«Hizkuntz analisirako irizpideak»: berrikuspenen arteko aldeak

Didakteka(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
 
(7 intermediate revisions by the same user not shown)
1. lerroa: 1. lerroa:
{{Analisirako irizpideak}}
+
{{Hizkuntza}}
 
+
 
Atal honetan aurrekoetan esandakoaren zehaztapena egin nahi izan dugu. Horrela, bada, sintesi laburra egin ondoren, hizkuntzaren analisi unitateak zein diren zerrendatuko ditugu, azalpen larregitan sartu gabe.  
 
Aurreko guztia esanda, nolakoa da, beraz, gelara eraman behar dugun hizkuntz analisia? Zein gramatika-mota? Zein da azterketarako gutxieneko unitatea? Arauen sistematizazioa nola egin? Matte-Bon-ek (1987) español lengua extranjera (E/LE) testuinguruetan, gramatikaren eredu tradizionala azpimarratzen du erabiliena bezala, arreta arazo formaletan baino jarri ez duen eredua, alegia. Honela ikusten du hizkuntzaren ikuspegi hau (59-60 orr.):
 
(...) el modelo gramatical no deja de preocuparse, casi exclusivamente, por problemas formales; en una concepción del lenguaje que lo ve casi únicamente como la expresión simbólica del mundo y de la lógica aristotélica articulado en frases, y que, en su intento de encontrar a toda costa el mundo de la lengua, se obstina en querer ver en ella una imagen de la realidad y/o de la irrealidad, sin analizar nunca las posibilidades expresivas, las actitudes de quien habla, ni muchos otros fenómenos que suelen ser despachados con una etiqueta o relegados a dominios considerados inexplorables, debido en parte a un afán formalizador/clasificador que nos pide reglas concretas e inmediatas, y que, por miedo a lo desconocido, se autocondena a no rebasar nunca el nivel más superficial y con más contradicciones.
+
::''(...) el modelo gramatical no deja de preocuparse, casi exclusivamente, por problemas formales; en una concepción del lenguaje que lo ve casi únicamente como la expresión simbólica del mundo y de la lógica aristotélica articulado en frases, y que, en su intento de encontrar a toda costa el mundo de la lengua, se obstina en querer ver en ella una imagen de la realidad y/o de la irrealidad, sin analizar nunca las posibilidades expresivas, las actitudes de quien habla, ni muchos otros fenómenos que suelen ser despachados con una etiqueta o relegados a dominios considerados inexplorables, debido en parte a un afán formalizador/clasificador que nos pide reglas concretas e inmediatas, y que, por miedo a lo desconocido, se autocondena a no rebasar nunca el nivel más superficial y con más contradicciones.''
  
Lehenago esan bezala, badirudi gramatikaren analisi berriak komunikazioan gertatzen diren fenomenoen berri eman behar digula, hizkuntzaren ikuspegi pragmatikoa eskainiz. Ildo honetan, diskurtsoaren analisiak hizkuntzaren ikuspegi pragmatikoarekin bat etorri behar du.  
 
11. lerroa: 10. lerroa:
 
Honako irizpide hauek izango lirateke, beraz, kontuan hartu beharreko batzuk:
 
Honako irizpide hauek izango lirateke, beraz, kontuan hartu beharreko batzuk:
  
a) Testua / diskurtsoa
+
* [[Testua diskurtsoa|Testua/diskurtsoa]]
 
+
* [[Testuingurua]]
b) Testuingurua
+
* [[Hiztuna eta solaskidea]]
 
+
* [[Asmo komunikatiboa]]
c) Hiztuna eta solaskidea
+
* [[Denbora eta espazioa]]
 
+
d) Asmo komunikatiboa
+
 
+
e) Denbora eta espazioa
+
 
+
Zehazkiago esateko, hona hemen irizpide horiei buruzko hainbat ohar:
+
 
+
Testua / diskurtsoa
+
 
+
Perpausaren esparrua gainditu eta testuarenera igaro beharra ikusten dugu. Gaur egun testua zer den definitzeko adostasun handirik ez badago ere, esan genezake komunikazio-ekintza batean sortzen den hitzezko edozein produkzio osoa  dela (Cassany et. al, 1994). Testua kontzeptuaren ondoan diskurtsoarena azaltzen zaigu. Zenbaitentzat diskurtsoa kontzeptu orokorragoa izango litzateke —kontestualizatutako erabilera linguistikoa, ahozkoa zein idatzizkoa— eta enuntziatua zein testua diskurtsoaren analisi-unitateak (Calsamiglia&Tusón, 1999:15-19). Besterentzat, ordea, diskurtso hitza ahozko kodeari dagokion bitartean, testua idatzizkoari dagokio (Alcaraz & Martínez, 1997:185).
+
 
+
Hitzezko produkzioa testutzat jo ahal izateko, testualitatea izan beharko du, hau da, testualitate-ezaugarriak  bete beharko ditu, hala hola, egokitasuna, koherentzia eta kohesioa.
+
 
+
§ Egokitasuna hizkuntz aldaeren ezagutza da. Hizkuntza ez da inoiz ere homogeneoa eta horregatik, hainbat aldagairen arabera (komunikazio-egoera, hiztunen arteko harremana, komunikazio-kanala, erregistroa...) aldaerak izango ditu.
+
 
+
§ Koherentziaren izaria semantikoa izanik, testu batean zein informazio eta nolako hurrenkeran agertu behar den esango digu. Hartzaileak koherentzia igartzeko, interpretatu beharra izango du. Izan ere, koherentzia esanahiaren sakoneko antolamenduari dagokio.
+
 
+
§ Kohesioaren izaria, ordea, linguistikoa da, eta funtzioa testuaren enuntziatuak baliabide linguistikoen bitartez lotzea izango da. Hartzaileak konexio linguistikoen sare horri esker testuen kodifikazioa eta deskodifikazioa egiteko modua izango du. Kohesioak, koherentziak ez bezala, agerikoa izan behar du testuan.
+
 
+
Aztergai izango ditugun hizkuntz egitura asko diskurtsoan baino ezin dira aztertu. Izan ere, perpausaren esparrua oso murritz geratzen da benetako komunikazioan suertatzen den funtsezko informazioa jasotzeko, hala nola, igorlea eta hartzailearen arteko harremana, gaia, kanala... Horiek horrela, gure analisiak testuinguru jakin baten barruan kokatzen saiatu behar genuke.
+
 
+
Beraz, testua (ahozkoa zein idatzizkoa) gutxieneko unitate komunikatibotzat jotzen da gaur egun. Testu-tipologiak testuen sailkapenerako marko abstraktuak dira. Horiek, ordea, testu-era jakinetan gauzatzen dira. Honela, bada, narrazioa testu-motetako bat izango da eta horren barruan txistea zein eleberria izango ditugu. Azken hauek testu-erak izango dira.
+
 
+
Testuingurua
+
 
+
Linguistikan, oro har, esan ohi da testuingurua komunikazio-egoera batean solaskideek enuntziatuak ekoiztu eta interpretatu ahal izateko, konpartitzen dituzten ezagutza eta iritzi-multzoa dela (Reyes, 1995).
+
 
+
Hiru testuinguru-mota bereizi ohi dira :
+
 
+
§ Egoera-testuingurua: solasean parte hartzen duten hiztunek ingurune fisikoan duten datu-multzoa izango litzateke. Itxi atea, mesedez enuntziatuan solasa gertatzen deneko lekuan atea izan behar da eta, besteak beste, zabalik egon behar du.
+
 
+
§ Testuinguru linguistikoa (ko-testua): enuntziatu baten aurrealdean eta atzealdean dagoen material linguistikoa izango litzateke.
+
 
+
§ Testuinguru soziokulturala: baldintzapen kultural eta sozialengatik komunikazio-egoera jakinetan zer-nolako hizkuntz erabilerak gertatzen diren argitzen digu. Sarri askotan testuinguru soziokulturalak nola agurtu edo zein erregistro erabili zehaztuko du.
+
 
+
Testuingurua funtsezkoa izango da hainbat prozesu gertatu ahal izateko, hala nola, erreferentzia, inferentzia, presuposizioa... bai eta enuntziatuen esanahi testuala atzemateko ere.
+
 
+
Esanahi testuala
+
 
+
Esanahia ez da aldaezina, automatikoki beregana daitekeena. Fenomeno dinamikoa eta konplexua da, sortzen deneko espazio eta denborak baldintzatutakoa, eta beraz, interpretazio dinamikoa eskatuko duena.
+
 
+
Esanahi testualaren analisirako irizpide hauek proposatzen ditu Alcaraz-ek (1996a:38):
+
 
+
a) Enuntziatu baten esanahi literala edo proposiziozkoa testuinguru zeroan interpretatuko litzatekeen esanahia da. Hala ere, inoiz ez da testuinguru zerorik izango, eta horregatik, hiztunak enuntziatua ekoiztu edo interpretatzen duenean, esanahi literala osatuko du bere testuinguruarekin, esanahi testuala sortuz. Esan nahi baita, enuntziatuek esanahi ezberdina izango dute, segun non, noiz, nork..., ekoiztu edo interpretatuko duen .
+
 
+
b) Hizketako egintzak enuntziatuaren funtzio komunikatiboa atzematea mesedetzen du, eta horrela, solaskidearen asmo komunikatiboa (informazioa eskatu / eskaini, barkamena eskatu, atsegina adierazi...) zein den igartzea. Bestela esanda, hizketako egintzak, batetik, enuntziatu baten lehenengo karakterizazio komunikatiboa, baina baita argiena, eskainiko digu, eta bestetik, solaskidearen asmo komunikatiboaren adierazle garbiena.
+
 
+
c) Solas-inplikaturak estu-estu loturik daude testuinguruarekin, batez ere testuinguru soziokulturalarekin. Eguneroko solasean etengabeko inplikaturak gertatzen dira. Bi erretzaileen arteko solasa izan daiteke honako hau: Tabakorik gabe geratu naiz —dio batek. Nahi duzu zigarro bat? —erantzun besteak.
+
 
+
d) Presuposizio pragmatikoak ezagutzak —batez ere kulturalak—, espektatibak eta balore-eskalak ezarriko dizkio enuntziatuari zentzua hartu ahal izateko. Esanahi testuala enuntziatuaren hartzaileak duen errealitatearen ezagutzaren araberakoa izango da. Hala ere, ez da bakarrik hartzaileak dituen kultur ezagutza eta informazioengatik eraikiko: garrantzi handikoak izango dira balore-eskala, solaskideen ideologia orokorra eta bizimoduaren ikuspegiari buruzko datuak.
+
 
+
e) Konnotazio eta formalitate-erregistroak ere analisirako irizpide garrantzitsuak izango dira. Esan beharrean aurkitzen naiz eta esan behar dut esakuneak ezberdintzen dituen aldagaia komunikazio-egoera ezberdinei dagokien erregistroa izango litzateke, eta horrekin batera, hartzaileak batari eta besteari atzematen dion ñabardura.
+
 
+
f) Ez-hitzezko esanahiek ahozko enuntziatuak osatu, murriztu, azpimarratu edo ezeztatu egingo dituzte.
+
 
+
Hiztuna eta solaskidea
+
 
+
Beste irizpide garrantzitsu bat enuntziatzailea (hitz egin edo idazten duena) nor den eta nola eta zertarako ari den aztertzea izango da. Hizkuntzaren sistema lexiko eta deiktikoari esker, norberari buruz hitz egin dezake enuntziatzaileak. Estrategia hauek aztertzeak hizkuntz baliabide askoren analisia mesedetuko dugu  (Calsamiglia & Tusón, 1999:133).
+
  
Asmo komunikatiboa
+
==Bibliografia==
  
Asmorik gabeko ekintza komunikatiborik ez da. Dena delako asmo horrek, neurri batean, formulazio linguistiko jakin batzuk, eta ez beste batzuk, ekarriko ditu. Horregatik, hizkuntz analisietan garrantzi handikoa izango da aztertutako forma horren benetako esanahia, alderdi formal hutsera (gehienetan morfosintaktikoa) mugatu barik. Azken batean, forma bat noiz eta zertarako erabiltzen den, eta noiz beste bat aztertu behar genuke.
+
*MATTE BON, F. (1987): “La gramática en un enfoque comunicativo”. Actas de las Primeras Jornadas Internacionales de Didáctica del Español como L/E”. Madrid, Ministerio de Cultura
  
Denbora eta espazioa
 
Esanahi testuala interpretatu ahal izateko, testuko enuntziatuek denboran eta espazioan kokatuko dute entzulea edo irakurlea. Aztertu beharrekoak izango dira, beraz, kokapen hori egiten laguntzen duten baliabide linguistikoak.
+
[[Kategoria:Hizkuntza]]

Hauxe da oraingo bertsioa, 18:14, 13 Azaroa 2007 data duena

Hizkuntza

Atal honetan aurrekoetan esandakoaren zehaztapena egin nahi izan dugu. Horrela, bada, sintesi laburra egin ondoren, hizkuntzaren analisi unitateak zein diren zerrendatuko ditugu, azalpen larregitan sartu gabe.

Aurreko guztia esanda, nolakoa da, beraz, gelara eraman behar dugun hizkuntz analisia? Zein gramatika-mota? Zein da azterketarako gutxieneko unitatea? Arauen sistematizazioa nola egin? Matte-Bon-ek (1987) español lengua extranjera (E/LE) testuinguruetan, gramatikaren eredu tradizionala azpimarratzen du erabiliena bezala, arreta arazo formaletan baino jarri ez duen eredua, alegia. Honela ikusten du hizkuntzaren ikuspegi hau (59-60 orr.):

(...) el modelo gramatical no deja de preocuparse, casi exclusivamente, por problemas formales; en una concepción del lenguaje que lo ve casi únicamente como la expresión simbólica del mundo y de la lógica aristotélica articulado en frases, y que, en su intento de encontrar a toda costa el mundo de la lengua, se obstina en querer ver en ella una imagen de la realidad y/o de la irrealidad, sin analizar nunca las posibilidades expresivas, las actitudes de quien habla, ni muchos otros fenómenos que suelen ser despachados con una etiqueta o relegados a dominios considerados inexplorables, debido en parte a un afán formalizador/clasificador que nos pide reglas concretas e inmediatas, y que, por miedo a lo desconocido, se autocondena a no rebasar nunca el nivel más superficial y con más contradicciones.

Lehenago esan bezala, badirudi gramatikaren analisi berriak komunikazioan gertatzen diren fenomenoen berri eman behar digula, hizkuntzaren ikuspegi pragmatikoa eskainiz. Ildo honetan, diskurtsoaren analisiak hizkuntzaren ikuspegi pragmatikoarekin bat etorri behar du.

Honako irizpide hauek izango lirateke, beraz, kontuan hartu beharreko batzuk:

Bibliografia

  • MATTE BON, F. (1987): “La gramática en un enfoque comunicativo”. Actas de las Primeras Jornadas Internacionales de Didáctica del Español como L/E”. Madrid, Ministerio de Cultura