuntziatua —mezua bera— eta enuntziazioa —enuntziatua ekoizten deneko ezaugarriak—.

Horrekin batera ez dugu ahaztu behar asmo jakin bati zor zaizkiola hizkuntz produkzioak oro, halako hurrenkera sortuz:

Errorea irudi txikia sortzerakoan: Ezin izan da iruditxoa gorde helburuan

Analisia egiteko prozedura asmoa zein den aztertzetik has daiteke, gero funtzioa eta azkenik forma. Baina bestela ere gerta liteke: lehenik forma aztertu, gero funtzioa eta azkenik asmoa:

Errorea irudi txikia sortzerakoan: Ezin izan da iruditxoa gorde helburuan

Laburbilduz, hortaz, aldagai horien guztien —enuntziazioa, enuntziatua, hizketako egintza, hizketako egintza-multzoak, testu-erak eta testu-motak, asmo komunikatiboa, funtzioa eta forma— interakzio-modua izango da langai. Elementu horien azterketa integratutik sortuko da gramatika-arauen analisi komunikatiboa.