Irakasleon Aldizkaria

Didakteka(e)tik
Abel (Eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 09:14, 27 Otsaila 2008

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Santurtziko Udal Euskaltegiak 2002tik 2004ra bitartean hilero posta elektronikoz igorri zuen Irakasleon Aldizkaria izeneko didaktika-albistegia, euskararen irakaskuntzan ari garenontzat intereseko gaiak eta informazioak biltzeko asmoz sortua.

Aldizkaria, beraz, euskara-irakasleei zegoen zuzenduta, hurbileko auziak eta esperientziak elkartrukatuta, gogoeta eta hausnarketarako bide eman nahi zuena. Horrez gain, irekia ere bazen, euskara irakatsi eta ikasteko prozesuen gaineko lanak, iritziak, esperientziak nahiz albisteak irakurleengandik jaso nahi zituena.

Argitaratutako aleak