Ikuspegi komunikatiboa

Didakteka(e)tik
83.213.50.155 (Eztabaida)(r)en berrikusketa, ordua: 17:35, 13 Azaroa 2007

(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jo: nabigazioa, bilatu


Zertan den

Richards eta Rodgers-en ustez (1986:85) hizkuntzaren irakaskuntza komunikatiboa metodoa barik, ikuspuntua edo enfokea litzateke zeren bai diseinuaren, bai prozeduraren mailan ohiko metodoek onartzen duten baino aukera gehiago ematen baitu interpretazio eta egokitzapen pertsonalerako.

Sheils-ek (1988) ondorengo printzipioak aipatzen ditu ikuspegi komunikatiboa deskribatzeko:

  • Helburu komunikatiboz sortutako hizkuntza erabiltzea.
  • Ikaslearengan ardaztutako irakaskuntza izatea.
  • Gaitasun komunikatiboaren garapena funtsezkotzat jotzea.
  • Ikasleen beharrak eta espektatibak kontuan hartzea.
  • Hizkuntzaren lanketan esanahiaren negoziaketa funtsezkoa izatea.
  • Hizkuntzaren alderdi sozio-kulturalaren garrantzia azpimarratzea.
  • Ikaslearen ikas-autonomiaren garapena bultzatzea.
  • Gizabanakoarekiko begirunez jokatzea.


Ikuspegi psiko-pragmatikoa

Esan ohi da ikuspegi komunikatiboak hiru aldi izan dituela, baina aldi berean garatu dira prozesu kronologikoari jarraitu gabe (Vez, 1998: 84). Aldi horiei, ordea, izen ezberdinak eman zaizkie autoreen arabera. Vez-ek atazen lehen, bigarren eta hirugarren belaunaldiak aipatzen dituen bitartetan, Villanuevak (1997) ikuspegi nozio-funtzionala, 8. hamarkadako ikuspegi komunikatiboak eta ikuspegi psiko-pragmatikoa deskribatzen ditu.

Gure ustez, ikuspegi psiko-pragmatikoaren alde egin behar dugu. Villanueva eta Serrak (1990) hizkuntzen ikaskuntza-irakaskuntzarako eredu psiko-pragmatikoa zirriborratzen dute, honako tasun hauek azpimarratuz:

  • Komunikazioa helburu duten Enuntziazio eta Testuaren linguistikak gidatu behar luke eredu hau.
  • Eredu psiko-pragmatikoak kurrikuluaren prozesuzko izaria izan behar du bere baitan.

Ikus dezagun zehatzago, ezaugarri behinenak aipatuz:

  • Paradigma psikolinguistikoa: kognitibismoa eta konstruktibismoaren garrantzia bereziki azpimarratzekoa da. Lehenago aipatu bezala (1. Ikaskuntza), hainbat kontzeptu ditugu garrantzia horren adierazle: autonomia, ikaskuntza esperimentala, estrategia kognitiboak, ikas-estiloak eta eskemen teoria.
  • Paradigma linguistikoa: testuaren linguistika eta diskurtsoaren analisia oinarri izango dira.
  • Helburuak: helburu komunikatiboen araberako estrategien eskurapena izango da funtsezkoa. Horrekin batera, atzerritar baten komunikazio-estrategiak mesedetuko dira eta autonomiaren garapena.
  • Metodologia: aurkezpen diskurtsiboa, dibertsitatearen trataera, programazio malgu eta negoziatuak, hizkuntza idatziaren ikuspegi komunikatiboa, helburu zehatzei dagokien ikaskuntza, atazak, proiektuak, aktibitate metakognitiboak, e.a.

Ikusi halaber