«Jarrerak»: berrikuspenen arteko aldeak

Didakteka(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
(New page: Bestaldetik, jarrera objektu edo egoera baten inguruko uste-antolamendu iraunkorra da, gizakia portaera baterantz bideratzen duena (Perales,1989:17-18). Cenoz eta Valenciak (1993) honako ...)
(Ez dago alderik)

10:31, 15 Azaroa 2007(e)ko berrikuspena

Bestaldetik, jarrera objektu edo egoera baten inguruko uste-antolamendu iraunkorra da, gizakia portaera baterantz bideratzen duena (Perales,1989:17-18). Cenoz eta Valenciak (1993) honako jarrera-mota hauek bereizten dituzte:

  • Hiztun-komunitatearenganako jarrera.
  • Hizkuntzaren ikaskuntzarenganako jarrera.
  • Orokorrean hizkuntzenganako eta hizkuntzen ikaskuntzarenganako jarrera.
  • Bariazio linguistikoarenganako jarrera.

Gaur egun adostasun handia dago aldagai hauek —motibazioa eta jarrera— eraginik izan badutela 2Hren ikas-prozesuan. Hala ere, lehenago esan bezala, ikerketen emaitzek ez dute hezkuntza-praktikari begirako ekarri handirik egin. Are gehiago, emaitzak askotan kontraesankorrak edo partzialak izan dira (Larsen-Freeman & Long, 1991:190).

Ildo horretan, motibazio instrumentalak integratzaileak besteko eragin positibo izan dezake ikaskuntzan. Horretaz gain, badirudi motibazio integratzailea kontaktuan dauden hizkuntzen kasuan baino ez dela gertatzen, 2Hren ikas-prozesuan, alegia. Atzerriko hizkuntza ikasteko testuinguruetan, berriz, ia kasu gehienetan motibazio instrumentala izango da nagusi.

Bestaldetik, badirudi hizkuntzaren ikaskuntzarenganako jarrerek hizkuntza ikasi eta erabiltzean eragin esanguratsua dutela. Horregatik, jarrerek ikas-prozesuan izan dezaketen eraginaren nolakotasuna asko ikertzen ari da, ikasleen usteak izeneko ikerketa-ildoa sortuz. Izan ere, instrukzio estrategikoak (edo ikasten ikastea) ikasleen uste, iritzi eta errepresentazioak zein diren arakatzea eskatzen du.