Ikas-estiloak: Hainbat ondorio

Didakteka(e)tik
Abel (Eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 12:01, 27 Azaroa 2007

(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Ikas-estiloak

Atal honetan Ikas-etiloez esandako zenbait kontu laburbiltzeaz gain, ondorio moduko beste hainbat aurkeztuko ditugu.

  • Hasieran esan bezala, ez da egokia ikasle bati behin betiko ikas-estilo bat adjudikatzea. Bestela gertatzen da: burutu beharreko zeregin eta atazaren arabera, ikas-estilo ezberdinei dagozkien estrategiak erabil ditzake subjektu berberak. Adibide moduan esan, ikasle askok gramatika ikasteko aktibitateetan ikas-estilo teorikoari dagozkion estrategiak erabiltzen dituela, bere estiloaren orientabidea edozein dela. Lexikoa ikastekoetan, ordea, ikas-estilo erreflexiboa nagusitu ohi da (Villanueva & Navarro,1997:115-116).
  • Ikas-estiloek, gaur egun dakigunez, ez dute erlaziorik adimenarekin, ez eta ikaskuntzaren arrakasta edo porrotarekin. Horrekin esan nahi dugu ez dagoela ikas-estilo onik ez txarrik ere.
  • Villanueva eta Navarrok (1997:116) sujeritzen dute, gramatikaren ikaskuntza eta instrukzioaren iraupenaz ari direla, ikas-estiloaren bilakaera gerta daitekeela: ikasle hasi berrien kasuan ikas-estilo aktiboa nagusitzen den bitartean, bi edo hiru urtez ikasi ondoren, kontzeptualizazioranzko joera —estilo teorikoa— dagoela dirudi (maila ertainetako ikasleen kasuan). Azkenik, maila altuetan, hizkuntzak urte asko ikasten pasatutakoan, estilo aktiboetarako joera agertzen da —aktiboa eta pragmatikoa—. Bilakaera-joera hau beste ikerketa batzuekin baieztatu beharra azpimarratzen dute egileek.
  • Irakaskuntza-motak eragin zuzena du subjektuen ikas-estiloekin. Gramatikaren kasuan, adibidez, oro har planteatu diren jarduerek ikas-estilo teorikoa indartu dute.
  • Willing-ek azterlan handi bat burutu zuen ingelesa bigarren hizkuntza gisa ikasten ari ziren ikasle helduen ikas-estiloez. Australiako 517 ikasleren ikas-preferentziei buruzko datuak bildu ondoren, honako ondorio honetara heldu zen: inongo aldagai biografikok (ikaslearen nazionalitatea, aurretik hartutako hezkuntza-maila...) ez du aipatzeko moduko koerlaziorik agertzen ezein ikas-preferentziarekin (Nunan, 1991:181).

Bibliografia

  • NUNAN, D. (1991): Language Teaching Methodology. A textbook for teachers, Prentice Hall International (Euskaraz: Hizkuntzak irakasteko metodologia. Irakasleentzako testuliburua. Donostia, HABE, 1995)