Ikasgela birtualak

Didakteka(e)tik
Abel (Eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 18:10, 19 Abendua 2007

Hona jo: nabigazioa, bilatu
Hezkuntza eta teknologia

Gaur egun ez dago adostasun handirik ikasgela birtual edo irakaskuntza telematikoaren oinarrian dauden tresna horiek izandatzeko momentuan. Izan ere, asko dira erabilitako izenak, besteak beste:

  • LMS: Learning Management System
  • LCMS: Learning Content Management System
  • CMS: Course Management System
  • Ikasteko ingurune birtuala
  • Plataforma telematikoa...

Prestakuntza-tresnak diren aldetik, sistema hauek sorreran eta garapenean dualtasun pedagogikoa eta teknologikoa dute (García Peñalvo, 2005). Pedagogikoki, sistema hauek ezin dira izan informazio digitalaren biltegi hutsak: eredu pedagogiko jakinek gidatu behar dituzte irakaskuntza-jarduerak. Teknologikoki, ikasteko eta irakasteko prozesuak software-aplikazioetan oinarritzen dira, gehienetan web inguruneetan, eta hezkuntza-sistemetan behar diren administrazio, ikaskuntza eta segimendu-prozesuak bideratzeko moduluak eskaintzen dituzte. Halaber, hezkuntza-jardueran ari direnen arteko komunikazio pedagogikoa erraztu behar dute aplikazio informatiko hauek.

Hezkuntza-zereginei lotuago, Scagnoli-k (2004) ikasgela birtualak ondoko funtzioak bete ahal izateko tresnak edo osagaiak izan behar ditu:

  • Informazioa zabaltzea
  • Ideiak eta esperientziak trukatzea
  • Ikasitakoa aplikatzea eta esperimentatzea
  • Ezagutzak ebaluatzea
  • Sistemaren segurtasuna eta konfidantza izatea

Ikusi halaber

Bibliografia